Eta, nahiz eta Urdaibaiko kortei buruzko liburua izan, Erdi Aro aurretiko muga-eza nagusitzen da (urixen fundaziño aurretikua). Horretara, ledanien artian gure ondoko mendi ezagunak dagoz: Haziro (Airo), Leia, Otoio edo Oiz inguruak. Zonako parajietatik ibiltzia tokatzen jatanian, mapak beste era batera begiratuko dittudaz, bai horixe.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Daniel Rementeria Arruza(r)en Los Seles de Urdaibai(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Daniel Rementeria Arruza(r)en Los Seles de Urdaibai(r)i buruzko iruzkina egin du
Beraz, XV-XVI gizaldixetako baby boomian (= Ameriketako urria), korten erabilpena asko aldatu zuan, lehengo abelzaintza tradizionaletik, nekazaritzara, eta bordak etxe bihurtuta. Gaur egungo alde zaharreko lonjak eta VTak gogoratu destaz. 😉
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre liburuaren kritika egin du
Zentsoriak, amua ezpaiñian
3 izar
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan. Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. …
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan. Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. Ez jittuadaz ondo ezagutzen garai horretan izan ziran mobimendu politikuak, baiña interesgarrixa begittantzen jataaz, batez be gerora penduluak bestekaldera egin daben bueltia ulertu ahal izateko. Hau hala izanda, liburua amaitziakin batera atzoko begittantziñua berretsi juat: Kastrexanan liburu ustez sinple honek buelta bat baiño gehixago euki lajeikek. Izan be, bertan “salatzen” dan gizarte poliziala, zati haundi baten, frankismuari bete-betian aplikau leikixok, eta kuarteletan atxilotutako jentiari emoten jakon tratuak, behin eta barriro, pentsamentua hona ekartzen jeskuk (eta 60ko hamarkadan, gehixago!). Nahitta egin juan, nahi barik? Lehelengo kasua badok, liburu hau zentsuriari sartutako gol haundi bat izango litzakek. Eta bigarrena badok be, ondo idatzittako liburu intelijentia dok, kontakizun osuan tentsiño mailla egokixa mantentzen dakixena, eta gustora irakortzen dana.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du
Azpi-azpixan bai somatu lajeikek gerra hitz giroko bipolarizaziñua gainditzeko gogua: komunismuan helburu jasoak erdi aittatzen dittuk, teorikoki onak dirazen gauza modura - Disidentiak, jakiña, argi eta garbi, gizaki askeen arteko anaittasun unibertsalakin amesten juek (naif xamarki).
Bestalde, albistien manipulaziñua, poliziakuen ustelkerixia eta torturia gordinki salatzen jittuk. Eta susmua jaukat, komunistak izatiangaittik lortzen daben askatasun hori, salaketa beste edonora zabaltzeko ez ete daben erabiltzen: behintzat, 1960ko frankismoko komisarixak ezagutzen zittueneri, hónek deskribapenok hotzikaria eragingo zetsela uste juat.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan …
Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan arraixo erosi juen liburu hau gure etxian (biharbada Castresanan beste libururen batzukin despistauta? edo sozialisten eta komunisten artian ez ziralako konpontzen?).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Clarissa Pinkola Estés(r)en El Jardinero Fiel liburuaren kritika egin du
Kanape magiarra
3 izar
Interesgarrixa, magiar kultura oral aberatsan aurkezpena dan neurrixan. Hortik aurrera... lirismo lartxo nere gusturako (hau be ezaugarri magiar bat ei dok), autolaguntza usain(txo) uxagarrixa (igual idazlian aldetiko deformaziño profesionala) eta larregiko laburtasuna, ezertan sakontzeko astirik emoten ez dabena. Neuk, partikularki, AEBetako etorkin hungariarren historixia pixkat zabalago lantzia eskertuko neukian.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Clarissa Pinkola Estés(r)en El Jardinero Fiel(r)i buruzko iruzkina egin du
