Reviews and Comments

Mikel Iturbe

miturbe@paperjale.eus

Joined 1 year, 11 months ago

This link opens in a pop-up window

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Harreman ezkutu bat(zueta)tik abiatuz, maitasunaren inguruko hausnarketa

4 stars

Gustura irakurri dut. Oso ondo zer espero ez nekiela hartu nuen liburua eta hasieran pixkat kosta ondoren gustura jarraitu dut. Istoriotik abiatuta, maitasun eredu desberdinen inguruan pentsaraztea du helburu eleberriak. Batzuetan identifikatuta sentiarazten, beste batzuetan guztiz kontrakoa... pentsaraztearen helburua betetzen du, behintzat.

Gustura ibili naiz baita erreferentziatzen dituen arte lanei buruz ikasten. Zoritxarrez, kasu batzuetan larregi gustatu eta liburua utzita denbora eman dut lan horiei buruz ikasten. Hala, etenaldi nahikotxo izan ditut, irakurketa fluxua oztopatuz. Hori bai, gauza berriak pozik ikasteko etenaldiak.

Hori bai, "Excel" programari erreferentziak "Excell" modura irakurtzeak, aitortzeko prest nagoen baino min gehiago egin dit begietan.

Éric Vuillard: El orden del día (Paperback, 2014, Tusquets) 5 stars

Gerra aurreko egunetako nazismoaren petite histoire

5 stars

Hitler eta nazismoaren historia ezaguna da, eta askotan irakurri/ikusi/entzun izan dugu horren inguruan. Vuillardek ordea, zerbait berria eta desberdina ekartzen digu. Anekdota, momentu jakin batzuen kontakizuna. Alemaniako industriagizon garrantzitsuenekin bilera sekretua Reichstag-ean, Ribbentropen bazkaria Erresuma Batuko Lehen Ministro zen Chamberlainekin, Austriako Anschluss-arekin lotutako hainbat istorio... Paralelismo argiak ikusi dizkiot Lenotreren Napoleonen liburuarekin.

Oso gomendagarria. Laburra ere bada, azkar irakurtzekoa.

Ikasi dudan datu kurioso bat: Ribbentrop, tartean enbaxadore zela Erresuma Batuan. Chamberlainen jabetza zen etxe batean bizi zen.

Paco Roca: Etxea (Hardcover, Euskara language, Astiberri) 5 stars

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe …

Istorio "normal" baten errelatu bikaina

5 stars

Irakurtzen dudan Rocaren lehenengo komikia da hau. Gomendatutakoa izanik, liburutegian hartu eta irakurtzen hasi eta bukatu dut. Bikaina iruditu zait, bisualki eta gidoi aldetik. Hiru neba-arrebek aita zenaren bigarren etxea saltzeko prestatzen hasten direnean hasten da istorioa. Horrek azaleratuko ditu seme-alaba bakoitzak etxe horrekin, aitarekin, eta euren artean izandako dinamika desberdinak.

Epopeia handi eta epikoetan beharrean, batzuetan, istorio hunkigarrienak ia gu guztion bizitzako detaileetan aurki dezakegu: denbora iragatea, iraganeko gu-arekiko harremana, gurasoekiko harremana, gurasoen heriotza... Etxea-k istorio arrunt horietako batzuen ezohiko bikaina egiten du.

Gomendagarria, oso.

Christopher Clark: Iron Kingdom (Hardcover, Belknap Press) 4 stars

Prusiako historia interesatuz gero, oso gomendagarria

4 stars

Ez daukat askorik esateko. Liburuaren izenburua nahiko deskriptiboa da: Prusiaren historia kontatzen du hasierako Brandenburgoko kondeetatik hasita 1947an 2MG-ko indar aliatuek desegin zuten arte. Egia esan, detaile eta historia orokorraren arteko ekilibrio egokia egiten du, eta ez dut detaile askorik faltan sumatu, ezta astuna egin (jakinda ze eratako liburua den, noski).

