Kritikak eta Iruzkinak

Porrumentzio

porrumentzio@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Proyecto UNA(r)en La viralidad del mal liburuaren kritika egin du

Proyecto UNA: La viralidad del mal (Paperback, castellano language, 2024, Descontrol) 4 izar

¿Irritabilidad? ¿Adicción a las redes? ¿FOMO? ¿Tienes la sensación de que la vida en la …

Eduki ona, baina luzeegia

3 izar

Liburu ona da eta ikuspegi zabala eta sakona ematen du, modu nahiko onean idatzita. Baina oso errepikakorra da, aurreko kapituluetan jorratutako argudio berberak errepikatze dituelako gero. Bestalde, zati handi bat konspirazioaz eta muturreko ideologiez hitz egiten du, eta niri sobera geratu zait.

María Luisa Rodríguez Tapia, Daniel Knowles: Carmageddon (Autocalipsis) (Hardcover, español language) Baloraziorik ez

El automóvil fue uno de los inventos más milagrosos del siglo XX. Prometía libertad, estilo …

Ezinbestekoa, eta gainera atsegina

Baloraziorik ez

Autoen gainerabilera kritikatzen du liburu honek, eta ederki egiten du. Haria kronologikoa da, XX. mendeko hasieran hasi eta gaur egun arte, 2024ra arte hain zuzen. Oso eguneratua da.

Oso ondo dago idatzita atsegina izan dadin, dibulgatiboa baita azken finean.

(e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du

Mikel Pagadi: Bisita (Paperback, Euskara language, 2024, Elkar) 4 izar

Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur …

2020ko hamarkadako "euskal" gizartearen isla ederra

5 izar

Asko gustatu zait liburua. Erraz irakurtzen da, ondo dago idatzita, hizkera aberats eta irisgarriz, istorioa entretenigarria eta ondo eramana da, eta umorea ttak dago sartuta. Guztiz gomendagarria, lan ederra da.

Umorearekin batera, kritika sozial nabaria dago eta 2020ko hamarkadako joera mediatikoen isla ona, dena parodia erabilita.

Alde txar bat du euskaldun batzuentzat: hegozentrista da. EAEko (eta Espainiako) kulturan eta lurraldean oinarritzen da, eta ez baduzu hori ezagutzen agian arrotza egingo zaizu.

Marian Rojas Estapé: Encuentra tu persona vitamina (2021, Espasa) 3 izar

Clickbaita

3 izar

Izenburua anbiguoa da eta izaera batean sakonduko duela ematen du, baina orri gutxi batzuetan egiten du hori (hasieran eta bukaeran, clickbaita alegia).

Gauza interesgarriak ditu, jakina, baina kohesioa falta zaio liburuari. Terapeuta psikiatriko baten (psikologotik ere izango du) ohar dibulgatiboak dira, eta gehienetan ez da azaltzen zer zerikusi duen atal horrek bitamina pertsonekin.

Bestalde, ez zait gustatu teoria psikologiko batzuk guztiz egiazkotzat agertzen dituela, batez ere ni ez nagoelako horiekin ados.

Zer gustatu zaidan? - Hormona nagusi batzuen funtzioa oso ondo azaltzen du - Adibide asko jartzen ditu - Itxaropen mezua eta elkarrekiko maitasuna aldarrikatzen du

(e)k Marian Rojas Estapé(r)en Encuentra tu persona vitamina(r)i buruzko iruzkina egin du

Marian Rojas Estapé: Encuentra tu persona vitamina (2021, Espasa) 3 izar

Irakurtzen hasi berri naiz ta badu zerbait gustatzen ez zaidana: anekdotaz josia dago eta edukia ez dago oso sintetizatua, antza.

Bestalde, ez naiz gehiegi fio psikiatra den idazle honetaz, psikiatra delako. Baina gaia interesatzen zait, begi bistakoa zaidalako badaudela pertsona xinpleki onak, onura asko ekartzen dietenak ingurukoei.

Kortisolaz hasten da, alertaren hormonaz alegia, eta interesgarria suertatu zait. Azken bi urteetan, psikoterapian, horixe landu baitut, orain atzera begiratuta konturatzen naiz. Lehen kortisolez lepo bizitzera nengoen ohituta, beldurrez, adi(egi). Pentsatzen nuena analizatuta eta erabakita, emozioak eta erreakzioak aldatzea lortu nuen, edo behintzat jakitun izatea aldatu nitzakeela.

Ba ba omen dago psikologiako adar txikitxo bat erantzun biologiko positiboa deitzen dena. Kortisolean ordez beste hormona edo egoera lasaigarriago batzuetan bizitzea da haren funtsa, eta horretarako praktikan jartzeko esaldi bat eman zidan terapeutak, edozein unetan errezitatzekoa:

Ahoa listuz betetzen zait ura bezain arina eta atsegina Mugarik gabeko ___ behar dut eta geroz eta errazagoa …

(e)k Alex Garland(r)en Beach liburuaren kritika egin du

Alex Garland: Beach (Paperback, 2000, Riverhead Trade) 5 izar

Ezustekoa

5 izar

Ezustekoa

Lagun bidaizale batek utzi zian liburua. Beai Australian zeoneko ingles irakasliak oparitu zion. Hasieran bertan esan zian bidaiarientzako liburu bat dala, ta, esango nuke, liburuan hasieran holako zeoze esatea.

Kontakerak badu zerbait ezberdina, berezia, oso ona. Bakarkako bidaietako arreta osondo islatzeu, arreta ez narratibo edo kronologiko bat, eztare logikoa edo helburuzkoa, gogoan araberakoa baizik; uneko arreta. Hoi, bere hortan, asko gustatu zait. Eztet beste liburuik irakurri holako kontakera dakana, ta gustatu zait.

Istorioa bikaina da: protagonista, Richard, Tailandian bidaiatzen ai da ta, hostel batian dola, bere bidaian norabidea aldatze dion batekin ite du topo. Besteik eztizuet kontatuko.

Inglesez irakurritenez, hasieran kosta in zitzaiten erritmoa hartzea. Gañea, bizitza dala ta, oso mantxo irakurriet, tartekatuta. Bñ bukaera tita, azkar batian, hoi bukaera!

Gomendatzeizuet, jakiña

(e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 4 izar

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Berritzailea izanda ere, ez zait gehiegi gustatu

3 izar

Askok esan zidaten sekulako liburua zela, eta ulertzen dut zergatik, berritzailea delako: euskal kultura hartu eta zientzia fikziora eraman.

Baina niri ez zait horrenbeste gustatu, batez-batez ere, idazkerarengatik. Akademiaren araberako zuzentasun linguistikoa barneratu dudanez ikasketetan, kosta egiten zait hori betetzen ez duten kontu formalak irakurtzea. Eta liburu honetan badaude holako "akats" nabarmenak, bi nabarmenenak subjektua eta predikatua komaz bereiztea (intonaziotik gertuago egon dadin edo) eta aurretik eta gero aipatutakoei erreferentzia egiteko erabiltzen diren erakusleak (hori/hau). Gehien lehenengoak egin dit traba, ez nuelako ulertzen esaldia, uste nuelako tarteki bat zela komaren ondorengoa, eta ez.

Beraz, historikoki liburu garrantzitsua eta onuragarria da, baina nik ez dut hain gustura irakurri.