Erabiltzailearen profila

Porrumentzio

porrumentzio@paperjale.eus

duela 2 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird liburuaren kritika egin du

Harper Lee: To Kill a Mockingbird (Hardcover, 2015, Harper) 4 izar

50th Anniversary Edition

Bestelako liburua

4 izar

Orain arte irakurri ditudan liburuekin alderatuta oso ezberdina da hau. Horregatik dezente kostatu zitzaidan erritmoa eta gustua hartzea, 100. orrira arte edo ez nuelako jakin zer kontatu nahi zidan... eta gero ere, antzeko jarraitu du.

Bestelako liburua da, ume baten ikuspegitik dagoelako kontatua. Eta umeek emozioez gidatzen dute beren burua, ez justiziaz, ez gizalegez. Eta horrexegatik kontatzen du egunerokoa, detaile txikienari ere garrantzia emanda; eta, guzti horren artean, helduoi garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigunak aipatzen ditu: justizia, arrazakeria, epaiketak, hilketak... baina beti eragiten dizkion emozioetatik abiatuta. Horregatik da bestelakoa liburua hau, eta, azkenean, liburuak horixe kontatu nahi zidala ondorioztatu dut: umetasuna.

Harper Lee: To Kill a Mockingbird (Hardcover, 2015, Harper) 4 izar

50th Anniversary Edition

Eta baditu aipatzeko moduko pasarte batzuk: 'First of all,' he said, 'if you can learn a simple trick, Scout, you'll get along better with all kinds of folks. You never really understand a person until you consider things from his point of view –'

Itzul.: — Hasteko —esan zuen—, trikimailu erraz bat ikasteko gai bazara, Scout, hobeto moldatuko zara edonorekin: ezin duzu pertsona bat benetan ulertu gauzak bere ikuspegitik begiratu arte.

To Kill a Mockingbird,   (33. orria)

avatar for porrumentzio Porrumentzio bultzatuta