Edur (e)k Garazi Arrula Ruiz(r)en Lurraz beste liburuaren kritika egin du
Ona
4 izar
Atsegina, Garazi Arrularen hurrengo lanaren zai... Esna dadila piztia...
Azal biguna, 200 orrialde
2023ko mar. 1a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.
Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.
Atsegina, Garazi Arrularen hurrengo lanaren zai... Esna dadila piztia...
Irakurketa nahiko motela eta astuna egin zait eta liburuak ez dit deus erran.
Aunitz maitatu dut ipuin liburu hau. Zinez harritu nau, onerako bistan dena, Arrularen idazkerak eta ideiak harilkatzeko erak.
Erosgarria
https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/lurraz-beste
-ra eramaten zaitu.