Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 9 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (18 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (8 guztiak ikusi)

(e)k Ruben Ruiz Perez(r)en Beti mugan liburuaren kritika egin du

Ruben Ruiz Perez: Beti mugan (Paperback, Basque language, Elkar) 4 izar

II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien …

Gustura irakurri dut, baina hobea izan zitekeen

4 izar

Edukiari buruzko abisua Nire iritziak liburua gozatzea baldintzatu dezake

erabiltzailea Ruben Ruiz Perez(r)en Beti mugan irakurtzen hasi da

Ruben Ruiz Perez: Beti mugan (Paperback, Basque language, Elkar) 4 izar

II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien …

Fedibertsoko @elegose@mastodon.eus irakurle taldean apirilean bi liburu ditugu aukeran, bozketan berdinketa egon zelako: Puta zikinak eta Beti mugan.

Infinitua ihi batean saiakera liburua irakurtzen ari naizenez, Beti muganekin hasiko naiz, baina Puta zikinak ere irakurri nahi dut.

Isaac Asimov: Prelude to Foundation (Paperback, 2016, Harper Collins Paperbacks) 5 izar

Voici une occasion tant pour ceux qui ont lu les cinq volumes du cycle ##Fondation## …

Hari Seldonen psikohistoriaren lehen pausoak

5 izar

Isaac Asimovek jatorrizko Fundazioa trilogia idatzi zuenetik hiru hamarkada igaro ondoren seriea osatzeko beste lau liburu argitaratu zituen. Prelude to foundationen Hari Seldonen, psikohistoriaren sortzailearen, lehen pausoak azaltzen ditu.

Bere horretan entretenigarria izan badaiteke ere, Asimoven gainerako idazlanak ezagutzeak gozatzen laguntzen du.

Hari Seldonen eta Dors Venabiliren ibilbidea jarraituz, Inperioko buru den Trantor planetako kulturak, eta beraien arazoak agertzen dira liburuan: emakumeen bazterketa, klase sozialen arteko diferentziak eta arrazismoa...

Irene Vallejo Moreu, Fernando Rey Escalera (itzultzailea): Infinitua ihi batean (Paperback, Basque language, Pamiela) 5 izar

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen …

Neal Stephenson: Termination Shock (2021) 4 izar

Termination Shock takes readers on a thrilling, chilling visit to our not-too-distant future – a …

Beroketa globalaren aurka geoingeniaritza?

5 izar

Oso arriskutsua iruditzen zaidan gai baten inguruko eleberria da Termination shock: geoingeniaritza. Etorkizun nahiko hurbilean kokatua. Beroketa globalak okerrera egin du eta AEBetako aberats bat estratosferan sufre dioxidoa botatzen hasi nahian dabil. Hurrengo hilabeteetan tentsio geopolitikoak, jukutriak... izango dira nagusi.

Pertsonaia batzuk besteak baino gehiago gustatu zaizkit, eta zatiren bat luze xamarra egin zait, baina orokorrean 700 orri pasatxoko liburukotea interesgarria iruditu zait. Gauza batzuetan asmatuko duela uste dut, adibidez, spoiler handirik egiteko asmorik gabe, eskuin muturrak klima aldaketa ukatzetik geoingeniaritza babesterako jauzia emango duela.