Mikel Iturbe (e)k Benjamín Labatut(r)en Un verdor terrible liburuaren kritika egin du
Aurkikuntza distiratsuen (fikziozko) itzal luzeak
3 izar
Narrazio sorta bat da liburu hau. Bertan, XX mendeko lorpen zientifiko nagusi batzuen (Bosch-Haber prozesua, ABC kongetura, mekanika kuantikoa...) kontaketa egiten du, fikzio maila desberdinak erantsiz istorio bakoitzari. Narrazioek asko jokatzen dute istorioen "albo-kalteekin", izan lortutako asmakizunen edo hauen deribatuen aplikazio beldulgarriak, edo izan asmatzaileek ordaindutako prezio pertsonal altua.
Orokorrean, irakurgai entretenigarria da, erraz eta gustura irakurtzen dena. Gustatu zait. Hori bai, argi izan behar da istorioek badutela fikzio osagai garrantzitsua (eta sentsazionalismo pixkat?) , nahiz eta termino eta kontzeptu zientifikoak eta hauen azalpenak egokiak izan.
