Eleberri borobila. Hari batetik hasi eta gutxinaka- gutxinaka nola borobiltzen den ikusten duzun horietakoa; baina ez da aurreikusteko modukoa. Pasaia, boxeoa, gerra zikina, poliziak, terrorismoa, satorrak... hori dena batzen du, baina nik uste garrantzizkoena pertsonaien bilakaera dela, sorpresaz beterik, baina guztiz erreala dena. Harkaitz Canoren oso eleberri gomendagarria!
Erabiltzailearen profila
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Izaro(r)en liburuak
2026 urteko irakurketa-helburua
54% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 13 irakurri ditu.
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Izaro erabiltzailea Paco Bañales(r)en Breve pero intensa HIstoria de San Sebastián irakurtzen hasi da
Izaro (e)k Harkaitz Cano(r)en Pasaia blues liburuaren kritika egin du
Izaro (e)k Frank Herbert(r)en Herejes de Dune liburuaren kritika egin du
"Dune-ko heretikoak"
4 izar
Miles Teg-en pertsonaia gustatu zait, eta oro har liburuak aurreko "Jainko-enperador"-en haria jarraitu arren, Bene Gesseriten azalean sartzen gaitu. Sexuak hartzen duen garrantzia ere interesgarria egin zait, askotan zi-fi arloan baztertua izaten da eta. Kritika bezala, uste dut Woff eta Bene-Tleilaxei buruzko informazio gehiago, eta haien ikuspuntua falta dela uste dut. Bene Gesseriten ikuspuntua da nagusia eta batzuetan gauza bera beste leku batetik ikusteak uste dut eleberria hobetuko zukeela. Hala ere gustatu zait!
Izaro (e)k Zerocalcare(r)en No sleep till Shengal liburuaren kritika egin du
No sleep till Shengal-en kritika
4 izar
Oso ondo bideratutako komikia, Zerocalcareren irakurtzen dudan bigarren komikia da, "Esqueletos"-en ondoren. Joe Sacco eta Guy Delisle-ren komiki-kroniken antza hartu diot, Shengal eta Ezidien borroka erakutsiz. Zerocalcareren barne gogoetek eta pertsonaien arteko erlazioak maite ditut sakontasun handiko momentuak lortzerarte. Gogortasunean eta krudeltasunean lokaztu beharrean (egoerak hala eska lezake) humorea erabiltzen du, Shengaleko egoera salatzeko. Ezin hobeki gainera. Koldo Izagirre itzultzailearen lana ere goraipatzekoa! Hasieran hitz batzuk kosta bazaizkit ere... hagitz ondo egindako lan zaila!
Izaro (e)k Zerocalcare egilearen No sleep till Shengal irakurtzen amaitu du

No sleep till Shengal, Zerocalcare
Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu. …
Izaro (e)k Adur Larrea(r)en Lurbinttoko ohoinak liburuaren kritika egin du
Historia ezagutzeko balio du
3 izar
Euskal Herriko historia zati ezezagun bat argian jartzeko balio duen komikia, ondo dokumentaturik, baina nire iritziz erritmoa falta zaio. Oso zuzena izan daiteke historikoki, baina barne istorian pertsonaia asko nahasten dira, eta egoera konplikatua izanik oso gainetik azaltzen ditu; jarraipena zailduz. Paisai asko eta marrazki nahiko estatikoak iduritu zaizkit, bereziki bortizkeria eta mugimengu falta duela esango nuke. Baditu pasarte onak ere, baina testu liburu edo entsegu bezala polita izan daiteekena komiki formatuan jartzean apika zerbait falta zaio.
Izaro (e)k Adur Larrea egilearen Lurbinttoko ohoinak irakurtzen amaitu du

Lurbinttoko ohoinak, Adur Larrea
1795, Konbentzio Gerla bukatu berria da. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea hartu dute.
Herrira arribatzean, haietarik …
Izaro (e)k Frank Herbert egilearen Herejes de Dune irakurtzen amaitu du

