Las 120 Jornadas de Sodoma

Azal biguna, 457 orrialde

Gaztelera hizkuntza

1984ko abe. 31a(e)an Fundamentos(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-245-0300-0
ISBN-a kopiatu!
3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma liburuaren kritika egin du

Silling gaztelu baltza

3 izar

Gauza birek kointzididu jestek gaur: kafia lagatzeko eguna (aplatanamendu orokorra eta buruko miña) eta Saderen "Sodomako 120 egunak" liburua amaitzia. #CurrentMood, buruan tiro egitteko moduan! Liburu hau Ondarruko Liburutegiko bookcrossing puntuan topau najuan: azala izperringi-papelekin forrauta jeguan (bistan dok aurreko jabia ez zeguala oso harro bere liburuaz...), eta ikusi nebanian, nere klasiko-ehizako piloto automatikua martxan jarri jataan! Ezin hartu barik laga. Pelikulian aurrekarixakin (kostata amaittu najuan), banajekixan irakorketia ez zala erreza izango. Gogo haundi barik ekin najetsan, egixa esan: sexu praktiken listin telefoniko bat irakortzia bezain "interesgarrixa" izango zala pentsauta. Ez dok hola izan. Alde horretatik, uste baiño liburu interesgarrixagua topau juat, idazkera eta egittura modernokua, eta umore askokin. Amaittu bako biharra dok: Sadek kartzelan erdi-idatzitta laga juan, 3/4ak eskema hutsian, eta idazle-oharrez beteta. Halan be, liburuan azken zatixa oso gogorra dok, eta pelikulia bera baiño desatsegiñagua egin jatak (hori asko esatia dok), kontatzen dittuan praktikengaittik: eta batez be, …