Fokua Prusia barruko historian jartzen du. Hala, erlijioak, talde sozialek eta horrelako kontuek daukate pisu handiagoa, ezagunak izan ahal zaizkigun bataila handiak baino. Orokorrean, oso ondo idatzita dago eta jarraitzeko oso erraza da eta detaile interesgarriak kontatzen ditu.

Nire anekdota gustukoenetako bat: Marxen Rheinische Zeitung egunkaria ezin izan zen egun batez argitaratu, inprentako langileak Frederiko Gilen IV.aren bisita ikustera joan zirelako

Eneko Barberena Mondragon: Suak erreko ez balu (Paperback, euskara language, 2023, Txalaparta) 5 stars

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta …

Landan girotutako nobela beltz klasikoa

4 stars

Nobela beltz klasikoaren osagai asko dituen eleberria da hau: ikertzaile independentea, kolore guztietako polizia ustelak, kanpotik ikusteko zailak diren pertsonaien arteko dinamikak, eguraldi goibel eta iluna, detaileekiko ikusmira... gustura irakurtzeko modukoa. Hasieran lasaiago hasten den arren, abiada itzela doa hartzen nobela eta trama konplikatzen doan heinean kostatu egiten da liburua uztea. Bukaerarantz hari desberdinak fin josten ditu Barberenak, liburuari amaiera borobila emateraino. Aezkoa apenas ezagutzen duen irakurle honi, paraje hori gehiago ezagutzeko gogoa eman dit.

Joe Sacco: Historias de Bosnia (2016, Planeta Cómic) 3 stars

En el presente volumen, que recopila El mediador y El final de la guerra, el …

Sarajevoko atzegoardia

3 stars

Aurrekoan aipatu nuen komikiak irakurtzeko ohiturarik ez neukala, baina hau liburutegian aurkitu eta egile beraren "Palestina" komikia aspaldi irakurri nuela gogoratuta, hartu egin nuen.

Liburu honek, egileak Bosniako gerran Sarajevon atzegoardian bizitako bizipenekin hiru istorio desberdin batzen ditu: kazetariei behar dutena (frontera bisita, elkarrizketak, parrandak...) lortzeko lan egiten duen bitartekariarena (gerra hasieran Bosniako gobernua eta unitate militarretako jauntxoen arteko gatazka oso ondo adierazten duena), minen unitate baten lan egiten duen Soba artistarena, eta Karadzic-ek Gabonetako meza bateko bisitaren inguruan eta gerraren amaierak Sarajevon izandako eraginaren inguruan ardaztutako istorioa.

Gustura irakurri dut, eta baditu momentu gogoangarriak eta bisualki momentu batzuk oso ondo daude islatuta (beste batzuetan agian, "kargatuegi" niretzat) baina ez da ezta bereziki markatu nauen liburua. Gaia (atzegoardia, Bosniako gerra...) interesgarria egiten bazaizu, edota Saccoren beste liburu batzuk gustatu bazaizkizu, eman aukera bat.

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 stars

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Koloreek eta historiak bat egiten duten istorioa

5 stars

Asko gustatu zait. Egia esan, komikiak irakurtzeko ohitura handiegirik ez dut, baina bat hartzen dudanean gustura irakurtzen dut, bereziki honen modura maisulan bat kontsideratu daitekeenean. Nabaritzen da atzean lan eskerga duela.

Kontakizun jarraitua baino, Laboaren bizitzako hainbat une/kontakizun/amets/interpretazio... kontatzen dituen liburua da, era bikainean. Kontakizuneko toki bakoitzeko kolore-paleta desberdindua erabiliz, pertsonaien koloreekin jolastuz, Laboaren abestiei erreferentzia egiten dieten interludio horiekin (denak identifikatzerik bai? ;)... bisualki espero ez nuen bikaintasuna ikusi diot. Istorio aldetik ere, bikaina, baina alde horren maila bikaina izatea, nolabait, aldez aurretik espero nuen.

Gomendagarria, zalantzarik gabe.