Hauxe dok markia, bistan dok Hungariatik AEBetara juanda, hango mentalidadiakin bat egin dabela: lehelengo bost orrialdietan HIRU bidar adierazten jok liburuan kontatzen dirazen ipoiñak, kontakizunak, zatixak eta edozer copyrighta daukela, eta ezin dirala reproduzidu eta bla bla bla. Bale, lagun.😑
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Amaiur bat urtero liburuaren kritika egin du
Ke kurtiñak
4 izar
Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Amaiur bat urtero(r)i buruzko iruzkina egin du
Oso ondo jagok. Prota bakotxak bere ikuspegixa (eta hizkera errejistro berezixa!) jaukak, eta bistan da Alonsok aktorien mundillua ezagutzen dabela: izarren egoak, ekoizlien baldintzak, gidoilari antiheroia, berdintasun kontu anakronikuak... oso gustora irakortzen najabilk.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ioannes Leiçarraga(r)en Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria liburuaren kritika egin du
Imam sutsu euskaldun bat
3 izar
Elipsis haundi batekin (Itun Berria osorik; gazteleraz irakorri najuan, eta ez dakat barriro egitteko gogorik, nahiz eta euskalki batu erakargarri honetan izan) amaittutzat emongo juat erregalu politt honen irakorketia.
Prologua, oharrak eta extrak irakorri jittuadaz bakarrik (eta dana bez: Kristau Ikasbide eta halako txapak irunsteko gogorik be etxaukat eta). Hau da: Leizarragak bere abotsez emoten dittuan iritzixak interesatzen jataaz bakarrik; hórrek, gehixenak irakorri dittudazelakuan najagok.
Artian, 700 urte ziran kristautasuna Euskal Herrixan sartzen hasitta jeguala. Indarrez zabalduta, bistan dok ondiok asko falta zala herrittarrak "beretzat" sentitzeko, batez be gehixengo elebakarran artian. Estrategia barrixa izan zuan latinetik herri hizkuntzetara pasatzia, eta proselitismo horretan Leizarraga moduko elementuak ezinbesteko izan zittuan. Zentzu horretan, bere hizkera aberatsa eta sustrai jatorrekua (maileguz lepo), fondo mingotx hori jaukak. ZELAN esaten daben irakortzia plazer hutsa dok - ZER esaten daben, ostera... jente ezjakiña engaiñatzen daben predikadorien matrakia, kristauen dogma zentzubakuak (zeintzun egiazkotasun argumentu bakarra, 100.000 bidar errepikatu …
Elipsis haundi batekin (Itun Berria osorik; gazteleraz irakorri najuan, eta ez dakat barriro egitteko gogorik, nahiz eta euskalki batu erakargarri honetan izan) amaittutzat emongo juat erregalu politt honen irakorketia.
Prologua, oharrak eta extrak irakorri jittuadaz bakarrik (eta dana bez: Kristau Ikasbide eta halako txapak irunsteko gogorik be etxaukat eta). Hau da: Leizarragak bere abotsez emoten dittuan iritzixak interesatzen jataaz bakarrik; hórrek, gehixenak irakorri dittudazelakuan najagok.
Artian, 700 urte ziran kristautasuna Euskal Herrixan sartzen hasitta jeguala. Indarrez zabalduta, bistan dok ondiok asko falta zala herrittarrak "beretzat" sentitzeko, batez be gehixengo elebakarran artian. Estrategia barrixa izan zuan latinetik herri hizkuntzetara pasatzia, eta proselitismo horretan Leizarraga moduko elementuak ezinbesteko izan zittuan. Zentzu horretan, bere hizkera aberatsa eta sustrai jatorrekua (maileguz lepo), fondo mingotx hori jaukak. ZELAN esaten daben irakortzia plazer hutsa dok - ZER esaten daben, ostera... jente ezjakiña engaiñatzen daben predikadorien matrakia, kristauen dogma zentzubakuak (zeintzun egiazkotasun argumentu bakarra, 100.000 bidar errepikatu izatia dan), eta abadien kanpolarrosatasun biguntasun higoingarrixa barra-barra. Gaur egunian imam islamikuan ikuspegi topikua jagok, euren feligresen kaskarretan fundamentalismua eta itsukerixia sartzen - ba nik hamen, Leizarraga asmo horretxekin ikusten juat, sarrerako 12. orrialdian liburu honetako dotriñia perfektua, osua eta nahikua ereztian,"hunetan iracasten çaicunaz berçalde syllaba baten-ere iarten liçatena, behar da maradicatutan eduqui". Relijiñuak, hazteko, ignorantzia bihar jok.
