Bitxia iruditu zait gasolindegian nola pasatzen den erail duten gorpu baten ondotik, "deseroso" sentitu zela bakarrik kontatuz. Ulertzen dut irakurleari normaltasun terrible baten sentsazioa transmititu nahi izatea, baina ez zait oso sinesgarria gertatu. Nahiz eta kontatzen duena etorkizuneko protagonista izan, seguru aski ohituagoa horrelakoekin. Ezer aipatzen ez badu, suposatzen da une horretan ez zela lehen aldia gorpu bat ikusten zuena, ezta? Orduan arraroa lehen aldia ez aipatzea. Egia esan, baliteke baita ere shock egoeran dagoen protagonista deskribatu nahi izana idazleak. Autopista osoa hutsik eta lasai, gasolindegia txikituta eta jateko zerbait hartu, gidatzen jarraitzeko. Gainera gero herri batera iritsi eta erdi normal dena! Ez dakit gaizki dagoen kontatuta edo ondoegi 😂😂
Geroago, bulegoko espia lana zeukan gizonaren kontakizunak euforiaz momentu historikoa nola kontatzen duen oso berezia. Jode, Mohamed Ben Abbesi nire bozka emateko gogoa eman dit! Eurabia bat, Europaren zentroa hegoalderago...
Jakina, dena matxistagoa. Eta portzierto, alde batetik ematen du idazleak emakume desberdinak ondo.deskribatzen dituela, baina bestetik oraingoz bi gizonen azalean bakarrik sartu naiz: protagonista eta kaleratu berri duten zerbitzu sekretuetako gizon itxuraz kanpetxanoa. Idazlea gizona delako akaso, eta irakurlea ere hala delako ere bai noski... Emakumeek idatzitako nobelak irakurri behar ditugula!
Kapituluaren amaieran, portzierto, ze erlijioso jartzen den kontua 😕