Iñigo Ibarra (e)k Zeruaren margolaria puntuatu du: 5 izar

Zeruaren margolaria, Saioa Maritorena
Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Urtzi zerua margotzeaz arduratzen den langile bat da. Egunero margotzen ditu egunsentiak, zeru urdinak eta gauak. Gustuko du bere lana, …

Austria hegoaldean gaude, Jugoslavia zenaren muga-mugan, eslovenieraz hitz egiten duen eta alemanez hozta-hozta moldatzen den landa-inguruneko komunitate batean. Emakume batena …
Ohi bezala, Mendigurenen berria oso liburu ona da. Gustatu zait, eta nola gainera; esaterako, konparazioekin jolasten duen modua. Nola zukutzen dituen azken tantaraino, itxuraz konparazio ahulak direnak, azken-azkenean eta ñabarduraz ñabardura, hostoak kenduz eta kenduz beren egokitasuna agerian utzi arte. Izan Nazien buru baten aurkakoarekin edo izan Tolaretxeko setioarekin. Edo argudio serioak zehaztasunen zehaztasunez, akaso, topikoek azaldu bezalaxe ez direla erakusterainoko duen doia: lau talde etnikoen atalean, adibidez. Edo egia absolutuen erdipurdiko egietarako iraulia nola tolesten duen hainbat aldiz. Finean, nola bihurtu duen kazetaritza lan bat literatur kontakizun hizkuntzarekin jolastuz eta bihurrikerian arituz. Eskerrik asko, arrastorik ere ez genekienoi, gertakari latz honen berri emateagatik.
Noraren idazki oro da eder estilo aldetik eta hausnar-une handi edukieran; eta halatsukoa da Hezitopia: proposamen indartsu bat. Aitortu nahi nuke ere bere idazmodu edo hizketa-molde polit, xalo eta atsegin horren zale amorratua naizela, eta seko harrapatua naukala estilo horrek; gustatu egiten zaidala, alegia. Heziguneetaz ari da liburu honetan. Huraxe duelako pasioa. Eta bizi dugun unetik abiatuta, aurrera begirako proposamen ederrak dakarzkigu. Zaintzaren eta hezkuntzaren ezinbesteko hartu-emanaz idaztzi du, gorputzaz ere, baita jakintzaren trapitxeo eta arau-trukeaz, edo espazioen nolakotasunaz, eta bortxa instituzionalaz, eta, jakina, gure gizaki-ziborg izateaz, hari lotutako teknologia korporatiboekin jarraitzeko, segi eta buelta eginez Eskola Curriculumekin eta textu liburuekin, edo eskola espazioen moduaz eta eraikuntzaz, eta jolasaren botereaz ere, hori deritzolako iraultzaileena; eta, finean, feminismoaz eta halabeharrez patriarkatuaz. Asko eta asko dira jorratu dituen gaiak. Oso liburu interesgarria guztiontzat.
Hilketa bat, familia bat etxe batean, denak susmagarri eta, haien bizitzak ikertzen hasi ahala sortuko diren ezusteak eta ezusteak... Agatha Christieren moldeko liburu zirraragarria! A ze puzzlea! Hiltzailea nor den jakin arte utzi ezin den liburu on horietarikoa.

«Neskak ordu batzuk gehiago pasatu ditu influencerrek egiten dituzten bidaia liluragarriei, haien gorputz perfektuei eta egunero probatzen dituzten outfit guztiei …
Liburu zoragarria iruditu zait Nailía. Lía izeneko emakume baten bizitza du kontagai. Eta Lía bera da narratzailea. Baina ez beti, atalka-atalka, laburxeago bada ere, gainerako pertsonaiak ere narratzaile bihurtzen direlako. Líak bere bizitzaren oroipenetatik tira egindakoan ezagutuko ditugu gainerako guztien bizitzak: bere senarrarena, Simple izeneko lagunarena, seme-alabena, Soledadena, eta Ricardorena, hain maitea duen lagunarena. Galizako landa giroko herri txiki basa batean hasten da dena. Liburu xamurra da, goxoa, humanoa eta, bortitza aldi berean. Líak urtetan familiaren giltzapean bizitako bortizkeri onartua duelako ardatz. Eta haren bueltako zailtasunak eta duintasun urratuak ekarriko dizkigu paperera. Sentimenduen korapiloen bizirauna. Pertsonen egunerokoa. Eta gaurkotasun handia du liburuak. Ederra baita pertsonaia guztien urtez urteko bizi xumearen ibilia ezagutzea. Gainera, esanen nuke, intuizioz bada ere, traketsa baita hizkuntzaren dudan ezagutza, oso maila aberatseko prosa darabilela Loli Rodriguezek. Bi sari jaso ditu liburuak, ez da harritzekoa, nabaria baitu ahozkotasunaren bizitasuna eta idatzizkoaren gorputza eta dotorezia, edo hala iruditzen …
Liburu zoragarria iruditu zait Nailía. Lía izeneko emakume baten bizitza du kontagai. Eta Lía bera da narratzailea. Baina ez beti, atalka-atalka, laburxeago bada ere, gainerako pertsonaiak ere narratzaile bihurtzen direlako. Líak bere bizitzaren oroipenetatik tira egindakoan ezagutuko ditugu gainerako guztien bizitzak: bere senarrarena, Simple izeneko lagunarena, seme-alabena, Soledadena, eta Ricardorena, hain maitea duen lagunarena. Galizako landa giroko herri txiki basa batean hasten da dena. Liburu xamurra da, goxoa, humanoa eta, bortitza aldi berean. Líak urtetan familiaren giltzapean bizitako bortizkeri onartua duelako ardatz. Eta haren bueltako zailtasunak eta duintasun urratuak ekarriko dizkigu paperera. Sentimenduen korapiloen bizirauna. Pertsonen egunerokoa. Eta gaurkotasun handia du liburuak. Ederra baita pertsonaia guztien urtez urteko bizi xumearen ibilia ezagutzea. Gainera, esanen nuke, intuizioz bada ere, traketsa baita hizkuntzaren dudan ezagutza, oso maila aberatseko prosa darabilela Loli Rodriguezek. Bi sari jaso ditu liburuak, ez da harritzekoa, nabaria baitu ahozkotasunaren bizitasuna eta idatzizkoaren gorputza eta dotorezia, edo hala iruditzen zait niri.

Zerbait bada orrialde hauen muinean, distantziaren ideia atzemanezina da hori. Hiru atalek osatzen dute liburua —Klorodun itzalak; Korapilatutako hariak; Sua …

