Odol guztiak burdin gustua du

Komikia 25 × 32 cm, 112 orrialde

euskara hizkuntza

Harriet Ediciones(e)k argitaratua.

ISBN:
9791399158601
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

1898 Gallartako meatze-herritik hurre, neskato baten gorpua agertu da ikatz-zaku baten barruan. Bestalde, Niko, Pablito eta Lina haurrek meatze-herritik Portugaleteko herrira ihes egin dute. Bertan dabiltzala, Pablitok istripu larri bat izango du eta, horrekin batera, bere arreba Lina txikia, lau urtekoa, desagertu egingo da. Handik hamabost urtera, Pablo Saenz (Pablito) atezain lanetan ari da Trianoko Meatze-ospitalean. Bere tarte libreetan “Ikazkina” ezizeneko hiltzailearen bila saiatzen da, obsesiboki. Ezizen horixe jarri diote, biktimen gorpuak —neskatilak beti denak—, ikatz-zakuetan agertzen direlako. Pablitok, berriz, bere arreba desagertu izanaren erantzule egiten du “Ikazkina”. Hala ere, Pablitoren bizitza irauli egingo da Jazinta ospitalera iristen denean. Erizain gazte sutsua da Jazinta, Gonzalo Urizarren alaba, meategien jabe aberatsetako bat. Jazintak bat egingo du Pablitoren ikerketarekin, elkarrekiko erakarpena piztu arte.

Edizio 1

Burdin noir

4 izar

Primerako biharra begittandu jatak, literario zein grafikoki. Euskal "novecentoak" asko jaukak kontatzeko, eta bertan girotutako bilbe baltza interesgarrixa izatiaz gain, kontu historiko asko azaltzan dittuk bigarren planuan, Areiltza medikuan nahi eta ezinttasunak ondo merezitta nabarmentzen dirala.

Gaiak

  • Herritarron Historia
  • Nobela beltza

Zerrendak