Izaro (e)k Radicalizado puntuatu du: 2 izar

Radicalizado, Cory Doctorow (Duplicate), Miguel Temprano
Radicalizado son cuatro novelas de ciencia ficción urgentes sobre el presente y el futuro de Estados Unidos en un solo …
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Radicalizado son cuatro novelas de ciencia ficción urgentes sobre el presente y el futuro de Estados Unidos en un solo …
Tira ba... Doctorowen istorien abiapuntuak ondo daude, istoria politen sorrera izan daitezke, baina egia esan gero korapiloa oso sinplea, gatzik gabea iruditu zait ipuin guztietan. Lehenengoak akaso badu zerbait, baina ez nuke esango ipuin kontalari ona denik, hitz eta esaldi gehiegi ezer gutxi pasa dadin. Gehiago espero nuen, egia esan!
Beno, Dracula Daily (https://draculadaily.substack.com/)-ren proposamena jarraituz hasi naiz berriz irakurtzen. Gauza da telefono edo ordenagailutik bidaltzen dizuten moduan irakurtzea oso deserosoa egiten zaidala. Ikusiko dugu zelan doan e-book bidez! ;) #DraculaDaily
Irakurtzea kosta zait. Ez dakit, agian Mielvilleren "La ciudad y la ciudad" liburutik nentorren, eta horrek eragina izan du. Bartzelonako hiria eta bertako pertsonaiak ondo ezagutzen dituen batentzat agian erakargarriak izan daitezke erabiltzen dituen erreferentziak, baina niri horrek ez dit batere lagundu. Hasiera polita izan arren, gero trama ere nahiko ahula ikusi dut, ez da errealismo magikoa, ez fikzioa-erreala... ez dakit... tarteko zerbait baina ez duzu inoiz egia izan daitekeenik pentsatzen, ezta mundu magiko bat denik. Enpin...
Haurrentzako oso egokia delakoan nago. Xia Tenzin erraldoiaren bidaia, eta bere abenturak kontatzen dizkigun odisea txikia. Pertsonaia maitagarriz eta egoera xelebre, triste eta alaiz beterik aurkituko duzu liburua.
Toni Morrison-engana bell hooks-ek ekarri nau, "Transgresioa irakasgai" irakurri ostean aipatua ikusi nuen eta.
Liburu hontan Medaillon auzoko historia kontatzen digu Morrisonek, AEBko auzo txiro baten gerrate-arteko erradiografia izan daitekeena. Idazteko modua asko gustatu zait, pertsonaia bakoitzaren ahotik eta eskarmentutik idatzirik izanik, ez da batere pisutsua egiten, eta bata eta bestearen arteko ñabardurek istorioaren muina erakusten doaz pixkanaka-pixkanaka. Arrazakeria, klasismoa eta feminismoari buruzko liburu bat izan zitekeen, hitz hauek behin ere ez aipatu arren, eta intersezkzionalitateari buruzko tesia ere izan zitekeen. Baina ez da. Kronika izugarri polit eta gogorra da, istorio eta pertsonaia gogoangarriak sortuz hasieratik bukaerara harrapatzen zaituena. Liburua deskatalogatua dago, eta ez dago eskuragarri jada. Pena da, baina bigarren eskukoa lor daiteke agian, eta epub-ean irakurri nahi baduzu, lor daiteke ere! (Idatzi iruzkin bat eman nahi baduzu)
Asko gustatu zait. Liburua luzea izan arren, oso ondo antolatuta dago, mito bakoitzak eskema bera jarraitzen du eta nik uste banaka-banaka, edo saltoka ere irakur daitezkeela. Migrazioei buruzko hainbat ideia faltsu argira ekartzen ditu, eta esango nuke politikarientzako ezinbesteko liburua dela. Ezjakintasun asko dagoen gaia izanik, asko laguntzen du irakurketak. Oso gomendagarria, zatika bada ere. Baina bakarra, nire ikuspuntutik klima aldaketaren atalean egingo nioke, baina tira, ondo oinarritutako hitzak dira.
Gutxinaka noa aurrera liburuarekin, baina uste dut gaur egungo politikari eta GGE askok irakurri beharrekoa dela, migrazioei buruz sakontasunez esaten dena hausnartzeko, eta hobeto ulertzeko. Asko ikasteko oraindik!
Ze esango dizuet nik bada... oso ondo pasa dut Ibarbia jaunaren eleberri berria irakurtzen. Aurretik narratiban egindako lanak ezagututa (Pasaia SlowBlues, Beluna FreeJazz, Twister, Fakirraren ziztailua) oraingoan ere sakonera handiko lana espero nuenean, ustekabeko ederra ekarri digu "boutade"-tan ezaguna zaigun idazleak. Humore fin eta algarak sor ditzakeen ironia erabiliz, zirt-zart bidaltzen dizkio primeran bideratutako kritikak gure gizarte eta kultur sistemari. Frank Kwiwasotten ipuin motz eta Jocelyn D'Bwissa-ren haiku umoretsuen antza hartu arren, Ibarbiak izugarrizko lana egiten du atal bakoitzak bere egilearen kutsu eta pertsonalitatea izan dezan, irakurlea gogor helduz hari fin horrekin. Bahiketei buruzko beste eleberrri bat espero baduzu, jai daukazu. Eskuratu, ireki eta hasi irakurtzen, ez zara damutuko! ;)

Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. …