Etnografikoki, sasoi horretan Arabia aldeko relijiñuen penetraziñua Euskal Herrixan ondiok txikixa zala erakusten jok testuak: I. mendeko judixuen eta VII. mendeko musulmanen eragiña testimoniala izan zala jirudik, baiña VIII. mendetik aurrera kristau iheslarixak agertzen hasi ziranian (musulmanengandik iges), oso-osorik bustiko ginttuan relijiño barrixak, gaur arte. Prozesua luzia izan zuan, halan be, eta ezagun dok XVI. gizaldixan ondiok berde jeguala: herri haundixetan, aberatsen artian, kristautasuna zala nagusi, baiña herri zehian artian ez. Horregaittik Leizarragak sinistunak animau bihar jitttuk, sinisbakuen aurrian ez lotsatzeko, eta sufrimentueri eusteko (kristauen idea fijo faborituetako bat 😄): "Badaquigu bide haur bera dela Iesus Christ Iauna iragan den bidea, haren discipulu nahi bagara, hari iarreiqui behar gaitzaitza: eta Euangelioari iarreiquiteagatic guiçonéz iniuriatu, menospreciatu, gaitzerran eta iraitzi içatea, etzaicu gaitzi içateco ez eztugu refusatzeco, Iaincoaren iugemenduan ohoratuac preçatuac eta glorificatuac içanen garela segurança ematen çaicunaren gainean". Halakuak irakorritta, Vicente Agirre Eibarko medikuan idatzixen aurreko sentsaziño gazigozua jaukat: poza, garai horretako euskerazko testu bat allegau jakulako - penia, beste gai batekin askoz be interesantiagua izan izango litzakelako (Agirre linguistika-fikziñuan bidetik galdu zan). Zein zuan orduko Euskal Herrixetako profil soziala? Hau irakorritta, emoten jok ondiok asko falta zala geroko "euskaldun fededun" topikua nagusitzeko.
Itun Barrixaz gain, liburuan amaieran hainbat apendize jatozak, kristautasuna euskeraz irakatsi bihar dabenendako errekurtsuak. Ez nauk gai bereizteko, ea katolikuekin aldia dagon (Leizarraga hüganota zuan), etxatak gaixa hainbeste interesatzen. Gauza batzuk antzekuak jirudixek, katezismua esate baterako (zelako torturia, lorituen modura hori ikasi bihar izan daben umiendako). Eta amaieran, ABC ikasbidian, ohar kurioso bat liburuan hizkeriari buruz: "Eta minçatzeko maneraz den becembatean, Heuscalherrian religionearen exercitioa den lekuco gendetara consideratione guehiago ukan dut, ezen ez bercetacoetara...". Liburuan euskalkixa ikusitta, xiberotarrendako apropos prestautako hiztegitxuakin, pentsau leike Zuberoa fedebakuen zakuan jeguala. Gaurko moduan lehen be, "egiazko üskaldünak" ohittura zaharrei eusten! 😉
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Fernando Pessoa(r)en El banquero anarquista liburuaren kritika egin du
O Banqueiro Tocapelotas
3 izar
Irakortzen doten Pessoan lehelengo opuskulo honi adarjotze trazia hartzen jetsat. Txerpolarixen estiluan, indibidualismua mugara eruanda, anarkokapitalismo itxurako bat defenditzen jok gure bankerua, tiranixa barririk ez sortzeko atxakixan (tiranixa zaharretan eroso), eta kalbuari orrazixak saltzeko asmotan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma liburuaren kritika egin du
Silling gaztelu baltza
3 izar
