Ezjakintasunetik, horrekin zer esan nahi du Azurmendik, Leizarragaren lanen atzean hainbat itzultzaile daudela?
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mikel Iturbe(r)en liburuak
Irakurrita (215 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Asier Iturralde Sarasola aipatu zuen Joxe Azurmendi(r)en Espainolak eta euskaldunak
Pasarte gori-goriok honelaxe itzuli dituzte izen bakarrarekin Leizarraga deritzegun autore zaharrek.
— Espainolak eta euskaldunak, Joxe Azurmendi (124. orria)
Mikel Iturbe (e)k Benjamín Labatut(r)en Un verdor terrible liburuaren kritika egin du
Aurkikuntza distiratsuen (fikziozko) itzal luzeak
3 izar
Narrazio sorta bat da liburu hau. Bertan, XX mendeko lorpen zientifiko nagusi batzuen (Bosch-Haber prozesua, ABC kongetura, mekanika kuantikoa...) kontaketa egiten du, fikzio maila desberdinak erantsiz istorio bakoitzari. Narrazioek asko jokatzen dute istorioen "albo-kalteekin", izan lortutako asmakizunen edo hauen deribatuen aplikazio beldulgarriak, edo izan asmatzaileek ordaindutako prezio pertsonal altua.
Orokorrean, irakurgai entretenigarria da, erraz eta gustura irakurtzen dena. Gustatu zait. Hori bai, argi izan behar da istorioek badutela fikzio osagai garrantzitsua (eta sentsazionalismo pixkat?) , nahiz eta termino eta kontzeptu zientifikoak eta hauen azalpenak egokiak izan.
Mikel Iturbe (e)k Benjamín Labatut egilearen Un verdor terrible irakurtzen amaitu du

