Erabiltzailearen profila

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Izaro(r)en liburuak

Irakurtzeko (31 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

37% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 9 irakurri ditu.

(e)k Joe Dever(r)en Fuego sobre el agua liburuaren kritika egin du (La saga del Kai, #2)

Joe Dever: Fuego sobre el agua (Hardcover, Español language, 2023, Celaeno books) 4 izar

Eres Lobo Solitario, el último de los Señores del Kai. Una cruenta guerra se desata …

Motza egin zait!

4 izar

Bi aldiz egin dut bidea, gauza berriak aurkitzeko asmoz... Eta Gary Chalk-en irudiez gozatzeko... ;) Motza egin zait, esan bezala, eta apika haria puntu batzuetan nahastu egin daiteke. Hala ere oso erraz irakurtzen da, eta :spolier helghastak ekiditen ikasi dut! :spoiler. Istorioak itsasotik, lurren bsrrunbera eramaten zaitu eta lehenengoak ez zuen umore punntu bat nabaritu diot. :spoiler Kontuz tabernariekin! :D :spoiler

(e)k Joe Dever(r)en Huida de la oscuridad liburuaren kritika egin du (La saga del Kai, #1)

Joe Dever: Huida de la oscuridad (Hardcover, Español language, 2023, Celaeno books) 4 izar

Eres el único superviviente de un devastador ataque al monasterio del Kai, que durante miles …

Abenturak liburu barruan!

4 izar

"Liburu-joku" bat da, gaztetako "aukeratu zure abentura" modukoak. Hartu beharreko erabakiak eta dituzun gaitasun zein ekipoak ere baldintzatzen dute. Zailtasun puntu bat du, eta D10rekin berriz zoriak ere bere indarra du. Oso gustora egon naiz irakurketa-jolasean, eta azken monstrua borroka epikoan garaitzeak badu bere xarma! Tirada onak izan ditudalako, bestela... Berriro hastera! Klasiko baten edizio berria izaki, oso txukun egin dute lana! Bigarren liburuarekin hasteko irrikitan,!

Izaro erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Edukiari buruzko abisua Spoilerrak egon daitezke

(e)k Rodolphe Christin(r)en Manual del Antiturismo liburuaren kritika egin du

Rodolphe Christin: Manual del Antiturismo (Paperback, Español language, Fuera de Ruta) 3 izar

El turismo es la industria más grande del mundo, a pesar de ser practicado por …

Ondo dago, baina pixka bat gehiago eska dakioke

3 izar

Turismoa nondik datorren, zergatik sortu zen, eta oraintxe bertan zeren islada den azaltzeko liburu ona da. Zerk egiten gaitu turista? Ze eraldaketa prozesu dituzte turistaz beteriko lurraldeak eta zergatik? Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatzen da egilea, eta gehienetan lortzen du. Hala era nik frantses autore askori hartzen diedan traza akademikoegia da. Hau da kontzeptu batzuk oso-oso sakon aztertzen dituzten irudipena dut, baina gero horrek zer eragiten duen, hau da ondorioak, ez dituzte hain argi azaltzen. Nik adibide gehiago eskertuko nuke, baina liburuak merezi du gaian interesa baduzue. Saiakera ez da astuna egiten irakurtzeko, eta gai interesgarriak jorratzen ditu. Esan beharra dut, erosi nuenean ez nekiela 2017an idatzitakoa zenik... egoera ez da gehiegi aldatu egia esan, baina pandemia osteko datuekin eguneraketa bat izatea ondo legoke!