Iruña-Veleiako aztarnategian gertatutakoaren inguruan hainbat datu eta azalpen biltzen dituen lana. Sortu zen polemikaren inguruan argi guztia ematen ez badu ere (hori ez du inork lortu), irakurleak gai hau gertutik ezagutzeko aukera ematen du eta zenbait xehetasunen inguruan irakurleak iritzi bat sortzeko lagungarria izan daiteke.
Hizpide dituen aurkikuntzen inguruan kritika asko daude eta espero zitekeen bezala, Barandiaranen lan honek argia ikusi bezain laster, kritikak jaso zituen. Hala ere, nire ustez zintzotasun osoz egindako lana dela nabaritzen da, serioa, argigarria eta gaia gertutik ezagutzeko lagungarria. Aurkikuntzen inguruan eta aztarnategian gertatutakoen inguruan gehiago jakin nahi duen orok nire ustez irakurri beharrekoa. Informazio iturri hau eta besteak erabiliz, saia dadila bakoitza bere ondorioak ateratzen.