Noraren idazki oro da eder estilo aldetik eta hausnar-une handi edukieran; eta halatsukoa da Hezitopia: proposamen indartsu bat. Aitortu nahi nuke ere bere idazmodu edo hizketa-molde polit, xalo eta atsegin horren zale amorratua naizela, eta seko harrapatua naukala estilo horrek; gustatu egiten zaidala, alegia.
Heziguneetaz ari da liburu honetan. Huraxe duelako pasioa. Eta bizi dugun unetik abiatuta, aurrera begirako proposamen ederrak dakarzkigu.
Zaintzaren eta hezkuntzaren ezinbesteko hartu-emanaz idaztzi du, gorputzaz ere, baita jakintzaren trapitxeo eta arau-trukeaz, edo espazioen nolakotasunaz, eta bortxa instituzionalaz, eta, jakina, gure gizaki-ziborg izateaz, hari lotutako teknologia korporatiboekin jarraitzeko, segi eta buelta eginez Eskola Curriculumekin eta textu liburuekin, edo eskola espazioen moduaz eta eraikuntzaz, eta jolasaren botereaz ere, hori deritzolako iraultzaileena; eta, finean, feminismoaz eta halabeharrez patriarkatuaz.
Asko eta asko dira jorratu dituen gaiak.
Oso liburu interesgarria guztiontzat.