Un verdor terrible, Benjamín Labatut
Las narraciones incluidas en este libro tienen un hilo conductor que las entrelaza: la ciencia, con sus búsquedas, tentativas, experimentos …
Mikel Iturbe (e)k Olga Tokarczuk(r)en Los libros de Jacob liburuaren kritika egin du
Hildako Europa baten argazkia, mesias judu baten bizitzatik abiatuz
5 izar
Zaila egiten zait liburutzar honen kritika egitea. Olga Tokarczuk nobel saridunaren "obra magna" modura deskribatua izan da.
Funtsean, XVIII mendean bizi izandako Jacob Frank mesias juduaren bizitzaren istorio fikzionalizatua da, batez ere Poloniar Lituaniar Batasunean gertatzen dena (gaur egun Ukrainako lurrak direnetan). Dena den, pausu azkar eta literatura arina duten fikzio historikoko liburu bat gehiago espero duen irakurleak beste zerbait aurkituko du. Irakurketa egiteak esfortzua eskatzen du. Toki eta pertsonaia asko jorratzen dituen liburua da eta batzuetan zaila izaten da hariaren jarraipena egitea. Nire kasuan, bigarren laurdenean batez ere.
Jacob-en bizitzaren kontakizuna egiten duen liburua da, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Jada desagertua den Europa bateko geografia eta gizartearen argazkia da, eta erlijoaren (ez bakarrik judaismoa), politikaren eta filosofiaren inguruko hausnarketak ditu, nobela hau epiko bihurtzeraino. Irakurri dudan libururik onenetarikoa, zalantzarik gabe, nahiz eta hilabeteetako esfortzua eskatu didan.
Mikel Iturbe (e)k Olga Tokarczuk egilearen Los libros de Jacob irakurtzen amaitu du
Mikel Iturbe (e)k Paco Roca(r)en El invierno del dibujante liburuaren kritika egin du
I fought the publisher and...
4 izar
Frankismo garaian Bruguera argitaletxetik atera eta proiektu propioa sortu zuten 5 irudigileren historia kontatzen duen komikia da hau, garai horretako moldeekin apurtuz bide propioa egiten hasi nahi izan zutenak. Beraz, liburu hau, Espainiar estatuko komikigintzaren historian ezezaguna zitzaidan momentu baten kontakizuna da, komikian. Paco Rocaren irudigintza bikainarekin, sentsazioak eta bestelakoak bikain islatuz. Erraz irakurtzekoa.
Mikel Iturbe (e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du
Harreman ezkutu bat(zueta)tik abiatuz, maitasunaren inguruko hausnarketa
4 izar
Gustura irakurri dut. Oso ondo zer espero ez nekiela hartu nuen liburua eta hasieran pixkat kosta ondoren gustura jarraitu dut. Istoriotik abiatuta, maitasun eredu desberdinen inguruan pentsaraztea du helburu eleberriak. Batzuetan identifikatuta sentiarazten, beste batzuetan guztiz kontrakoa... pentsaraztearen helburua betetzen du, behintzat.
Gustura ibili naiz baita erreferentziatzen dituen arte lanei buruz ikasten. Zoritxarrez, kasu batzuetan larregi gustatu eta liburua utzita denbora eman dut lan horiei buruz ikasten. Hala, etenaldi nahikotxo izan ditut, irakurketa fluxua oztopatuz. Hori bai, gauza berriak pozik ikasteko etenaldiak.
Hori bai, "Excel" programari erreferentziak "Excell" modura irakurtzeak, aitortzeko prest nagoen baino min gehiago egin dit begietan.
Mikel Iturbe (e)k Éric Vuillard egilearen El orden del día irakurtzen amaitu du
Mikel Iturbe (e)k Éric Vuillard(r)en El orden del día liburuaren kritika egin du
Gerra aurreko egunetako nazismoaren petite histoire
5 izar
Hitler eta nazismoaren historia ezaguna da, eta askotan irakurri/ikusi/entzun izan dugu horren inguruan. Vuillardek ordea, zerbait berria eta desberdina ekartzen digu. Anekdota, momentu jakin batzuen kontakizuna. Alemaniako industriagizon garrantzitsuenekin bilera sekretua Reichstag-ean, Ribbentropen bazkaria Erresuma Batuko Lehen Ministro zen Chamberlainekin, Austriako Anschluss-arekin lotutako hainbat istorio... Paralelismo argiak ikusi dizkiot Lenotreren Napoleonen liburuarekin.
Oso gomendagarria. Laburra ere bada, azkar irakurtzekoa.
Ikasi dudan datu kurioso bat: Ribbentrop, tartean enbaxadore zela Erresuma Batuan. Chamberlainen jabetza zen etxe batean bizi zen.
Mikel Iturbe (e)k Eneko Bidegain Aire egilearen Bichta éder irakurtzen amaitu du

Bichta éder, Eneko Bidegain Aire
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante …
Mikel Iturbe (e)k Paco Roca(r)en Etxea liburuaren kritika egin du
Istorio "normal" baten errelatu bikaina
5 izar
Irakurtzen dudan Rocaren lehenengo komikia da hau. Gomendatutakoa izanik, liburutegian hartu eta irakurtzen hasi eta bukatu dut. Bikaina iruditu zait, bisualki eta gidoi aldetik. Hiru neba-arrebek aita zenaren bigarren etxea saltzeko prestatzen hasten direnean hasten da istorioa. Horrek azaleratuko ditu seme-alaba bakoitzak etxe horrekin, aitarekin, eta euren artean izandako dinamika desberdinak.
Epopeia handi eta epikoetan beharrean, batzuetan, istorio hunkigarrienak ia gu guztion bizitzako detaileetan aurki dezakegu: denbora iragatea, iraganeko gu-arekiko harremana, gurasoekiko harremana, gurasoen heriotza... Etxea-k istorio arrunt horietako batzuen ezohiko bikaina egiten du.
Gomendagarria, oso.
Mikel Iturbe (e)k Paco Roca egilearen Etxea irakurtzen amaitu du
Mikel Iturbe (e)k Bar Gloria puntuatu du: 4 izar

Bar Gloria, Nerea Ibarzabal Salegi (Narratiba, #144)
Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat …
Mikel Iturbe (e)k Nerea Ibarzabal Salegi egilearen Bar Gloria irakurtzen amaitu du (Narratiba, #144)

Bar Gloria, Nerea Ibarzabal Salegi (Narratiba, #144)
Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat …









