Mikel Iturbe (e)k Paco Roca(r)en Zimurrak liburuaren kritika egin du
Zimurrak
5 izar
Beste behin, Paco Rocaren maisulana. Zahartzaroa eta alzheimerra moduko gaiak ikutzen dituena, egoitza bateko egunerokotasuna erakutsiz, bertan sartu berri den banketxe zuzendari ohi baten pausuei jarraiki. Hasi eta amaitu azkar egiten den liburua da, baina horrek ez du arina bihurtzen, errealitatea aurrez aurre jarri eta hunkituarazteko modukoa baita.
