Itzuli

Ander erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Haltzadia eta? Zer iruditu? Gazte literatura da eta nobela beltza, ezta? Kasu erreal batean oinarritua gainera, uste dut (ez trama bera, baina bai lekua eta... urbanizazio bat egiteko proiektua, ezta?). Irakurri nuen baina ez dut ondo gogoratzen, euskarazko sinonimo edo esamolde aberastasun "gehiegi" erabiltzen zuela uste dut. Hala ere, oroitzapen ona dut. Konta ea ados zauden mese!

mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mikelgs bai nobela beltza, entretenigarria. Baztanen egin nahi duten makroproiektu turistiko (urbanizazioa, golf zelaia ta horrelakoak) baten kontrako borrokaren testuinguruan; hezur batzuk ta pakete misteriotsu bat topatzen du protagonistak ta hari horretatik tiraka. Esandakoa, gustatu zait, trama entretenigarria da, baina besterik gabe.