Izaro (e)k Manual del Antiturismo puntuatu du: 3 izar

Manual del Antiturismo, Rodolphe Christin
El turismo es la industria más grande del mundo, a pesar de ser practicado por solo el 3,5% de la …
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
37% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 9 irakurri ditu.
El turismo es la industria más grande del mundo, a pesar de ser practicado por solo el 3,5% de la …
El turismo es la industria más grande del mundo, a pesar de ser practicado por solo el 3,5% de la …
El turismo es la industria más grande del mundo, a pesar de ser practicado por solo el 3,5% de la …
Edukiari buruzko abisua Spoilerrak egon daitezke
Eraztunaren elkartearen lehen liburua berrirakurri dut, eta oso pozik nago berrirakurtzeko hautua hartu izanaz! Lehenengo zatia ez nuen hain polita gogoratzen... hobbiten aurkezpena, iluntasunaren handitzea gutxinaka-gutxinaka doa liburuan zehar eta pertsonaiak ere sakontasuna hartzen. Lehenengo liburuaren bukaera ere... izugarri polita eta gogoz bigarrrenarekin hasteko. Tolkien maisua zen!
@ghose@bookrastinating.com @Rafa_Poverello@lectura.social Yo (de joven) lo solía leer una vez al año :D Hace mucho que no lo releía y tengo cierto miedo a que me decepcione, pero me he animado. Siempre es gratificante volver a la Comarca.... :D
Estilo aldaketa badago Brian eta Kevinen liburuan, baina ez nuke esango txarrerako denik. Gustatu zait nola sartu dituzten pertsonai berriak eta nola eman dieten, gutxi bada ere, hitza heroi handiak ez diren pertsonei berriz ere. Erritmo azkartseagoa du aita Frank-en beste eleberriak baino, eta eskertzen da. Aurreko liburuetan irekita gelditzen ziren misterio batzuk ixten ditu eta oro har esango nuke gustura irakurri dudala, gehienbat azken zatia. Agian, hainbeste "ghola" berpizteak ez dakit tramari lagunduko dion baina itxaron beharko....
Eta gehiago hausnartzeko ere balio izan dit. Asko hitzegiten da Marianoren sinesgarritasun eta kritika egiteko ausardiaz euskal herriko garai zailetan. Baina ez dudana aipaturik ikusi, eta nik uste mereziko lukeela hortan piska bat sakontzea, Mariano bezalako erreferenteen beharra ez garai haietan, baizik eta gerora eman den prozesuan. Hau da, dena txuri edo beltz zen garaietan, bi korronte nagusien erdian igeri egiteak duen balioaz, eta errespetatua izata. Horrek meritu itzela du, eta uste dut behin ETAren armagabetzea gertatu zenetik (eta aurretik ere) Mariano bezalako pertsonek, asko lagundu dutela bizikidetza berreskuratzen.
El Señor de los Anillos (título original: The Lord of the Rings) es una novela, obra cumbre del escritor John …
Hunkitu egin nau liburuak. Agian ez zaie gauza bera pasako irakurle askori, baina Mariano ezagututa (gutxi bada ere), hunkitzeko modukoa. Bere bizitzako puntu garrantzitsuenak jorratzen dituen saiakera, batzuetan narratiba politez (Atxagaren kasu) beste batzuetan bizipenetan oinarriturik (Sos Arrazakeriaren kasu) eta beste batzuetan, hari hainbeste gustatzen zitzaizkion tertulia-elkarrizketatan sakonduz. Gaur egungo kazetaritzari buruzko hainbat gogoeta, kritika eta aurrera egiteko bideak azaltzen dira, eta baita azken urteetan jasotako aldaketak ere. Mariano Ferrer ezagutu, entzun edo jarraitu baduzu, oso irakurketa gomendagarria!
Liburu hau osatzen duten testu gehienak UPV/EHUren 2022ko Udako Ikastaroetako baten emaitza dira: Kazetaritza politikoa konpromiso sozial eta etiko gisa. …
Liburu hau osatzen duten testu gehienak UPV/EHUren 2022ko Udako Ikastaroetako baten emaitza dira: Kazetaritza politikoa konpromiso sozial eta etiko gisa. …
@txikillana Maite ditut maite, zure iruzkinak!!
Tai-Ji irakasleak gomendatuta, (berak utzi baitzuen liburutegian) oso erraz irakurtzen den liburuxka da. Baina ez horregatik sakonera gutxikoa. Tai-Jia praktikatzen duen ororentzat interesgarria deritzot eta gehien bat hasi berrientzat. Tew Bunnag-ek dioen bezala, Tai-Jia ez da liburu batean hainbat irudi eta mugimenduen deskribapena emanez ikasten. Saiatu egin behar da, ikasteko eta denbora eskaini. Hala ere liburu honek atzetik duen filosofiarekin batzen du praktika hori, eta oinarrizko kontzeptuak modo oso errazean azaltzen ditu. Oso gomendagarria!