Izaro erabiltzailea Harkaitz Cano(r)en Beluna jazz irakurtzen hasi da

Beluna jazz, Harkaitz Cano
1 IN THE TRAIN THROUGH YOUR EYES
Nire omenik zinena liburu hau idazten nuen bitartean ilargi usain ustean halogeno-lanparara inguratuta …
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Arrakasta! Izaro(e)k 24 liburutik 32 irakurri ditu.

1 IN THE TRAIN THROUGH YOUR EYES
Nire omenik zinena liburu hau idazten nuen bitartean ilargi usain ustean halogeno-lanparara inguratuta …

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …

2735.urterako gizateriak Lurra planeta jadanik guztiz ihartu du. Baliabide eskasiak, gudek eta pandemiek giza espeziea laster desagerraraziko dute. Arazoak konpondu …
Lagunek eskatuta egindako liburuki honek, Donostiako azken mendeetako historia azaltzen digu. Hori bai, gudu, asedio eta suteetan zentraturik, eta iturri "ofizialek", hau da militarrek erabilitako iturriak erabiltzen ditu. Herritarre hitzak, egoerak eta gora-beherak faltan bota ditut, eta ingeles-frantses-espainiarrenak berriz gehiegitxo.
Eleberri borobila. Hari batetik hasi eta gutxinaka- gutxinaka nola borobiltzen den ikusten duzun horietakoa; baina ez da aurreikusteko modukoa. Pasaia, boxeoa, gerra zikina, poliziak, terrorismoa, satorrak... hori dena batzen du, baina nik uste garrantzizkoena pertsonaien bilakaera dela, sorpresaz beterik, baina guztiz erreala dena. Harkaitz Canoren oso eleberri gomendagarria!
Miles Teg-en pertsonaia gustatu zait, eta oro har liburuak aurreko "Jainko-enperador"-en haria jarraitu arren, Bene Gesseriten azalean sartzen gaitu. Sexuak hartzen duen garrantzia ere interesgarria egin zait, askotan zi-fi arloan baztertua izaten da eta. Kritika bezala, uste dut Woff eta Bene-Tleilaxei buruzko informazio gehiago, eta haien ikuspuntua falta dela uste dut. Bene Gesseriten ikuspuntua da nagusia eta batzuetan gauza bera beste leku batetik ikusteak uste dut eleberria hobetuko zukeela. Hala ere gustatu zait!
Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!

Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu. …
Euskal Herriko historia zati ezezagun bat argian jartzeko balio duen komikia, ondo dokumentaturik, baina nire iritziz erritmoa falta zaio. Oso zuzena izan daiteke historikoki, baina barne istorian pertsonaia asko nahasten dira, eta egoera konplikatua izanik oso gainetik azaltzen ditu; jarraipena zailduz. Paisai asko eta marrazki nahiko estatikoak iduritu zaizkit, bereziki bortizkeria eta mugimengu falta duela esango nuke. Baditu pasarte onak ere, baina testu liburu edo entsegu bezala polita izan daiteekena komiki formatuan jartzean apika zerbait falta zaio.

1795, Konbentzio Gerla bukatu berria da. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea hartu dute.
Herrira arribatzean, haietarik …