Langileok ere kasik gogoratzen ez dugun gertaera, gure eguneroko kaleetan gertatua, orain komiki bihurtuta Herritarron Historiaren zabalpenerako. Gosariarekin batera irakurtzen hasi naiz.
Erabiltzailearen profila
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak
2026 urteko irakurketa-helburua
16% osatuta! Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 2 irakurri ditu.
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Koldo Izagirre(r)en Ategorrietan Fisterra irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Iñigo Roque(r)en Zazpigarren gizona irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra Mikel OG erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelog Nire liburu gogokoenetako bat.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Gorka Bereziartua Mitxelena(r)en Garondoan irakurri nahi du
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Gregorio Muro Harriet egilearen Odol guztiak burdin gustua du irakurtzen amaitu du

Odol guztiak burdin gustua du, Gregorio Muro Harriet, Carlos Varela
1898 Gallartako meatze-herritik hurre, neskato baten gorpua agertu da ikatz-zaku baten barruan. Bestalde, Niko, Pablito eta Lina haurrek meatze-herritik Portugaleteko …
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Gregorio Muro Harriet(r)en Odol guztiak burdin gustua du irakurtzen hasi da

Odol guztiak burdin gustua du, Gregorio Muro Harriet, Carlos Varela
1898 Gallartako meatze-herritik hurre, neskato baten gorpua agertu da ikatz-zaku baten barruan. Bestalde, Niko, Pablito eta Lina haurrek meatze-herritik Portugaleteko …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren kritika egin du
Catacracker
4 izar
Hirugarren epiloguan ondo azaltzen dan legez, transak asko jaukek kontatzeko, eta danok hortik ikasteko, danon mesederako. Liburua oso interesgarrixa egin jatak, oro har, eta bertan kontatzen danak, interes hori pizten jok, parte sozio/antropo/politikuak jauken zailtasun kontzeptualak gainditzen lagunduta, zati biografikuenen bizittasunak bardinduta. Kasu partikularretatik, irakaspen eta tresna unibertsalak etara leikiazela frogatzen daben beste adibide on bat.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Pierre Lemaitre(r)en El ancho mundo liburuaren kritika egin du
Pelletiertarrak frantziar kolonialismoaren amaieran
5 izar
Pierre Lemaitre idazlearen lanak maite ditut (hauek film bihurtu izan direnean ere gustura ikusi ditut), eta Pelletier familiaren saila hastea kostatu bazait ere, lehen liburu hau bolada azkar batean eta gozatuz irakurri dut.
Beirut, Saigon eta Parisen kokatua, frantziar kolonietan sortu eta zabaltzen den Pelletier familiako kideen abenturak, bizipenak eta bereziki arazoak kontatzen ditu modu bikainean, frantziarren izaera bikoitzaren, zinikoaren eta inpultsiboaren trazak maisuki emanez, lehenago ere beste liburuetan eta aurretik datorren 'Desastrearen seme-alabak' trilogian abiatutako bidea jarraituz.
Bereziki harrapatu nau semeetako batek Saigonera egindako bidai desesperatuak. Gehiago jakiteko, irakurzea gomendatzen dizuet.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Beñat Irasuegi(r)en Lan desiragarriak irakurtzen hasi da

Lan desiragarriak, Leire Udabe Aizpurua, Gorka Julio Hurtado, Beñat Irasuegi, eta beste 1
Liburu hau proposamen bat da, denon artean lan desiragarri deritzogunaren ertz guztiak marrazteko. Alde batetik, historian zehar soldatapeko menpeko lanetik …
Mikel OG (e)k Beñat Irasuegi(r)en Lan desiragarriak liburuaren kritika egin du
Lana adieraberritzeko aukera bat
5 izar
Kapitalismoak gure muineraino sartu dizkigu lanaren inguruko adiera gaiztoak. Noski, lana zer den azaldu digutenean, lana zer ez den ere garbi utzi nahi izan digute. Hautsok ekarri dituzte lohiak.
Liburu honek gai honen inguruan hausnartu, lanaren kontzeptuari adiera berri bat eman eta bide berriak urratzeko aukera eman dit.
Mikel OG (e)k Óscar García Jurado(r)en Ekonomia eraldatzaileak liburuaren kritika egin du
"Ekonomia" kontzeptu gisa eta praktika gisa gureganatzeko aukera bat
5 izar
Ekonomia diruaren joan-etorriak baino askoz gehiago da, gutxi azaldu diguten arren. Ekonomiaren ulerkera zabaltzeko aukera eman dit lan honek eta baita praktikan ibilbide luzea egin duten Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Ekonomia Sozialeko proiektu ekonomikoen oinarriak hobeto ulertzeko ere.
Liburu honek tresna gisa balio du proiektu ekonomiko berriak ikuspegi eraldatzaile batean lerratzeko edota martxan daudenak eraldatzeko.
Atzo Donostiako San Jeronimo kaleko Kripta jendez lepo bete zen @ategorrietanfisterra komikiaren aurkezpenean. Milesker hurbildu zineten guztioi, eta milesker egileei emandako azalpenengatik!
@gpenagarikano ren kronika eta Dani Blancoren argazkiak 👇🏿
https://www.argia.eus/albistea/malenkonian-galdutako-kamaraden-omenez-komikia-eta-biniloa-eskaini-dizkiote-ate-gorriari
🗓️ Hurrengo zitak:
Maiatzak 21: Marruman (Donostia) elkarrizketa publikoa 19:00etan
Maiatzak 27: Trintxerpeko liburutegian (Pasaia) aurkezpena 19:00etan
Ekainak 11: Egia Recordsen (Donostia) biniloaren aurkezpena 18:30ean.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Andrew Drummond(r)en La terrible historia y el juicio de Dios sobre Thomas Müntzer irakurtzen hasi da
501 urte bete dira Frankenhauseneko bataila gertatu zenetik, eta bertan ortzadarra erakutsi eta bataila galdu ondoren preso hartu zuten Thomas Müntzer iraultzaileari buruz gehiago jakiteko asmoz hasi naiz liburu hau irakurtzen.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Bryan Talbot(r)en La Virgen Roja liburuaren kritika egin du
Etorkizunaren etika gorri bat
5 izar
Hirugarren aldiz irakurri dut komiki gorri eta beltz eder hau- Gorri eta beltz diot, estetikoki horrela marraztua dagoelako, baina baita Pariseko Komunaren tragedia eta esperantza emantzipatzailea irudikatzen dituelako.
Louise Michelen hileta egunetan gertatzen den elkarrizketa moduan, emakume handi honen bizitza, ekintzak eta sentimenduak erakusten ditu, historiarekin harilkatuz, momentu poetikoa historia dela erakutsiz, eta zientzia fikzioak emantzipazioarekin izan duen lotura ere maisuki erakutsiz.
Aurten, martxoaren 18an Montmartren egongo gara etxekoak, komiki hau esku artean izanen dugu.

