Gauza birek kointzididu jestek gaur: kafia lagatzeko eguna (aplatanamendu orokorra eta buruko miña) eta Saderen "Sodomako 120 egunak" liburua amaitzia. #CurrentMood, buruan tiro egitteko moduan! Liburu hau Ondarruko Liburutegiko bookcrossing puntuan topau najuan: azala izperringi-papelekin forrauta jeguan (bistan dok aurreko jabia ez zeguala oso harro bere liburuaz...), eta ikusi nebanian, nere klasiko-ehizako piloto automatikua martxan jarri jataan! Ezin hartu barik laga. Pelikulian aurrekarixakin (kostata amaittu najuan), banajekixan irakorketia ez zala erreza izango. Gogo haundi barik ekin najetsan, egixa esan: sexu praktiken listin telefoniko bat irakortzia bezain "interesgarrixa" izango zala pentsauta. Ez dok hola izan. Alde horretatik, uste baiño liburu interesgarrixagua topau juat, idazkera eta egittura modernokua, eta umore askokin. Amaittu bako biharra dok: Sadek kartzelan erdi-idatzitta laga juan, 3/4ak eskema hutsian, eta idazle-oharrez beteta. Halan be, liburuan azken zatixa oso gogorra dok, eta pelikulia bera baiño desatsegiñagua egin jatak (hori asko esatia dok), kontatzen dittuan praktikengaittik: eta batez be, …
Gauza birek kointzididu jestek gaur: kafia lagatzeko eguna (aplatanamendu orokorra eta buruko miña) eta Saderen "Sodomako 120 egunak" liburua amaitzia. #CurrentMood, buruan tiro egitteko moduan! Liburu hau Ondarruko Liburutegiko bookcrossing puntuan topau najuan: azala izperringi-papelekin forrauta jeguan (bistan dok aurreko jabia ez zeguala oso harro bere liburuaz...), eta ikusi nebanian, nere klasiko-ehizako piloto automatikua martxan jarri jataan! Ezin hartu barik laga. Pelikulian aurrekarixakin (kostata amaittu najuan), banajekixan irakorketia ez zala erreza izango. Gogo haundi barik ekin najetsan, egixa esan: sexu praktiken listin telefoniko bat irakortzia bezain "interesgarrixa" izango zala pentsauta. Ez dok hola izan. Alde horretatik, uste baiño liburu interesgarrixagua topau juat, idazkera eta egittura modernokua, eta umore askokin. Amaittu bako biharra dok: Sadek kartzelan erdi-idatzitta laga juan, 3/4ak eskema hutsian, eta idazle-oharrez beteta. Halan be, liburuan azken zatixa oso gogorra dok, eta pelikulia bera baiño desatsegiñagua egin jatak (hori asko esatia dok), kontatzen dittuan praktikengaittik: eta batez be, gogoz kontra egindako gauzak dirazelako. Kontsentimentua dagonian, jolas mota guztiak onargarrixak izan leikiaz: baiña 4 aberats ahalguztidunek egitten dittuezenian, bahittutako neska-mutil kuadrilla baten gaiñian, euren borondatian kontra, eta atzera bueltarik barik (Silling gazteluan ostatatutako gehixenak hilda amaitzen juek)... gauzia asko aldatzen dok. Halan be, gogortasunak gora-behera, esan bihar dok liburu honen historixia eta testuingurua bera dirazela interesgarrixenak: bertan kontatzen dirazen astokerixa guztiak egixa izan edo ez, gustoko izan edo ez, argi jagok halako gauza asko beti egin egin izan dirazela, gure etxietan bebai. Zenbat bahiketa, ezkontzaz mozorrotuta? Zenbat pederastia? Zenbat bortxaketa, bikote barruan? Alde bakarra, gure familietan ixildu izan dirazela, eta Sadek papelian idatzi zittuala. Pekatu haundixa izan zuan hori, menderik mende Arabiar