Azal biguna, 160 orrialde

Euskara hizkuntza

Susa(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-19570-29-1
ISBN-a kopiatu!
4 izar (13 berrikuspen)

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.

Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —“desira aplastante bat”—; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.

Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan.

Edizio 1

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Hetero liburuaren kritika egin du

Betaurreko moreak

4 izar

Narrazio batzuek ez naute harrapatu... beste batzuek liluratu egin naute. Gustuko narrazioak? Batez ere hiru aipatuko nituzke:

  • Irla. Ez dakit... garai bateko giroa ekarri dit akordura. Agian horregatik gustatu zait. Gustatu zait Sarrionandiaren figura hor Kuban irudikatzea, berak izena aipatzen ez badu ere.

  • Gizakiaren adin guztiak. Aita adinean aurrera egin arren kirolari eusten; alabarekin erronka bota... eta alabak irabazten uzten dio. Nire burua islatua ikusi dut ;-)

  • Sehaska kanta. Istorio bat jauzika kontatua. Parrafo labur-laburrak, batzuetan esaldi bakarrekoak, bakoitzak bizitza-historiaren mugarri bat erakusten duena. Gehiago da iradoki egiten duena, kontatzen duena baino. Eta narrazioa apurtzaileagoa izateko... atzekoz aurrera kontatua. Liluratu egin nau ;-)

Gustatzen zait ipuinak inkonkluso geratzearen sentsazio hori... amaitu eta "Hau da dena? Ez da ezer gehiago gertatzen?" galdetzea. Bizitza ere horrelakoa da sarritan.

Audioliburua eta liburua tartekatu ditut. Biak bikain, baina ezberdinak.

Irakurri aurretik, Uxue Alberdiri entzun irakurri nion liburua betaurreko morez irakurri behar zela. Egia da. …

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Hetero liburuaren kritika egin du

Ti-ta irakurria

4 izar

2 egunetan irakurri nuen. Lehenengoan bigarren ipuinean utzi nuen, aldarte hobeago batean irakurtzeko beste egun baten esperoan. Bigarren egunean hasi eta amaitu.

Aitaren oroitzapenak nahaspilatuta dituen ipuina gogoratzen dut bereziki, fragmentu batean, perpaus batean hainbeste damu eta kezka islatzen dituena.

Hetero eta NEM

4 izar

Ipoiñak oso desbardiñak dittuk, esango najeukek idazliak ez dittuala serie moduan sortu. Tonua, gaixa, estilua, teknikia, hizkeria... total desbardiñak dittuk, bata bestetik. Halan be, Gernikako Sakone tabernako dekoraziñuan legez -aulka bardin bi ez, eta Luis XVI mahaixak Bauhausen onduan- gustoko emaitzia jaukek. Eta batiburrillo horren barruan, panorama komun bat: heteronorma, eta "monogamia ez etiko" tristian bizi dan jentia. Bikaina, gure gizartian erretratu hori!

Eta polemikiari buruz (pertsonaje batzuk identifikagarriak dirazen pertsona errealetan oiñarrittuta dagozela), etxatak ezer graberik begittandu. Esandako moduan, ez dago iraiñik. Ezta pertsona horiek -Jama Jama, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Segurola- fikziñuan kontatzen danakin identifikatzeko saiakerarik be. Nik behintzat, hau irakorritta, ulertu juat euren inguruan ezagututako situaziñuak kontatzen dirazela, baiña eurekingo pornografia-sentsazionalismuan jauzi barik, enpatiaz eta errespetuz. Nihil obstat!

avatar for maiatza83

baloratu du

2 izar
avatar for Izenbe

baloratu du

2 izar
avatar for Dorleta

baloratu du

5 izar
avatar for Urk0

baloratu du

5 izar
avatar for zanpeter

baloratu du

5 izar
avatar for mikelog

baloratu du

4 izar
avatar for miren@bookwyrm.social

baloratu du

3 izar
avatar for mrkortabarria

baloratu du

3 izar