Buztarrin liburuakin legez, hamen be eguneroko bizimodua topau geinkek, basarri auzuetakua nagusiki. Halan be, lekukotasun ugariren collage bat izanda, antolaketa bihar gehixago jagok, kontakizunan mesedetan; eta etxe barruko ikuspegi gehixagokin, sutondoko berotasunakin.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea(r)en Emakumeen baitan(r)i buruzko iruzkina egin du (Mugarri, #18)

Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica liburuaren kritika egin du
Eztena
3 izar
Urte askuan isildutakua bapatian bota ahal izatiak dakan "koaxi" izanda be, Uriartek bere burua kontrolatzen jok, liburu oso irakurgarrixa eginda. Egitturia argixa dok: zer zan, zer gertatu zan, zer kontau zan, hortik zer zan guzurra eta zer egixa.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Eta ez bakarrik frankisten guzurrak: errepublikazalien aldetik zabaldutako pare bat exageraziño be (hildako kopurua eta muniziño klasia) seiñalatzen jittuk, datuekin bermatuta.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Gaur egunian kostatzen dok siñistia, baiña garai baten (frankismo osuan, eta osteko urtietan) Gernikako autosuntsiketian bertsiñua asko zabaldu zuan (errepublikazalisk erre zebela, erretiradan) eta liburu honek indar haundixa egitten jok horri kontra egitten: 4. kapituluan esandako guzurrak seiñalatzen, eta 5garrena eurak desmontatzen.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburu hau oso momentu berezixian etaratakua dok: Franco hil barri, Hego EHxan zetorren berrantolaketa haundixan aurrian norbere lekua billau biharra zeguan, eta "gehiengo isillian" jaka asko aldatu ziran, "bizitza osoko demokrata" moduan agertzeko. Testuinguru honetan, imajinatzen juat Uriartek lanak izango zittuala bere posturia agertzeko: 1936xan gerria hasi orduko ospetsua eta aberatsa, frankismuan arkitektu moduan biharrian segidu zeban... Etxuat bere postura politikua zihetz ezagutzen, baiña irakortzen nabillenangaittik ezagun dok ultrakatolikua, barrena, bazala. Hortik aurrera? Etxakixat, baiña bigarren kapituluan Euzko Jaurlaritzan alde egitten daben apologixa sutsuari -eta liburua autoeditau izanari- Trantsiziñuan kokatu biharrari egozten jetsat...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Nere #speleo peskisa bibliografiko artxibistikuetan zihar behiñ baiño gehixagotan topau juat Castor Uriarten izena, Lekittoko udal arkitekto modura. Horretara, sorpresia hartu najuan Ondarruko liburutegiko bookcrossing kaxan ale hau topau nebanian. Etxerako!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Castor Uriarte Aguirreamalloa(r)en Bombas y mentiras sobre Guernica(r)i buruzko iruzkina egin du
Idazkera atsegiña eta irakorterreza, ezagun dok Uriarten komunikatzeko gaittasuna: gauzak zehatz eta argi kontatzen jittuk, baiña giza-zertzeladak handik eta hamendik sartuta, txosten tekniko bat izan zeikiana gerra aurreko Gernikan erretratu bizixa bihurtuz.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Ibarzabal Anitua(r)en Nire aztarrenak liburuaren kritika egin du
Lekukotasun garrantzitsua
3 izar
Ea: literatura eta entrenenimendua billatzen dabenak, etxok liburu honetan topauko. Buztarrin testamentu morokua dan honetan, basarrixa, probetan eta bertsotan asko jardun daben pertsona baten oroitzapenak jatozak, bata bestian atzetik, eta mundu horretan aditua edo zalia ez dan bati astuna egin leikixo basarri, itzain, taberna eta hango ugezaba onei egindako kunplido zerrenda luzia (izan be, seguru Buztarri ez zala danekin ondo konpontzen, baiña lekukotasun honetan ez jaukak iñorenganako berba txarrik). Halan be, Josune alabiak bildutako guztiak balixo dokumental itzala jaukak. Idazteko ohittura askorik ez daukan mundu horren lekukotasun gitxi jagozak eta.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Ibarzabal Anitua(r)en Nire aztarrenak(r)i buruzko iruzkina egin du

Hizkerian gaiñeko erreserbatxua jaukat. Bistan dok, Buztarri Itturretakua izanda, euskera jator eta aberatsan jabe zala. Zentzu horretan, idazkera atsegiña jaukak, ideien loturak eta diskurtsuan egitturia, bistan dok euskeraz pentsatzen daben pertsona batenak dirazela. Oin, idazkerako hautuak ez najeukek esango bere-beriak dirazenik. Esan nahi juat: bertsuetan gipuzkerarako joera nabarmena daukan legez (bere garaiko bertsolarixen artian normala ei zuan hori), idazten dittuan aditzetan-eta, esamolde batzuetan ("orduko" lekittarra...) "bizkaiera batu" eliztarran usaiña sumau lajeikek.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Ibarzabal Anitua(r)en Nire aztarrenak(r)i buruzko iruzkina egin du
Etnografikoki interesgarrixa. Helburuak apalak jittuk Buztarrik: izenburuan diñuan legez, bere bizitzako nundik norakuak ziheztia, lekukotasun modura. Bere kintto askoren aldian asko ibillittakua dok Ibarzabal (buztargin zein bertsolari modura), baiña halan be larre motzeko gizona da: basarrixan jaixo eta basarri munduari lotuta beti. Horretara, bere ibillerak be halakotxial dittuk. Berak badaki, eta bere neurri apalian baioesten jittuk: ez gitxiegi, ez larregi. Tamañuan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Josu Narbarte(r)en Itzak: Urdaibaiko kultur paisaia liburuaren kritika egin du
Notario biharra
4 izar
Azken urtietako lehengoratziakin (museo pribatu bat erdixan plantatzen ez bajeskuek) Urdaibaiko izengurak antxiñako itxuria hartuko juek, ihitzez eta animaliz beteta. Horrekin, XVIII eta XIX mendetan eregittako polderrak eta lubanak galduko dittuk, eta eurekin bertan biharra egindako nekazari eta abeltzaiñen oroimena. Horixe dok liburu horretan jasotzen dana. Eta, neure aldetik, ixa etxekotzat dakaten eskualde honen geografixia hobeto ezagutzeko balixo izan jestak. Argatxa, Anbe, Busturia... speleo aldetik ezagutzen dittudazen lekuak testuinguruan ipiñi eta ulertzeko liburu ona.