«¡En esta familia no hay secretos!», proclama al inicio de este libro Damián, el padre, un hombre de ideas e …
Oso gustura irakurri dut Gorkaren Garondoan liburua. Gure Euskal Herri maitean, edonork bizi izan duelako paperera moldatu duen gertakarietarikoren bat gutxienez, eta errelatoaren garaiotan, halako ausardiaz gai korapilatsu honi heldu izana eskertzekoa da. Kontakizun zintzoa iruditu zait. Eta oso ongi ekarria. Egia da, despistatu xamarturik ibili naizela irakurketari heltzerakoan, protagonista nor zen argi ebatzi ezinda eta, atzera buelta batzuk egin behar izan ditut ohartu naizen arte egilearen hautua izan dela bi narratzaileen arteko marra fin hori ia bat bihurtzea. Erabaki interesgarria eta polita. Estilo bizia du Gorkak eta azkar egiten duzu aurrerantz pisu handiko gertaerak aisa liserituz. Agian, izanen da, ahozko hizketaren nola moldeen zertzeladaz lagundu eta tartekatu dituelako protagonisten arteko elkarrizketa oroitzapenak. Dena hezur haragitu du. Hasi pertsonen sentimenduetatik, segi giro politiko eta sozialetik, tira komunikabideen jokaeretatik, etorri eta buelta sare sozialekin, eta bukatu norbere korapiloen munduan lotuta; hari mataza, maila intimoan askatuz: zer eta nola bizi izan duen …
Oso gustura irakurri dut Gorkaren Garondoan liburua. Gure Euskal Herri maitean, edonork bizi izan duelako paperera moldatu duen gertakarietarikoren bat gutxienez, eta errelatoaren garaiotan, halako ausardiaz gai korapilatsu honi heldu izana eskertzekoa da. Kontakizun zintzoa iruditu zait. Eta oso ongi ekarria. Egia da, despistatu xamarturik ibili naizela irakurketari heltzerakoan, protagonista nor zen argi ebatzi ezinda eta, atzera buelta batzuk egin behar izan ditut ohartu naizen arte egilearen hautua izan dela bi narratzaileen arteko marra fin hori ia bat bihurtzea. Erabaki interesgarria eta polita. Estilo bizia du Gorkak eta azkar egiten duzu aurrerantz pisu handiko gertaerak aisa liserituz. Agian, izanen da, ahozko hizketaren nola moldeen zertzeladaz lagundu eta tartekatu dituelako protagonisten arteko elkarrizketa oroitzapenak. Dena hezur haragitu du. Hasi pertsonen sentimenduetatik, segi giro politiko eta sozialetik, tira komunikabideen jokaeretatik, etorri eta buelta sare sozialekin, eta bukatu norbere korapiloen munduan lotuta; hari mataza, maila intimoan askatuz: zer eta nola bizi izan duen bakoitzak tokatu zaion unea, bilatu duen maitasuna, edo gertatu zaion ezbehar edo gertakari oro zirriborratuz. Bizitzaren hausnarrean aritu zaigu era desordenatu batean. Liburu borobila!
Harrigarria egin zait letra larririk eta puntu nahiz komarik gabeko egilearen hautua. Hartaz, metrailetaren tiro zaparrada bezala lehertu dira nire begietan olerkiak. Azkar. Jo eta jo. Musika dilindaka dariela handik eta hemendik. Musikak presentzia etengabea duelako liburuan. Eta gertukoak egin zaizkit poemak; xamurrak eta kaletarrak izaki. Zuzenak baitira, eta batez ere zintzoak. Nola gozoak edukian, nola bortitzak kontaeran. Eta hunkigarriak etengabe. Adibidez, joandakoen hutsunea delako oroigai, irakurriko zuten azken liburuaren akorduan, sortutako zirrara eta minean. Hainbat dira ukitu dituen gaiak. Baina batez ere gustatu zait literaturak deserriratutako pertsona eta tokiek dutela kabida orriotan. Liburu ederra Fertxuren azkena.

Puto Boomer es un apasionante viaje por la vida de Roberto Moso, una de las míticas voces del panorama cultural …
Oso gustura irakurri dut Maiteren liburu berria. Eleberri historikoa da eta Egeria izeneko emakume bat du protagonista. Lehenengo pertsonan idatzia dago, izan ere, bere bidaiak kontatuko dizkigu Egeriak. Hartaz, idazkera klasikoa hautatu du Maitek narraziorako; garaiari eta protagonistari dagokion tonu, estilo eta erritmoz txukun-txukun borobilduta. Aldi berean, gaur-gaurkoa eta aberatsa da Maiteren lumaren joskura, beraz, lerro fin horren orekan aritzea asmatu duela esanen nuke. Interesgarria ere bada liburua, eleberri historikoa den heinean, mende horretako bizimodu, sineskeria eta egunerokoen berri ematen digulako. Bidaia kronika denez, elkarrizketarik gabea da Zirtak su, eta hala ere, arin eta erraz irakurtzen da. Etengabeko deskripzioen perfekzio neurtua, berriz, urregorria da. Hainbat unetan, Egeriak bizitako larritasunek, edo gertatutako ezbeharren zehaztasun deskriptibo gordinek, nire begiez ikusteraino estutu naute. Besaulkian azazkazalekin harramazkaka hasi nintekeen! Liburu polita, zalantzarik gabe.
Irakurtzeko eskatu zidan ediroreak, klasikoa izateaz gainera oso ona delako. Nik, gainerako ia bizidun orok bezala, pelikula eta marrazki bizidunak ikusiak nituenez, gogo gehiegirik gabe heldu nion liburuari. Eta hau ustekabea! Ezin utzi! Seguruenik, itzulpen guztiek bere magia izanen dute, euskararazko ekarriak, baina, nabaria du Juan Kruz Igerabideren eskua. Altxor ttiki bat.