Geure gorputzean eta etxean burujabe

Azal biguna, 220 orrialde

euskara hizkuntza

Elklar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-477-0
ISBN-a kopiatu!
izar 1 (berrikuspen 1)

Gero eta gehiago, besteek egindako produktu eta teknologien menpeko gara, baina gero eta gehiago dira, halaber, bizimodu naturalago baten bila dabiltzanak: naturarekin kontaktu handiagoan, erritmo lasaiagoan, izadiaren zikloekin lotuago. Aiora Urbieta egileak urte osorako eskuliburu ilustratu bat ondu du, urtaro bakoitzean, bai gure etxerako bai gure gorputzerako balio duten errezeta eta proposamenak eskainiz: xaboiak, ukenduak, sendabelarrak, errezetak...

Edizio 1

Alternatibak bai, seguruak ez diren errezetak ere bai.

izar 1

Liburutegian liburua ikusi eta atentzioa deitu zidan. Etxean eginiko garbiketa produktuak, kontserbak, edariak... proposatzen ditu liburuak. Hala, aukera bat ematea erabaki nuen, nik ere interesa baitaukat horrelako gai batzuetan.

Liburuak urtaroka antolatzen ditu egin ditzakegun gauzak, hainbat esparru jorratuz (etxea goxatzekoak, sukaldean egitekoak, garbigarriak...). Adibidez, udaberrian, etxea goxatzeko zakutxo naturalak egitea gomendatzen du, eta horiek egiteko argibideak eman.

Orokorrean, itxura ona zuen, baina pare bat errezetetara heltzean (olio pikantea, eta piper morroiak oliotan) irakurri ahal izan nuen bertan gomendatzen ziren kontserbetarako argibideak ez zirela seguruak osasun aldetik. Zergatik? Baratxuria oliotan sartzeak epe luzerako, hozkailuan ez badago edota tratamendu termiko oso beroa ez bazaio aplikatzen, ez da segurua eta botulismoa garatu dezake (ez, maria bainuan esterilizatzea ez da nahikoa). Ez dakit, gainontzeko kasuen kasuan, errezetak seguruak diren edo ez. Beste kasu bat aipatzearren, kontserbek pH azidoa izatearen garrantzia aipatzen du liburuak, baina ez du esaten ez nola neurtu, ezta nola lor …