Porrumentzio (e)k Marian Rojas Estapé(r)en Encuentra tu persona vitamina(r)i buruzko iruzkina egin du
Irakurtzen hasi berri naiz ta badu zerbait gustatzen ez zaidana: anekdotaz josia dago eta edukia ez dago oso sintetizatua, antza.
Bestalde, ez naiz gehiegi fio psikiatra den idazle honetaz, psikiatra delako. Baina gaia interesatzen zait, begi bistakoa zaidalako badaudela pertsona xinpleki onak, onura asko ekartzen dietenak ingurukoei.
Kortisolaz hasten da, alertaren hormonaz alegia, eta interesgarria suertatu zait. Azken bi urteetan, psikoterapian, horixe landu baitut, orain atzera begiratuta konturatzen naiz. Lehen kortisolez lepo bizitzera nengoen ohituta, beldurrez, adi(egi). Pentsatzen nuena analizatuta eta erabakita, emozioak eta erreakzioak aldatzea lortu nuen, edo behintzat jakitun izatea aldatu nitzakeela.
Ba ba omen dago psikologiako adar txikitxo bat erantzun biologiko positiboa deitzen dena. Kortisolean ordez beste hormona edo egoera lasaigarriago batzuetan bizitzea da haren funtsa, eta horretarako praktikan jartzeko esaldi bat eman zidan terapeutak, edozein unetan errezitatzekoa:
Ahoa listuz betetzen zait ura bezain arina eta atsegina Mugarik gabeko ___ behar dut eta geroz eta errazagoa zait lortzea¹
¹ Terapeutak esaten zidan oso garrantzitsua zela hitz horiexek erabiltzea, estudiatutako esaldia zelako, beraz, hementxe hark eman zidan bertsioa, gazteleraz: Mi boca se llena de saliva fluida y agradable como el agua Necesito _____ sin límites y cada vez me es más fácil conseguirla