Azal biguna, 80 orrialde
Euskara hizkuntza
Rolariak(e)k argitaratua.
Azal biguna, 80 orrialde
Euskara hizkuntza
Rolariak(e)k argitaratua.
2735.urterako gizateriak Lurra planeta jadanik guztiz ihartu du. Baliabide eskasiak, gudek eta pandemiek giza espeziea laster desagerraraziko dute. Arazoak konpondu beharrean, Lurreko gobernu bakarraren lehendakariak eta bere inguruko agintariek baliabide kopuru izugarria bideratu dute Centauri izeneko proiektura: hamabi belaunaldiko bidaia luzean Proxima Centauri b exoplanetara abiatuko den espaziontzia. Lurretik gertuen dagoen planeta bizigarri horretara bidaiatuko duten izakiak eritzi zorrotzekin aukeratu dituzte, izaera mota eta lanbide zehatzen arabera. Zazpi belaunaldiren ondoren, Centauri espaziontziaren bidaiariak gizarte itxi eta kontrolatu batean bizi dira, beraien ezaugarriak aukeraketa genetikoak eta ingurugiro kondizionatuak baldintzatuta daudelarik. Baina une horretan, bidaiari talde batek liburu bat aurkituko du espaziontzian ezkutatua. Inork ez daki nork jarri zuen hor, baina bere edukiek dena aldatuko dute. Orain, Gizateriaren azken lagin honek bere bidaiarik handiena burutu beharko du: barne garapen baten bidez gizartearen zoriontasunera daraman bidea.