Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Behar-beharrezkoa

4 izar

Bere kodigo formalekin dakadazen arazuak gaindittuta, mamiña dok hamen inportantiena. Idazliak berak jiñok modu garden-gardenian: "Gaiari buruz hitz egitea lagungarria dela ohartu naiz. Onura asko dakar. Ez niretzat bakarrik. Horregatik idatzi dut liburu hau. Irakurle maitea, ez dakit zein den zure egoera... Depresioan aurkitzen bazara, gauza asko azpimarratu nahi dizkizut (...)". Nere ustez, ondo baiño hobeto lortzen jok helburua; eta liburu hau aldian izango juat beti, nere inguruko batek premiñia dakanerako. Eskerrikasko Iñigo.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean(r)i buruzko iruzkina egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Hartu juat astixa, kantuak entzunez kontakizuna irakortzeko, eta bikain. Oso errekurtso ona. Esango najeukek, tipo honendako, norbere buruaz barre egitteko gaittasuna klabia izan dala zulotik urtetzerakuan. Oso garrantzitsua dok hori. Edozeiñek ezin jok.

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean(r)i buruzko iruzkina egin du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Aber, oso ondo jagok nere interes nagusixan aldetik (terapeutikua). Batez be depresiño zeinuak daken lagun edo pazientiekin erabiltzeko errekurtso modura hartu juat, eta zentzu horretan URRIA dok. Are, depresiñua izan barik be norberak egun tristiak dittuazenerako be baleko ikuspegixak etara leikiazela uste juat.

Literarixo aldetik ostera, ejem... Ni ez nauk autoridade bat, ezta gitxiago be (arrantzaka dabillen astotxua baiño ez) baiña irakorle modura, testua kontsistentzia gitxikua begittantzen jata. Ahuak emon ahala botatakua. Esaldi preszindible nahikotxokin. Nik neure buruandako idazten dittudazen parrastaden modukua. 😃 Biharbada gidoigintzian deformaziño.profesionalez, eta monologuen usain nabarmenakin (antzerkizalia naiz, baiña ez monologozalia) Etxata larrixa iruditzen, e? Horrek be (espontaneidadiak) balixo haundixa jaukak, batez be arlo terapeutikuan, eta lehenago esan juat: horixe izan dok neretako lehentasuna, liburu hau jiratzefakuan. Pozik beraz. Eta irakortzeko gogoz. Momentu honetan, "etenaldi musikala" eginda, autorian gomendixua fin jarraitzeko. 😉

Helen MacInnes: La red del cazador (Hardcover, Español language, 1975, Mundo Actual de Ediciones) 3 izar

La red del cazador. Novela de misterio e intriga que narra la historia de Irina …

Postestalinismo sasoiak

3 izar

Euskal Herrixan neoestalinismua furixadan dagon honetan, kuriosua izan dok 70 hamarkada hasierako gerra hotzan giruan sartzia (hain luzia izan zan eze, fase asko izan ei jittuan). Oso gitxi jakixat horri buruz, baiña (hasieran uste nebanan kontra) idazliak ba jekixan zeozer bai. en.wikipedia.org/wiki/Helen_MacInnes Horretara, espia/diplomatiko/kazetari/politiko entsalada horretan esaten ez dirazen gauzak gehixago dittuk agerikuak baiño, eta horrek siñisgarrittasun haundixa emoten jetsak kontakizunari. Gaiñera, bigarren zatixian erritmo literarixua be pizten joiak (oso ondo graduauta jagok liburuan zihar), Italiatik Suitzara egindako igesaldixan kazarixak ehizara hurreratu ahala.

(e)k Helen MacInnes(r)en La red del cazador(r)i buruzko iruzkina egin du

Helen MacInnes: La red del cazador (Hardcover, Español language, 1975, Mundo Actual de Ediciones) 3 izar

La red del cazador. Novela de misterio e intriga que narra la historia de Irina …

Eta bere garaiko beste topiko bat: Irina, protagonistetako bat. Emakume despoderatua. Bizitzan luma galdua legez mobitzen dana, beti iñoren menpe. Pasmatua. Bakarrik izkiña guztietan desmaiatzia falta jakok.

Edozelan be, liburuan azken zatiko igesaldixa oso ondo kontauta jagok. Bide batez, Hegoaldeko Tirol ezagutzen (bihotzez austriarra, politikoki italiarra).

(e)k Helen MacInnes(r)en La red del cazador(r)i buruzko iruzkina egin du

Helen MacInnes: La red del cazador (Hardcover, Español language, 1975, Mundo Actual de Ediciones) 3 izar

La red del cazador. Novela de misterio e intriga que narra la historia de Irina …

Despiste jokuan, idazliak eta pertsonajiak dana dakixela baiña irakorliak ostirik bez, hori sentsaziñua emoten jok. Nahitta ala nahi barik? Agatha Christien beste ha irakortzian sentidu neban gauza bera dok, biharbada espien eta diplomatikuen nobelen konbentziño bat?

Helen MacInnes: La red del cazador (Hardcover, Español language, 1975, Mundo Actual de Ediciones) 3 izar

La red del cazador. Novela de misterio e intriga que narra la historia de Irina …

Jode, gure etxian gerra hotzak asko molatzen juan, e? 🤣 Oinguan, "mundu librera" iges egin daben disidente txekiar baten ehizia. Kastrexanana baiño idazkera eskasagua jaukak (itzulpena ete?) eta tramia, ba tira, interesgarrixa dok baiña ez hainbeste. Momentuz, espia joko konbentzional xamarra, testosterona eta koñak usain askokin (Michael Caine setentero bat imajiñau, bere espia laguna seduzitzen).