Itzuli

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Hetero liburuaren kritika egin du

Uxue Alberdi Estibariz: Hetero (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, …

Hetero eta NEM

4 izar

Ipoiñak oso desbardiñak dittuk, esango najeukek idazliak ez dittuala serie moduan sortu. Tonua, gaixa, estilua, teknikia, hizkeria... total desbardiñak dittuk, bata bestetik. Halan be, Gernikako Sakone tabernako dekoraziñuan legez -aulka bardin bi ez, eta Luis XVI mahaixak Bauhausen onduan- gustoko emaitzia jaukek. Eta batiburrillo horren barruan, panorama komun bat: heteronorma, eta "monogamia ez etiko" tristian bizi dan jentia. Bikaina, gure gizartian erretratu hori!

Eta polemikiari buruz (pertsonaje batzuk identifikagarriak dirazen pertsona errealetan oiñarrittuta dagozela), etxatak ezer graberik begittandu. Esandako moduan, ez dago iraiñik. Ezta pertsona horiek -Jama Jama, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Segurola- fikziñuan kontatzen danakin identifikatzeko saiakerarik be. Nik behintzat, hau irakorritta, ulertu juat euren inguruan ezagututako situaziñuak kontatzen dirazela, baiña eurekingo pornografia-sentsazionalismuan jauzi barik, enpatiaz eta errespetuz. Nihil obstat!