Erabiltzailearen profila

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Izaro(r)en liburuak

Irakurtzeko (58 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2026 urteko irakurketa-helburua

54% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 13 irakurri ditu.

(e)k Álvaro Loman(r)en Ser rolero liburuaren kritika egin du

Álvaro Loman: Ser rolero (Hardcover, Español language, Shadowlands Ediciones) 2 izar

"Discursito" gehiegi

2 izar

Ez zait gehiegi gustatu liburua. Beste gauza bat espero nuen, eta jasotakoak nahiko hotz utzi nau. Rola zergatik den ona azaltzen du behin eta berriz, gaiari buelta asko emanez, eta egileak dioen bezala "discursito"-a nola hobetu behar duzun azalduz. Ez dakit, iruditzen zait gauza bera ezateko 2 orritan nahiko zuela. Den-dena ez dago gaizki, baina dirudit mami gutxirekin egindako liburua dela, gauza berberari bueltak eta errebueltak emanez. #PaperjaleZozketa

(e)k Ursula K. Le Guin(r)en Quienes se marchan de Omelas liburuaren kritika egin du

Ursula K. Le Guin, Eva Vázquez, Maite Fernández, Maite Fernández, Maite Fernández: Quienes se marchan de Omelas (Hardcover, Español language, Nórdica Libros) 5 izar

Con descripciones deliberadamente vagas y vívidas, el narrador describe un festival de mediados de verano …

Zein hitz gutxi, hainbeste esateko

5 izar

Ursularen zale bezala, agian ez da kritika oso objektiboa, eh! ;) Asko gustatu zait, asko. Ipuin xehea dirudi, eta Omelasera egiten digu gonbita Leguinek. Dena al da benetan hain polita? Lor al daiteke horrelako gizarterik? Hori pentsatzen hasten zarenerako badu Ursulak bere infrenzua... uffff... Erraz irakurri, baina asko pentsarazten duen ipuina. Eta Nordicakoek ateratako edizioa ere txukun-txukuna, marrazki ederrekin lagundurik.

(e)k Eneko Bidegain Aire(r)en Bichta éder liburuaren kritika egin du

Eneko Bidegain Aire: Bichta éder (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …

Eleberri borobila

4 izar

Etxe aldaketa baten erdian irakurri dut, eta egia esan asteak pasa ditut bere orrietan murgildu gabe. Haria galdutzat izan dut batzuetan, baina liburuak erakarri egin nau jarraitzera, ona den seinale! Pertsonaien arteko harremanak, eta hauek nola liburuan zehar josten ziren asko gustatu zait. Paragrafo gutxitan, eta han hemenka joaten da istorioa osatzen, eta baita ere gaur egun bizi ditugun gatazkak azaltzen. Turistifikazioa, militantzia, euskara... hainbat dira gaiak eta denak jorratzen dira sakonean, nahiz eta hitz gutxi behar autoreak azaltzeko. Vermandois familaren zurrunbiloan pixka bat galdu naiz (nire erruz, denbora luzez egon bainaiz irakurri gabe) eta beharbada pertsonaia larregi izan dira azkenerako. Iruditzen zait denen istorioak ixteko, eta hari solterik ez uzteko bukaera azkarregi joan dela. Eta epilogoak baikorregia iruditu zait, kar-kar. Beharrezkoa zen, baina agian bukara irekiagoa ere disfrutatuko nuke. Ez dakit... gero beti gelditzen baitzara gehiagoren zain! Enekoren idazteko era eta erabilitako euskarak ere asko irakatsi dit. Gomendagarria oso!