Itzuli

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Begiratu bihar izan juat: - Albano eta bere aingeruak. es.m.wikipedia.org/wiki/Francesco_Albani

Gauza batzuk irakortzia gogorra eta desatsegiña egitten jatak. Ba jakixat antxiñan (absolutismotik atzerago, esan gura dot) gizartia infrañua zala, klase bajuendako. Askotan, aberatsen mendeko txirikillak baiño ez zitttuan, nahierara erabilli, ustiatu, bortxatu edo hil zeikiazenak kapritxo hutsez, eta dohan. Horixe erakusten dok hamen: protagonista kuadrilliak bere aprobetarako jiratzen dittuezen neska-mutillak ganadua dittuk, zentzu txarrian. Bahittuta, senidiak hilda... Terriblia dok konturatzia hori nahikua normala zala lehen, maitaliak eskuratzeko.

Eta gero pederastixian kontua jagok. Ea: batzutan adin legalakin zalantzak sortu leikez (vide Traci Lords), baiña hamengo "giza ganau" askok.... 12-15 urte jaukak! Nere ume bixen edadia dok hori. Latza dok hori irunstia, nahiz eta jakin antxiñan hori baiño gaztiagotik ezkontarazten zittuala, askotan gogoz kontra. Izan be, edadia gora behera, kontu nagusixa baietza dok: zertan oiñarrittu leike 40 urteko baten eta 12 urteko baten arteko harremana? Bardinttasunian, nekez. Gehixago, manipulaziñuan eta indarrian.

Egixa dok, momentuz, Sadek ez dabela hónek gauzok defenditzen: bere lau libertinuak karikaturak dittuk, eta testuan ez jittuk goresten. Kontrara: apropos gatxetsi be egitten ez bajittuk be, testuan argi geratzen dok oso "naturalak" (azepziño mutrikuarrian) ez dirazela.

Bueno. Barruak mobitzen dittuan testua, erregular! Segidu daigun ba.