@Urko ona! Irakurtzekoen zerrendan daukat...
Erabiltzailearen profila
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs(r)en liburuak
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
mikelgs (e)k İbrahim Kaypakkaya(r)en On The National Question irakurri nahi du (Colorful Classics, #17)

On The National Question, İbrahim Kaypakkaya (Colorful Classics, #17)
Written in a time when the left in Turkey was divided on the question of a nation’s right to self-determination …
mikelgs (e)k Ramón Saizarbitoria(r)en Egunero hasten delako irakurri nahi du

Egunero hasten delako, Ramón Saizarbitoria
Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide …

The Power, Naomi Alderman
What would happen if women suddenly possessed a fierce new power?
In THE POWER, the world is a recognizable place: …
mikelgs (e)k Arturo Pérez-Reverte(r)en El capitán Alatriste liburuaren kritika egin du (Las aventuras del capitán Alatriste -- 1)
Gaztetan oso gustura irakurria
5 izar
Ez dakit gaur egun gustatuko litzaizkidakeen, baina serie honetako batzuk irakurri nituen eta asko murgildu nintzen gaztetan.
Gogoratzen dut portadaren kolorea bera, ilustrazioak... oso-oso eleganteak iruditzen zitzaizkidala.
Egilea harroputz hutsa iruditu zait gerora eman dituen elkarrizketa batzuetan, baina tira.
mikelgs (e)k Lorenzo Mediano(r)en Tras La Huella Del Hombre Rojo (Novela His) liburuaren kritika egin du
Borobila
5 izar
Oso-oso gustura irakurri nuen gaztetan. El clan del Oso Cavernario liburuen antzekoa da, baina liburu bakarra.
mikelgs (e)k Jean M. Auel(r)en El clan del oso cavernario liburuaren kritika egin du (Los Hijos de la Tierra)
Nire lehen liburu lodiak
5 izar
Ez nituen guztiak irakurri, baina liburu hauen oso oroitzapen ona dut.
Oso ondo dago baita ere Tras la huella del hombre rojo, liburu bakarra kasu honetan.
mikelgs (e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du
Frantses batek idatzia
4 izar
Edukiari buruzko abisua Spoiler pixka bat, gutxi.
Aljeriar jatorrikoa eta emakumea da idazlea, beraz ez dut esango legitimitaterik ez duenik, baina "nondik" idatzita dagoen jakin beharko luke irakurleak. Gaizto bakarrak beltzez jantzitako gizonak dira kontakizunean (musulman oso itxiak, haraxeagokoak). Mendebaldeari buruzko hitz erdirik ere ez dago. Eta hori ez da zintzoa.
Liburu ona hala ere, eta gomendatzen dut.
Dabid (e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du
Gustura irakurtzen da, baina azalean geratzen dela uste dut
4 izar
Edukiari buruzko abisua Spoiler txiki bat dauka, baina zera jakina da🤣
Lehenik eta behin, #DeitoraZaitzalaTigrisek gustatu zait, baina, hala ere, azalean geratzen dela uste dut, eta asko gustatuko zitzaidakeen gehiago sakontzea.
Pertsonaiak nahiko lauak iruditu zaizkit eta Irakeko gizartearen ikuspegia ezagutzea gustatuko litzaidake. Ez dut kontrapunturik aurkitu pertsonaien artean, eta faltan bota dut norbaitek, pentsamendu batetik harago, zetorrenaren aurka egitea, nolabait.
Nire iritzia aipamen honetan islatzen da: www.argia.eus/argia-astekaria/2828/ohoreagatik
construktsia (e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du
Gehiago espero nuen
Mamiari dagokionez, bertze zer edo zer espero nuela aitortu beharrean naiz, ez dut egiazki sobera maitatu. Pertsonaiak ez zaizkit sinesgarriegiak gertatu, jite mendebalzentrista baduela erranen nuke. Hala sentitu dut nik behinik behin. Itzulpenari eta erritmoari dagokionez alta, maitatu izan dut.
mikelgs (e)k Raul Zelik(r)en Situaciones berlinesas irakurri nahi du
@desertorea proba #GauarenUsaina ea
Asier Iturralde Sarasola (e)k Fernando Rey Escalera (itzultzailea)(r)en Infinitua ihi batean liburuaren kritika egin du
Dosi txikitan gozatu dudan liburua
5 izar
Liburuei buruzko liburu hau martxoan hasi nuen. Geroztik, egun batzuetan ataltxo bat irakurri dut, beste batzuetan bi edo hiru. Liburu hau ireki gabeko egunak ere ez dira gutxi izan. Bitarte horretan liburu mordo batekin jarri dizkiot adarrak. Ez dut uste Irene Vallejori gaizki irudituko litzaiokenik, paperjale amorratua dela argi geratu baitzait.
mikelgs (e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina irakurri nahi du

Gauaren usaina, Andrea Camilleri, Josu Zabaleta Kortaberria (Itzultzailea)
Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora ez da alferrik igarotzen eta, …













