Erabiltzailearen profila

katukinabarra

katukinabarra@paperjale.eus

duela 11 hilabete, 3 aste(e)an batu zen

Ez dut balorazio kuantitatiboetan murgildu nahi. Salbuespenak salbu, liburu guztiak bost izarrekin baloratuko ditut.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

katukinabarra(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Irakurrita (8 guztiak ikusi)

(e)k Alan Moore(r)en From Hell liburuaren kritika egin du

Alan Moore: From Hell (French language, 2000) 5 izar

From Hell is a graphic novel by writer Alan Moore and artist Eddie Campbell, originally …

Jack the Ripper, errealitateak fikzioa gainditzen duenean.

5 izar

Ez dakit zenbat den egia, ez dakit egileak zenbat asmatu behar izan duen, baina kontatzen duenaren zati txiki bat egia baldin bada, irakurlea zur eta lur uzteko moduko istorioa dugu hau. Pentsamenduz eta ikuskera onirikoz beteriko atalak apur bat astunagoak egin zaizkit baina pertsonaia marrazterakoan ekarpen on bat egiten dutela deritzot. Garai ilun eta gogor bateko istorio interesgarri bezain latza iruditu zait. (Istorioa irakurri dut soilik, amaieran gehitutako azalpen-eranskinak ez irakurtzea erabaki dut)

erabiltzailea Alan Moore(r)en From Hell irakurtzen hasi da

Alan Moore: From Hell (French language, 2000) 5 izar

From Hell is a graphic novel by writer Alan Moore and artist Eddie Campbell, originally …

Fikzioa izan arren, modu ahalik eta informatuenean sortua izan zela diote. Egia eta asmakizunaren arteko marra lausotuz, lan interesgarria dela dirudi (4/16 kapitulu irakurri ditut). Zuri-beltzeko marrazkiak eta beste ezaugarri batzuek adi egotea eskatzen dute, haria ez galtzeko. Gaztelaniazko bertsioa utzi didate, bukatuz gero kritika idatziko dut.

(e)k Jon Arretxe(r)en Hutsaren itzalak liburuaren kritika egin du (Toure saga, #3)

Jon Arretxe: Hutsaren itzalak (Paperback, Euskara language, 2014, Erein) 4 izar

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara …

Euskal Herriko etorkinen bizitzara hurbilduz

5 izar

Gustora irakurri nuen Toure jaunaren abentura hau, arinago kaleratutako beste bi zeudela jakin gabe. Ondo egindako lana dela deritzot, baina ahal izanez gero irakurri ordenean. Beste miturbe@paperjale.eus erabiltzaileak esan duen bezala, bere une gazi eta gozoak dituen arren, zapore mikatzeko amaiera dauka.

(e)k Xabier Etxeberria(r)en Artxipelagoa liburuaren kritika egin du

Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria Garro, Alex Sanvi (ilustratzailea): Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

Podcasta entzuteko gogoa sortarazi dit

5 izar

Pertsona batek Artxipelagoari buruz sortzen ari ziren bideojokoa erakutsi zidan. Durangoko Azokan ikusi eta aukera bat eman nion. Oso gogotsu irakurri nuen, konturatu orduko jadanik irakurrita neukan, bigarren denboraldiaren zain nago baina bitartean podcastaz gozatu ahalko dut.

(e)k Bruno Bessadi(r)en Lehoi-ogroa 2 liburuaren kritika egin du (Lehoi-ogroa, #2)

Bruno Bessadi: Lehoi-ogroa 2 (Euskara language, Harriet Ediciones) 5 izar

Kargutik bota dutenetik, Kgosi erregea memoria galdurik dabil batetik bestera mendebaldeko lurretan barna. Othila arratoi …

Interesgarriago bilakatuz

5 izar

Lehen liburukian aurkeztu eta garatzen hasi zena hobetzen doa hemen. Iraganari buruzko informazio gehiago lortuko dugu eta batzuentzat zentzugabea zirudienak logika bereganatzen du oraingoan.

Estetikoki ederra izaten jarraitzen du eta pertsonaia berriak sartzerakoan aniztasunaz gozatu ahal izango dugu.

(e)k Bruno Bessadi(r)en Lehoi-ogroa 1 liburuaren kritika egin du (Lehoi-ogroa, #1)

Bruno Bessadi, Joo: Lehoi-ogroa 1 (GraphicNovel, Euskara language, Harriet Ediciones) 5 izar

Ordu arte inork ez zuen halakorik ikusi, tamaina horretako katamotz bat iparraldeko lurretan. Baina ulertzekoa …

Proposamen interesgarria

5 izar

Hasierako egoera hain erakargarria egin ez zitzaidan arren, astiro hobetzen doa. Lehen liburuki honen amaierarantz martxa interesgarria hartuz doa.

Estetikoki interesgarria iruditu zait, eta egileak dioen bezala Conan barbaroaren zaleek (zein zaleak ez direnek) hemen aurkitu diren hainbat irudi gozatu ahal izango dituzte.