Erabiltzailearen profila

Beñat Irasuegi Ibarra

birasuegi@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Beñat Irasuegi Ibarra(r)en liburuak

Irakurtzeko (26 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (31 guztiak ikusi)

2026 urteko irakurketa-helburua

Beñat Irasuegi Ibarra(e)k 12 liburutik 0 irakurri ditu.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Beñat Irasuegi(r)en Lan desiragarriak liburuaren kritika egin du

Leire Udabe Aizpurua, Gorka Julio Hurtado, Beñat Irasuegi, Óscar García Jurado: Lan desiragarriak (Paperback, Euskara language, 2025, Olatukoop) 5 izar

Liburu hau proposamen bat da, denon artean lan desiragarri deritzogunaren ertz guztiak marrazteko. Alde batetik, …

Lana adieraberritzeko aukera bat

5 izar

Kapitalismoak gure muineraino sartu dizkigu lanaren inguruko adiera gaiztoak. Noski, lana zer den azaldu digutenean, lana zer ez den ere garbi utzi nahi izan digute. Hautsok ekarri dituzte lohiak.

Liburu honek gai honen inguruan hausnartu, lanaren kontzeptuari adiera berri bat eman eta bide berriak urratzeko aukera eman dit.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Óscar García Jurado(r)en Ekonomia eraldatzaileak liburuaren kritika egin du

Óscar García Jurado: Ekonomia eraldatzaileak (Paperback, Euskara language, 2024, Olatukoop) 5 izar

Saiakera honek Olatukoopek bere 10 urteko ibilbidean ondutako esperientzien ondorioz, 2014an definitutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen …

"Ekonomia" kontzeptu gisa eta praktika gisa gureganatzeko aukera bat

5 izar

Ekonomia diruaren joan-etorriak baino askoz gehiago da, gutxi azaldu diguten arren. Ekonomiaren ulerkera zabaltzeko aukera eman dit lan honek eta baita praktikan ibilbide luzea egin duten Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Ekonomia Sozialeko proiektu ekonomikoen oinarriak hobeto ulertzeko ere.

Liburu honek tresna gisa balio du proiektu ekonomiko berriak ikuspegi eraldatzaile batean lerratzeko edota martxan daudenak eraldatzeko.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

Atzo Donostiako San Jeronimo kaleko Kripta jendez lepo bete zen @ategorrietanfisterra komikiaren aurkezpenean. Milesker hurbildu zineten guztioi, eta milesker egileei emandako azalpenengatik!

@gpenagarikano ren kronika eta Dani Blancoren argazkiak 👇🏿
https://www.argia.eus/albistea/malenkonian-galdutako-kamaraden-omenez-komikia-eta-biniloa-eskaini-dizkiote-ate-gorriari

🗓️ Hurrengo zitak:

Maiatzak 21: Marruman (Donostia) elkarrizketa publikoa 19:00etan
Maiatzak 27: Trintxerpeko liburutegian (Pasaia) aurkezpena 19:00etan
Ekainak 11: Egia Recordsen (Donostia) biniloaren aurkezpena 18:30ean.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
Andrew Drummond: La terrible historia y el juicio de Dios sobre Thomas Müntzer (Paperback, español language, Traficantes de sueños) Baloraziorik ez

Pasados ya 500 años de su muerte, la figura de Thomas Müntzer sigue siendo extremadamente …

501 urte bete dira Frankenhauseneko bataila gertatu zenetik, eta bertan ortzadarra erakutsi eta bataila galdu ondoren preso hartu zuten Thomas Müntzer iraultzaileari buruz gehiago jakiteko asmoz hasi naiz liburu hau irakurtzen.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Bryan Talbot(r)en La Virgen Roja liburuaren kritika egin du

Mary M. Talbot, Bryan Talbot: La Virgen Roja (GraphicNovel, Spanish language, 2016, La Cúpula) 5 izar

El primero de septiembre de 1870, el gobierno imperial de Napoleón III es derrotado en …

Etorkizunaren etika gorri bat

5 izar

Hirugarren aldiz irakurri dut komiki gorri eta beltz eder hau- Gorri eta beltz diot, estetikoki horrela marraztua dagoelako, baina baita Pariseko Komunaren tragedia eta esperantza emantzipatzailea irudikatzen dituelako.

Louise Michelen hileta egunetan gertatzen den elkarrizketa moduan, emakume handi honen bizitza, ekintzak eta sentimenduak erakusten ditu, historiarekin harilkatuz, momentu poetikoa historia dela erakutsiz, eta zientzia fikzioak emantzipazioarekin izan duen lotura ere maisuki erakutsiz.

Aurten, martxoaren 18an Montmartren egongo gara etxekoak, komiki hau esku artean izanen dugu.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Harkaitz Cano(r)en Silueta liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Silueta (Euskara language, Susa) 4 izar

Kritika baino zerbait gehiago

5 izar

Existitzen ez den liburu bati egindako kritiken liburu bati kritika egitea gauza konplexua da. Indartsu hasten da, une batzuetan metaliteratura da, baina hazten eta hazten doa, existitzen ez den Ibsrbiaren liburuak bezala epilogo indartsuarekin uzteko. Harrigarria hizkuntza, hizkera eta erregistroen kontrola.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta

(e)k Antonio Manzini(r)en Ay el amor el amor liburuaren kritika egin du (Subjefe Rocco Schiavone, #9)

Antonio Manzini: Ay el amor el amor (Paperback, gaztelania language, 2025, Salamandra) 4 izar

Mientras la lluvia no deja de caer sobre Aosta y las Navidades están a la …

Rocco ospitalean

4 izar

Ez da Rocco Schiavone Aostako poliziako subjefearen saileko onena, baina beste guztiak bezala oso dibertigarria da.

Oraingoan ospitale bateko barne harremaneta aurkitu beharko du hiltzailea, hauen arrazoiak aurkitzeko putzu zikin eta ilunean gehiago murgilduz. Gabonetako ale bereziaren puntua ere badu. Trama paraleloek hor jarraitzen dute, sakontzen.

Manziniren pertsonajea ez baduzue ezagutzen, gomendatzen dizuet. Nobela beltz italiarraren klasiko bat da ia.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta
avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra bultzatuta