Itzuli

(e)k Martin Lloyd(r)en Cuentos extraordinarios liburuaren kritika egin du

Martin Lloyd: Cuentos extraordinarios (Hardcover, Español language) 4 izar

Cuentos Extraordinarios es un juego de rol escrito para ser jugado por niños y niñas …

Merezi du

4 izar

Asko gustatu zait liburua, eta 4-8 urteko haurrekin probatu dut pare bat aldiz, 1-3 pertsonaiekin. Umeek izugarri disfrutatzen dute haien istorien protagonista bezala, eta dadoak botatzeak nola zirrara sortzen dien ikusteak asko poztu nau! Liburuan 4 "mundu klasiko" daude aukeratzeko, (baso fantastikoa, piratak, zi-fi eta gazteluak) baina beste edozein lekutan koka daitezke istoriak. Marrazkiak eta istoriak hasteko haziak oso lagungarriak dira erraz kontakizunekin hasteko. Liburu hau gabe ere jolas zaitezke rolean umeekin? Baietz uste dut, ez da beharrezkoa egia esan, baina asko laguntzen du eskaintzen dituen baliabideekin. Sistema oso erraza da, lau ezaugarri ezarri (D12,D10, D8 eta D6) eta erronka gainditzeko 3+ atera behar. Ez du besterik. Hala ere, gomendagarria beldur horiek kentzeko! ;)

Joseba Irazabal erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@jogerka Kaixo Joseba! Ez dut uste "beharrezkoa" denik rol joko batean aritzea, liburuaz gozatzeko. Azken finean arau oso-oso sinpleak eskaintzen ditu, eta garrantzitsuena haurrekin batera istorioa sortzean datza. Liburuak horretarako pare bat tresna eta hazi ematen dizkizu, eta marrazkiak ere asko laguntzen dute, baina ez du besterik. Dado gabe, eta marrazki batzuekin ere jolas zaitezke. Hala ere nahiko bazenu, pdf-an pasa diezazuket ikus dezazun ;) Beste aldetik, rol jokoetan aritu ez bazara, eta gogorik bazenu hementxe duzu euskal rol jokoen zerrenda: paperjale.eus/list/20/s/euskal-rol-jokoak Ebla Liburudenda ere #Fedibertsoan dago eta rol jokoetan adituak dira: @EblaLiburudenda@mastodon.eus