maiatza83 aipatu zuen Ane Labaka Mayoz(r)en Barraskiloek baino bat gehiago
Diotenez, errazagoa da aldaketak onartzea galerak onartzea baino. Diodanez, hiztegian halakorik agertzen ez bada ere, aldatzeak galtzea ere esan nahi du batzuetan. "Aldatu" "galdu" aditzaren baliokidea izan daiteke. Ez da gauza bera, adibidez, kromoak aldatzea edo adiskidez aldatzea. Lagun errepikatuak izatea ezinezkoa da eta adiskidez aldatzeak aurrez zenituen horiek galtzea ere badakar batzuetan.