penintsula bueltako relijiñuan beratutako Europar gizartian: Frantziar Iraultzan arlo horretan asko aurreratu bazan be, gizartian morala ez dok hain errez aldatzen, eta Donatianok narrutik ordaindu juan hori. Liburu hau galdutzat emon zan, eta etxe baten gordeta egon zuan 120 urtez, harik eta Paris inguruko sikaliptikuak estraiñekotz argitaratu juen arte. Eta gaur egunian be, ondiok eskandalorako motibua dok. Benetan, ala brometan idatzi ete juan? Kontautako guztia gustuko izango juan, edo ez? Katarsis moduan, probokatzeko asmoz egindako ganberrada hutsa ete zuan? Interpretaziñuak libre. Nere kasuan behintzat, irakorketia intentsua eta zurrunbillotsua izan dok, eta hainbeste burutaziño eragin jestaaz.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du
4.24 eguna be terriblia dok, Augustine hiltzen dabenian. Zeozergaittik, Sade inspirauta jeguan eta detallietan sakondu jok. Liburu askotan, amaierara allegatzeko desiatzen egoten nok, gertatuko dana ikusteko. Hamen barriz, amaierara allegatzeko desiatzen najabik, baiña zoramen hau behingotz amaittu daiñ.
Postureo bat dok. Idazlia ezin dok halakua izan, ezin juat siñistu. "Diabruan abokatu xtreme" bat egitten jabik. Hortik 4.125 eszenia zirriborratu eta gero (6 haurdunena), idazliak egitten daben oharra: "Curval, a quien esa pasión calienta mucho, interrumpe con alguna escena furiosa". Autore batek karikatura edo arketipo bufo bati egitten detsan oharra dok hori. Ezin da halako pertsonarik egon munduan!
Jode, 4.83 praktikiak jota laga nauk. Bihotza kendu, etc etc. Terrorezko pelikula zoruenetan be ez neukek halakorik pentsauko. Eskerrak eskema hutsa idatzi hebala, Donatiano. Garatu barik.
Bale, oin ulertzen juat. Laugarrenan "txistia" erailketia bera dok. Batzuk horrekin berotzia. Ez dok hirugarrena bezain gogorra egitten, "gore" eremuan sartu garalako: praktikak hain dittuk zoruak! Hirugarrenak, …
4.24 eguna be terriblia dok, Augustine hiltzen dabenian. Zeozergaittik, Sade inspirauta jeguan eta detallietan sakondu jok. Liburu askotan, amaierara allegatzeko desiatzen egoten nok, gertatuko dana ikusteko. Hamen barriz, amaierara allegatzeko desiatzen najabik, baiña zoramen hau behingotz amaittu daiñ.
Postureo bat dok. Idazlia ezin dok halakua izan, ezin juat siñistu. "Diabruan abokatu xtreme" bat egitten jabik. Hortik 4.125 eszenia zirriborratu eta gero (6 haurdunena), idazliak egitten daben oharra: "Curval, a quien esa pasión calienta mucho, interrumpe con alguna escena furiosa". Autore batek karikatura edo arketipo bufo bati egitten detsan oharra dok hori. Ezin da halako pertsonarik egon munduan!
Jode, 4.83 praktikiak jota laga nauk. Bihotza kendu, etc etc. Terrorezko pelikula zoruenetan be ez neukek halakorik pentsauko. Eskerrak eskema hutsa idatzi hebala, Donatiano. Garatu barik.
Bale, oin ulertzen juat. Laugarrenan "txistia" erailketia bera dok. Batzuk horrekin berotzia. Ez dok hirugarrena bezain gogorra egitten, "gore" eremuan sartu garalako: praktikak hain dittuk zoruak! Hirugarrenak, benetakuak izan zeikiazelako dittuk siniestruak. Hau sinisgatxagua dok.
