Erabiltzailearen profila

maiatza83

maiatza83@paperjale.eus

duela 11 hilabete, 2 aste(e)an batu zen

Itzultzailea, irakaslea, ama, scraplaria, irakurzalea

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

-En mi vida solo he sabido lo que no quiero. Siempre he tenido una espina clavada y siempre he pensado: "Cuando me saque esta espina, pensaré en lo que quiero". Pero entonces me sacaba esa espina y me sentía vacío. Poco después, se me clavaba otra espina. Entonces, otra vez, lo único que tenía que hacer era pensar en cómo librarme de ella. Nunca he tenido tiempo de pensar en lo que quiero.

La mujer singular y la ciudad,  

(e)k Txani Rodríguez(r)en Los últimos románticos liburuaren kritika egin du

Txani Rodríguez: Los últimos románticos (Paperback, 2020, Seix Barral) 4 izar

Izenburuak izenburu, nobela ez hain erromantikoa

3 izar

Erromantizismo ukituak baditu ere, ez nuke esango nobela erromantikoa denik, izenburuak izenburu. Euskal Herriko zehaztu gabeko herri batean, tamaina ertaina duen eta hiri handiago batetik gertu dagoen herri industrializatu batean kokatzen du egileak istorioa, eta bizitza ulertzeko eta bizitzeko ezohiko modua duen emakume gazte bat da protagonista.

Protagonistak samurtasuna pizten du irakurlearengan, eta itxuraz garrantzirik ez duten haren eguneroko bizitzako gertakizunen bitartez, Euskal Herriko XXI. mendeko gizartearekin eta bizimoduarekin lotutako hainbat gai ukitzen ditu egileak: lan baldintzak, terrorismoa, tratu txarrak...

Annie Ernaux: Gertakizuna (Paperback, Euskara language, 2003, Igela) 4 izar

Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean …

Sekula ezagutu ez baditut ere, eta berdin dio bizirik edo hilik dauden, errealak edo fikziozkoak diren, badira emakume batzuk, zeinekin desberdintasun guztien gainetik zerbaitek lotzen nauen, eta Soeur Sourire da horietako bat. Nire baitan daramadan kate ikusezin hori zenbait artistak, idazlek, nobeletako heroiek eta nire haurtzaroko emakume batzuek osatzen dute. Uste dut nire historia eta haiena bat direla.

Gertakizuna,  

(e)k Luisa Carnés(r)en Tea Rooms: Mujeres obreras liburuaren kritika egin du

Luisa Carnés: Tea Rooms: Mujeres obreras (Spanish language, 2016) 4 izar

Langile klasearen eta, batez ere, emakumeen bizimoduaren narrazio gordina

3 izar

Luisa Carnés 27ko belaunaldiko idazle ahaztuaren nobela honek, te areto bateko langileen egunerokotasunaren bitartez, garai bateko langile klasearen eta, batez ere emakumeen bizimoduaren narrazio gordina dakarkigu, behar gorriari, zapalkuntzari, klaseen arteko aldeei, iraultzari eta gauzak aldatuko diren esperantzari buruzko kontakizuna.

(e)k Yukio Mishima(r)en Maskara baten aitortza liburuaren kritika egin du

Yukio Mishima: Maskara baten aitortza (Euskara language, Igela) 4 izar

Bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatuta bizitzearen deskribapen xehe

3 izar

Norberaren benetako izaera erakutsi ezinda, bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatu pasatzea zer den deskribatzen du Yukio Mishimak xehetasun handiz liburu honetan.

Protagonistaren barne-hausnarketa, pentsamendu eta sentimenduen deskribapenek primeran islatzen dute arau zorrotzez betetako garai eta herrialde batean norberaren izaera ezkutatu beharra zer den, nahiz eta zenbait unetan luzeegiak eta xehegiak iruditu zaizkidan.