Abstraktuegia
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Porrumentzio(r)en liburuak
Irakurtzeko (18 guztiak ikusi)
Irakurrita (19 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Porrumentzio Nishida, Kitarō egilearen Indagacion del Bien irakurtzeari utzi diot
Porrumentzio erabiltzailea Nishida, Kitarō(r)en Indagacion del Bien irakurtzen hasi da
Porrumentzio (e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du
Berritzailea izanda ere, ez zait gehiegi gustatu
3 izar
Askok esan zidaten sekulako liburua zela, eta ulertzen dut zergatik, berritzailea delako: euskal kultura hartu eta zientzia fikziora eraman.
Baina niri ez zait horrenbeste gustatu, batez-batez ere, idazkerarengatik. Akademiaren araberako zuzentasun linguistikoa barneratu dudanez ikasketetan, kosta egiten zait hori betetzen ez duten kontu formalak irakurtzea. Eta liburu honetan badaude holako "akats" nabarmenak, bi nabarmenenak subjektua eta predikatua komaz bereiztea (intonaziotik gertuago egon dadin edo) eta aurretik eta gero aipatutakoei erreferentzia egiteko erabiltzen diren erakusleak (hori/hau). Gehien lehenengoak egin dit traba, ez nuelako ulertzen esaldia, uste nuelako tarteki bat zela komaren ondorengoa, eta ez.
Beraz, historikoki liburu garrantzitsua eta onuragarria da, baina nik ez dut hain gustura irakurri.
Porrumentzio (e)k Mikel Alvarez Sarriegi egilearen Euskalia irakurtzen amaitu du

Euskalia, Mikel Alvarez Sarriegi
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …
Porrumentzio erabiltzailea Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia irakurtzen hasi da

Euskalia, Mikel Alvarez Sarriegi
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …
Porrumentzio (e)k Wayne W. Dyer(r)en Tus Zonas Erroneas liburuaren kritika egin du
Norbere burua hobeto ezagutzeko oso lagungarria
4 izar
Bilatu gabe aurkitu nun kalian, bizitzaren sorpresa txikiak. Irakurtzen jarri, ta (psiko)terapian landutakoan oso haritik zijoala ikusi nun. Laburpen laburtuena, besteei kaso gutxio ta zui gehio iteko da, begirada kanpotik barrura aldatzea, gertaerak gertaera, guk nola hartze degun dalako gakoa, ze garrantzi emateiogun ta zenbateaño erabaki dezakeun nola hartu.
Oso liburu ona, ne ustez. Lagun askoi ai naiz gomendatzen, ta hau irakurtzen ai zeatenei ere, jakiña.
Zeba ez dizkioten bost izar jarri? Erabiltzeitun adibideak zaharkituta daudelako. 60-70ko hamarkadetakoa da, ta adibideak orduzkoak dialako, AEBetan eta ikuspegi oso maskulino, txuri ta (erdiklaseko) dirudunena. Adibideak ez dia egokiak gutzako, bñ mamia bai, ta adibideak estrapolatu in daitezke, o berriak sortu.
Porrumentzio (e)k Wayne W. Dyer egilearen Tus Zonas Erroneas irakurtzen amaitu du
Porrumentzio erabiltzailea Wayne W. Dyer(r)en Tus Zonas Erroneas irakurtzen hasi da
Porrumentzio (e)k Juanjo Pagola Urteaga(r)en Interpretearen eskuliburua liburuaren kritika egin du
Hasteko egokia
4 izar
Euskaraz interpretatzearen inguruko oinarriak ondo-ondo azaltzen ditu. Hasieran historia pixka bat ematen du, gero interpretazio motak aurkeztu, jarraian banan-banan haietan sakondu eta, bukatzeko, arazo ohikoenak aurkezten ditu. Hori guztia modu irakurterrazean idatzita, baliabide literarioz josita (adibideak, metaforak, konparazioak...) eta ahozko hizkeratik oso gertu. Gainera, behin eta berriz errepikatzen dituenez kontu berberak, nahiko erraz barneratzen dira.
Alde txarrean, zertxobait zaharkituta geratu da kontatzen duena, batez ere euskararen egoera soziolinguistikoari eta teknologiei dagokionez. Bestalde, idazkeran, aposizio asko eta asko sartzen ditu eta zaila da, askotan, esaldiaren haria jarraitzea.
Porrumentzio (e)k Juanjo Pagola Urteaga egilearen Interpretearen eskuliburua irakurtzen amaitu du

Interpretearen eskuliburua, Juanjo Pagola Urteaga, Joseba Urkia Galartza
Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi dute liburu interesgarri eta argigarria. …
Porrumentzio erabiltzailea Juanjo Pagola Urteaga(r)en Interpretearen eskuliburua irakurtzen hasi da
Porrumentzio erabiltzailea Noah Gordon(r)en El Medico irakurtzen hasi da
Porrumentzio (e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia irakurri nahi du

Euskalia, Mikel Alvarez Sarriegi
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …
Porrumentzio (e)k Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird liburuaren kritika egin du
Bestelako liburua
4 izar
Orain arte irakurri ditudan liburuekin alderatuta oso ezberdina da hau. Horregatik dezente kostatu zitzaidan erritmoa eta gustua hartzea, 100. orrira arte edo ez nuelako jakin zer kontatu nahi zidan... eta gero ere, antzeko jarraitu du.
Bestelako liburua da, ume baten ikuspegitik dagoelako kontatua. Eta umeek emozioez gidatzen dute beren burua, ez justiziaz, ez gizalegez. Eta horrexegatik kontatzen du egunerokoa, detaile txikienari ere garrantzia emanda; eta, guzti horren artean, helduoi garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigunak aipatzen ditu: justizia, arrazakeria, epaiketak, hilketak... baina beti eragiten dizkion emozioetatik abiatuta. Horregatik da bestelakoa liburua hau, eta, azkenean, liburuak horixe kontatu nahi zidala ondorioztatu dut: umetasuna.