Segi...! Ya hau ez dok bape atsegiña irakortzeko. Kuriosua begittantzen jatak, halan be, disoziaziño bat dagola. 3. zatiko eskema honetan, alde batetik kontalarixan kontuak dagozela (hórrek dittuk desatsegiñenak), eta bestetik 4 libertinuak euren "maitaliekin" egitten dittuezenak (momentuz "hain" gogorrak ez dirazenak). Pixkat eskizo. Edozelan be, honekin exzitatzen dan iñor badago munduan, ni neu ez nauk bere kuadrillakua izango.
Eta puf. BDSM korrientian gauzez aparte, tortura txunguak datoz, tipo Intxaurrondo. Medikuntzan esaten dan moduan, batzuk bizitziakin inkonpatibliak. Meh meh. 🤦♂️
Esango najeukek, zati honek, zirriborrotik ondiok gehixago dakala bigarrenak baiño. Emoten dabenez, Donatianok brainstorming pixkat egitten zeban Bastillako ziegan, txandaka pajak egiñez, eta notak hartuz. 😄 Presuan orduak oso luziak diraz eta! 😃
Eta oin hildakuekin. Meh. 🥵
Bueno, dana ez dok errepikapena: homo sapiensez besteko animalixekin jabizak (kontsentimentu barik noski), eta fantasia zoruekin: giza-ahuntz eta giza-behi kumiak sortuta.
Hirugarren partia, "praktika kriminalak" irakortzen hasitta, barkatuko dok Donatiano, baiña irakorrittakuak irakorritta, etxuat krimena iñundik iñora ikusten ("sade faktoria" aplikau eta gero, noski). Bai ostera, aurreko partian ikusittako sakrilegiotik asko (sarketak, hostiak eta mezak nahastian) - hau da, bizimodu zibillian kalterik ez daken gauzatxuak, eta jangoikozaliak baiño ez dittuezenak irainduko.
Bistan dok Donatianok ez zebala zuzenketak egitteko astirik izan. Errata- oharretan esan jok, eta hamen be akatsak jagozak (2.54 eta 2.67 errepikatuta). ZUZENKETIA: neu konfundidu nok, etxagok errepikatuta. Bixak dittuk fellatioak, baiña lehelengua KONFESAU eta gero, bigarrena JAUNA HARTU eta gero. Terminologia liturgikora ohittuta ez egotian gauzak...
Parte honetan profanaziño relijiosuak garrantzi berezixa jaukak, neri partikularki aztoratzen ez naben gauzia (salbu eta 2.61 praktikan, kristo gurutziltzatuan arpegixan gaiñian zaldika, grazia haundixa eragin destana) baiña bere sasoian, baitta hurrengo urtietan be, seguraski onarteziñenetakua izango zana.
Liburuan 4/5ak irakorritta, amaittu dok lehelengo partia, 150garren praktikia deskribauta (Sadek 600 praktika kontau nahi jittuan). Amaieran, errata-oharrak jatoaz: "hau aldatu, hau moldatu, garbira pasatzian indize bat egin...". Hunkigarrixa dok, eta pentsamendua Bastillara joiak nahi barik, Donatiano ziegako ordu luziak bihar monumental hau antolatzen entreteniduta, eta berau amaittu barik laga izanaz penatuta...
Hurrengo txatala ("Bigarren partia" izenakin hasten dana, nahiz eta.liburuan amaieria izan) garatu bako eskemia dok.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k La Segunda Guerra Mundial(r)en kritika egin du
Gerra erraldoia ezagutzen
4 izar
Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.
Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.
Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.
Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan. …
Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.
Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.
Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.
Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan. Bonba hotsan ordez, ixilttasuna. Txorixen kantua be igarri leike, argazkixotan. Liburua amaitzeko, gerrian kontrako hausnarketa momentu egokixa.








