Mikel Iturbe mikelgs :mastodon: ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs@mastodon.eus Eskerrik asko ohartarazpenagatik. Zati horrek ez zuen hor egon behar. Bide batez, nahiko kaxkar zeuden pare bat esaldi ere berridatzi ditut.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
@mikelgs@mastodon.eus Eskerrik asko ohartarazpenagatik. Zati horrek ez zuen hor egon behar. Bide batez, nahiko kaxkar zeuden pare bat esaldi ere berridatzi ditut.
Asko gustatu zait. Egia esan, komikiak irakurtzeko ohitura handiegirik ez dut, baina bat hartzen dudanean gustura irakurtzen dut, bereziki honen modura maisulan bat kontsideratu daitekeenean. Nabaritzen da atzean lan eskerga duela.
Kontakizun jarraitua baino, Laboaren bizitzako hainbat une/kontakizun/amets/interpretazio... kontatzen dituen liburua da, era bikainean. Kontakizuneko toki bakoitzeko kolore-paleta desberdindua erabiliz, pertsonaien koloreekin jolastuz, Laboaren abestiei erreferentzia egiten dieten interludio horiekin (denak identifikatzerik bai? ;)... bisualki espero ez nuen bikaintasuna ikusi diot. Istorio aldetik ere, bikaina, baina alde horren maila bikaina izatea, nolabait, aldez aurretik espero nuen.
Gomendagarria, zalantzarik gabe.
Autorea ezagutzen nuen, informatikaria eta nire interesekoak diren gai batzuetan aditua den heinean. Oraingoan, Zalewskik, segurtasun informatikoa alde batera utzi eta prepping-ari buruzko liburua idatzi du. Bere idazketa estiloa gustukoa izanik, eta nahiz eta prepping-arekin interes askorik ez izan, aukera eman diot liburuari, eta pozten naiz eman izanaz. Egia esan, prepping-aren kontua nahiko modan dago orain, baina nahiko arrotza izan naiz mundu horrekiko daukan kutsu horregatik (bortxaren inguruko erretorika, konspirazioa, indibidualtasun muturrekoa...).
Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago …

Liburu honek prepping-erako beste ikuspegi bat azaltzen du. Ez du fokua jartzen prepper kulturan zentrala den ebentu apokaliptiko/Mad Max/bortxazko baten zentratzen, baizik eta egunerokotasunean izan ditzakegun beste gertakari arruntagoetarako (lanpostuaren galeraedo elektrizitate-mozketak, adib.) nola prestatu ahal garen ahalik eta erosoen aurre egin ahal izateko. Arrisku eta eszenario desberdinen balorazioa egiteko aukera desberdinak ere planteatzen ditu. Orokorrean, gertakari desberdinen aurrean erresilientzia nola handitu era praktiko eta ez-apokaliptiko batean interesa baduzu, eman aukera bat liburuari. Hori bai, irakurle estatubatuarrentzat dago bereziki bideratuta, nahiz eta mezu gehienak orokorrak izan.

Ez naiz Warhammer munduaren oso zale ez ezaguna. Baina galduta zeuden pare bat liburu aurkitu nituen eta espero baino entretenigarriagoak izan dira (beste munduko ezer izan gabe). Fantasiazko abentura liburu klasikoa, erraz irakurtzekoa, eta orain dela 20 urte pasatxoko espero daitekeen fantasiazko liburu baten klitxe guztiak betetzen dituena (onak, eta txarrak).
Apalean nuen gordeta zenbait astez, azkenean, irakurtzen animatu eta egun bakarrean hasi eta amaitu nuen. 1830 inguruko Ingalaterran bizi den neska nerabe baserritar baten istorioa da, pertsonaiak berak, Mary, idatzia. Liburu hasieran Mary analfabetoa den arren, alfabetatzea lortzen du istorioan zehar. Lehen orrian bertan erreferentzia egiten dion gertakari bat da liburuaren abiapuntu ("zer gertatu zen kontatu nahi dizut baina tentuz ibili behar dut ez joateko zalapartaka"). Gertakari horretaraino heltzeko "hasieratik" hasten du kontakizuna Maryk, XIX mendeko landa-bizitzaren gogortasunetik abiatuz. Freskoa, idazteko estilo oso partikularrarekin, erraz irakurtzekoa eta hala ere, sakona eta bikaina. Aldasororen itzulpena ere, kategoriakoa. BERRIAn Miren Garaten esan bezala, amaierara arte irakurri beharreko istorioa: www.berria.eus/kultura/amaierara-arte-irakurri-behar-den-istorioa_1233085_102.html
Liburua gomendatu zidaten orain dela hilabete batzuk. Hala, gomendio horrez gain beste ezer jakin gabe (ezta sinopsiko testua) ekin nion liburuari. Bikaina iruditu zait. Egilearen aitaren bizitza, heriotza eta haien arteko erlazioa da liburuaren ardatza. Alkoholak guztiz baldintzatutako ardatza, izan ere.
Egunkari modura dago idatzita, erraz irakurtzen da. Uste dut idazketa estilo honekin bete-betean asmatu duela Rodriguezek.
Gomendatzeko modukoa, zalantzarik gabe.

The King of the Union lies on his deathbed, the peasants revolt, and the nobles scramble to steal his crown. …

Logen Ninefingers, infamous barbarian, has finally run out of luck. Caught in one feud too many, he’s on the verge …

Men at Arms is a fantasy novel by British writer Terry Pratchett, the 15th book in the Discworld series, first …
Stahelek bere doktorego-tesian oinarritutako liburua.
Bertan, azken mendean zehar Alemania Naziak SESBaren aurka eginiko erasoaren inguruko tesi nagusiei egiten die aurre, armada alemaniarrak izandako "ospe" moduko horri aurre eginez. Tesi nagusia zera da: ekialdeko frontearen emaitza ez zen erabaki Kursk, Stalingrad edo Moskun, erasoaldiaren lehen hilabeteetan baizik, non gainbegiratuta alemaniarren garaipenak ugari ziren (Minsk, Smolensk...), baina estrategikoki, garaipen taktiko horiek sakondu besterik ez zituen egin Wehrmacht-aren gabeziak.