Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Maitemina by Julen Gorosabel
Katarsia
4 stars
Liburu honek irakorketa bikotxa jaukak neretako. Batetik, Julen/Izar neure loibia danez, bizitzan izandako elipsis haundi bat betetzera datorrelako. 7 urtez (2007-2014, ointxe kontsultau juat artxibua), "Joanesen" eta "Maitaneren" barri indirektua baiño ez najuan izan; nere oroimenetan ume txiki politt batzuk izatetik, nere alturako gazte izatera pasau zittuan, zuzenian, halako huts sentsaziño batekin. Nere buruan, gatxa egitten jataan orduko umiak eta oingo gaztiak pertsona berak zirala irudikatzia. Liburu honek, esango najeukek, identifikaziño hori egitten lagundu nabela. Alde honetatik: • Biktimaz (ez biktimismoz) betetako liburua dok hau. Baiña modu errukitsuan tratauta jagozak. Positiboki, azken fiñian. Ez dok mendekua nagusitzen, eta azken zatixian harreman destruktibuak bide onera eruateko aukeria dagola ikusten da. • Maiten gurasuak, beti hain atsegiñak egin jatazenak, barriro topatzia plazerra izan dok. Ez najenkixan Irungo amama Maiteri gurasuak euskeraz apropos erakutsi ez zetsenik, Francon denporan ha babesteko; Eibarko amama Adelan kaso berbera, orduan. • Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: …
Liburu honek irakorketa bikotxa jaukak neretako. Batetik, Julen/Izar neure loibia danez, bizitzan izandako elipsis haundi bat betetzera datorrelako. 7 urtez (2007-2014, ointxe kontsultau juat artxibua), "Joanesen" eta "Maitaneren" barri indirektua baiño ez najuan izan; nere oroimenetan ume txiki politt batzuk izatetik, nere alturako gazte izatera pasau zittuan, zuzenian, halako huts sentsaziño batekin. Nere buruan, gatxa egitten jataan orduko umiak eta oingo gaztiak pertsona berak zirala irudikatzia. Liburu honek, esango najeukek, identifikaziño hori egitten lagundu nabela. Alde honetatik: • Biktimaz (ez biktimismoz) betetako liburua dok hau. Baiña modu errukitsuan tratauta jagozak. Positiboki, azken fiñian. Ez dok mendekua nagusitzen, eta azken zatixian harreman destruktibuak bide onera eruateko aukeria dagola ikusten da. • Maiten gurasuak, beti hain atsegiñak egin jatazenak, barriro topatzia plazerra izan dok. Ez najenkixan Irungo amama Maiteri gurasuak euskeraz apropos erakutsi ez zetsenik, Francon denporan ha babesteko; Eibarko amama Adelan kaso berbera, orduan. • Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: zalantzak, ezinttasunak eta frustraziñuak agerixan lagatzia. Irakorketia perturbadoria dok zati batzutan; baiña azkenian, atsegiña dok noraezian dabillen pertsona bat norabidia zehazteko bidian doiala ikustia. Eta bere inguruan miñez bizi izandako harremanak sendatzen doiazela. Ondiok bidia amaittu barik jagok, jakiña. Beraz igual liburu honen beste kapitulo batzuk ikusiko jittuaguz etorkizunian. Onerako izan dadilla! Bestetik, nere begi kritikua dago. Ez juat zorrotzegi jokatu nahi, pertsona batek hain liburu pertsonala idazteko eta argitaratzeko ausardixia bildu dabenian, begirune pixkat bat bihar jok, eta dana dalakua goxotasunez adieraztia. Baiña, era berian, nere antzerki garaittik jakixat, artista batek hazteko bihar daben ezinbesteko elementua dala kritika zorrotza. Alde horretatik: • Hizkera hautua berezixa dok: gehixena euskeraz bada be (baiña ez batueraz; ezin juat gehixago zehaztu, handik aldeko euskalkixak ez jittuadaz ondo ezagutzen), euskañolezko dialogo asko jagozak. Uste juat hau errealidadera gehixago lotzeko izango dala. Igual baliabide ona dok familiakuoi begira, baiña esango najeukek ez dabela laguntzen publiko orokorrera aillegatzen. • Hori kenduta, oro har testua txukun idatzitta jagok -harrittu nauk alde horretatik, onerako- eta irakortzeko atsegiña dok. Umetako flashbackak oingo historixiakin zatikatzian errekurtsua oso eraginkorra begittantzen jatak, nahiz eta azken zatixan (flashbackak orainaldira hurreratu ahala) bereizteko gatxaguak izan. • Txatal laburrez gain, liburuan maketaziñua eta irudixak be -oso ederrak- irakorketia eroso egitten juek. • Oskar aittan dialoguekin barre asko egin juat, gure hizkeria Julenen belarrixetan zelan aditzen dan erakusten dabelako! (baiña hurrengo ediziñorako, Eibarko azpieuskalkixa kontrolatzen daben zuzentzaille baten laguntzia eskatzia hobeto). • Azkenik, liburua oso pertsonala dok (gurasuen banaketa traumatiko bat bizi izandako umia > bere burua aurkittu nahi eta ezinda dabillen gaztia) baiña, amama Isabelen familixako dokumentalakin gertatu jakun modura eibar.org/blogak/orakulua/berasueta-2006-1-audiobisuala , oso unibertsala be badok, eta jente asko identifikau lajeikek bertan kontatzen dirazen gauzekin. Zentzu horretan, Julenendako terapeutikua izatiaz gain, antzeko egoeretan aurkitzen dirazen pertsonendako be oso erabilgarrixa izan lajeikek liburu hau.