Michal Zalewski: Practical Doomsday (2022, No Starch Press, Incorporated) 4 stars

Apokalipsi totala ez den gertakarietarako prestatzen

4 stars

Autorea ezagutzen nuen, informatikaria eta nire interesekoak diren gai batzuetan aditua den heinean. Oraingoan, Zalewskik, segurtasun informatikoa alde batera utzi eta prepping-ari buruzko liburua idatzi du. Bere idazketa estiloa gustukoa izanik, eta nahiz eta prepping-arekin interes askorik ez izan, aukera eman diot liburuari, eta pozten naiz eman izanaz. Egia esan, prepping-aren kontua nahiko modan dago orain, baina nahiko arrotza izan naiz mundu horrekiko daukan kutsu horregatik (bortxaren inguruko erretorika, konspirazioa, indibidualtasun muturrekoa...).

Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago …

Michal Zalewski: Practical Doomsday (2022, No Starch Press, Incorporated) 4 stars

Autorea ezagutzen nuen, informatikaria eta nire interesekoak diren gai batzuetan aditua den heinean. Oraingoan, Zalewskik, segurtasun informatikoa alde batera utzi eta prepping-ari buruzko liburua idatzi du. Bere idazketa estiloa gustukoa izanik, eta nahiz eta prepping-arekin interes askorik ez izan, aukera eman diot liburuari, eta pozten naiz eman izanaz. Egia esan, prepping-aren kontua nahiko modan dago orain, baina nahiko arrotza izan naiz mundu horrekiko daukan kutsu horregatik (bortxaren inguruko erretorika, konspirazioa, indibidualtasun muturrekoa...).

Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago …

William King: Daemonslayer (Gotrek & Felix) (Paperback, Black Library) 3 stars

Denborapasarako fantasiazko liburua

3 stars

Ez naiz Warhammer munduaren oso zale ez ezaguna. Baina galduta zeuden pare bat liburu aurkitu nituen eta espero baino entretenigarriagoak izan dira (beste munduko ezer izan gabe). Fantasiazko abentura liburu klasikoa, erraz irakurtzekoa, eta orain dela 20 urte pasatxoko espero daitekeen fantasiazko liburu baten klitxe guztiak betetzen dituena (onak, eta txarrak).

Nell Leyshon, Irene Aldasoro: Esnearen kolorekoa (Paperback, Alberdania) 5 stars

Laburra bezain bikaina

5 stars

Apalean nuen gordeta zenbait astez, azkenean, irakurtzen animatu eta egun bakarrean hasi eta amaitu nuen. 1830 inguruko Ingalaterran bizi den neska nerabe baserritar baten istorioa da, pertsonaiak berak, Mary, idatzia. Liburu hasieran Mary analfabetoa den arren, alfabetatzea lortzen du istorioan zehar. Lehen orrian bertan erreferentzia egiten dion gertakari bat da liburuaren abiapuntu ("zer gertatu zen kontatu nahi dizut baina tentuz ibili behar dut ez joateko zalapartaka"). Gertakari horretaraino heltzeko "hasieratik" hasten du kontakizuna Maryk, XIX mendeko landa-bizitzaren gogortasunetik abiatuz. Freskoa, idazteko estilo oso partikularrarekin, erraz irakurtzekoa eta hala ere, sakona eta bikaina. Aldasororen itzulpena ere, kategoriakoa. BERRIAn Miren Garaten esan bezala, amaierara arte irakurri beharreko istorioa: www.berria.eus/kultura/amaierara-arte-irakurri-behar-den-istorioa_1233085_102.html

Eider Rodríguez Martin: Eraikuntzarako materiala (Basque language, 2021, Susa) 4 stars

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? …

Review of 'Eraikuntzarako materiala' on 'Goodreads'

5 stars

Liburua gomendatu zidaten orain dela hilabete batzuk. Hala, gomendio horrez gain beste ezer jakin gabe (ezta sinopsiko testua) ekin nion liburuari. Bikaina iruditu zait. Egilearen aitaren bizitza, heriotza eta haien arteko erlazioa da liburuaren ardatza. Alkoholak guztiz baldintzatutako ardatza, izan ere.

Egunkari modura dago idatzita, erraz irakurtzen da. Uste dut idazketa estilo honekin bete-betean asmatu duela Rodriguezek.

Gomendatzeko modukoa, zalantzarik gabe.