Herejes de Dune, Domingo Santos, Frank Herbert
With more than ten million copies sold, Frank Herbert's magnificent Dune books stand among the major achievements of the human …
Izaro (e)k Harkaitz Cano egilearen Pasaia blues irakurtzen amaitu du
Izaro (e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Malthusen ezinegona liburuaren kritika egin du
Elegose talderako egindako iruzkina
3 izar
Zer da gustatu zaidana?
Asko gustatu zait irudikatzen duen etorkizun-distopia, halako elite bat mundua “dago”, disfrutatzen, haien behar guztiak aseturik. Hortik abiatzen da istorioa, eta interesgarria da nola Aselek irudikatzen duen nolakoa izan daitekeen zahartzaro, gaixotasun eta lanik gabeko bizitza. Malthus misteriotsuaren bilakaera ere atsegin dut, nola joaten den liburuaren atalka, atalka haren nortasuna azaltzen, hartzen dituen erabakiak eta ondorioak… Sortzen duen tentsioak harrapatu egiten zaitu, eta Malthus ezagutzen duzun bitartean joaten dira gertaerak bata bestearen atzetik harilkatzen. Kurtsibaz idazten duen narratzailearen misterioa ere ondo dator tentsio hau mantentzeko, baina batzuetan gehiegizko hitzaldiak botatzen ditu… nor edo zer den ez jakiteak zehazki badu bere puntua!
Zer hobetuko nuke edo ez zait hainbeste gustatu?
Malthusen protagonismoa gehiegizkoa iruditu zait. Beste pertsonaiak oso bigarren mailan gelditzen dira eleberri guztian, eta egia esan badaude hor garapen polita izan zezaketenak. Lehenengo pertsonan idatzita egotearen ondorioa agian? Judithi zerbait gehiago, agian Kingsley ere, Darwinen ikuspuntua …
Zer da gustatu zaidana?
Asko gustatu zait irudikatzen duen etorkizun-distopia, halako elite bat mundua “dago”, disfrutatzen, haien behar guztiak aseturik. Hortik abiatzen da istorioa, eta interesgarria da nola Aselek irudikatzen duen nolakoa izan daitekeen zahartzaro, gaixotasun eta lanik gabeko bizitza. Malthus misteriotsuaren bilakaera ere atsegin dut, nola joaten den liburuaren atalka, atalka haren nortasuna azaltzen, hartzen dituen erabakiak eta ondorioak… Sortzen duen tentsioak harrapatu egiten zaitu, eta Malthus ezagutzen duzun bitartean joaten dira gertaerak bata bestearen atzetik harilkatzen. Kurtsibaz idazten duen narratzailearen misterioa ere ondo dator tentsio hau mantentzeko, baina batzuetan gehiegizko hitzaldiak botatzen ditu… nor edo zer den ez jakiteak zehazki badu bere puntua!
Zer hobetuko nuke edo ez zait hainbeste gustatu?
Malthusen protagonismoa gehiegizkoa iruditu zait. Beste pertsonaiak oso bigarren mailan gelditzen dira eleberri guztian, eta egia esan badaude hor garapen polita izan zezaketenak. Lehenengo pertsonan idatzita egotearen ondorioa agian? Judithi zerbait gehiago, agian Kingsley ere, Darwinen ikuspuntua beharbada? Hori faltan bota dut. Malthusekin batera azaltzen diren pertsonaia batzuk ere, arrantzaleak, Christine, David bera?… nolabait erabili gabe edo zuku gehiago eman zezaketelakoan nago. Aselek irudikatzen duen gizarte eredua oso interesgarria da, baina nik ezaugarri edo deskribapen gehiago izatea eskertuko nuke. Betlehioa, (Orwellen 1984ko kutsua hartu diot) orgiak asko aipatzen dira, baina gutxi deskribatu, zergatik, nortzuk, harremanak ere batzuetan gainazalean bakarrik gelditzen direla iruditu zait. Agian xehetasun gehiagoz deskribatuko nituzke Avgiko kalea, bizitza, musika kontzertuen nondik norakoak… gizartea bera hobeto ulertzeko balio dezakete eta. Ni nahiko kapitulu zale naiz eta Malthusen gogoetak kapituluka bananduko nituzke, batzuetan gehiegizko informazio eta denbora saltoak agertzen dira kapitulu beraren barruan. Baina hau guztiz pertsonala da!
Beste elegosetarren iruzkinak irakurri nahi badituzue, #malthunsenezinegona traola jarraituz egin dezakezue: mastodon.eus/tags/MalthusenEzinegona
Izaro (e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia egilearen Malthusen ezinegona irakurtzen amaitu du

Malthusen ezinegona, Asel Luzarraga Zarrabeitia
XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki …
Izaro (e)k 24 liburu irakurtzeko helburua ezarri du 2023(e)an
Izaro (e)k Karen Twelves(r)en Técnicas de improvisación para juegos de rol liburuaren kritika egin du
Inprobisazioa lantzeko liburu polita
3 izar
Rol jokuetan erabilgarri eta baita beste hainbat arlotan ere (talde lanak, antzerkigintza, dinamizazioak....). Taldean inprobisatzeko hainbat ariketa biltzen dituen liburua, jolasen bitartez lantzeko. Talde ariketa interesgarriak gure sormena berpizteko, Boal-en klasikoa den "Juegos para actores y no actores"-en antza hartu diot, baina beste arlo batera bideraturik. Probatzeko gogoz!
Izaro (e)k Karen Twelves egilearen Técnicas de improvisación para juegos de rol irakurtzen amaitu du

Técnicas de improvisación para juegos de rol, Karen Twelves
¿Qué es este libro?
Técnicas de improvisación para juegos de rol empezó como un taller de improvisación de un día …








