Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Isabel Allende(r)en Paula irakurtzen hasi da

Paula, Isabel Allende
Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto al lecho en que agonizaba …
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto al lecho en que agonizaba …
Irakortzeko atsegiña izatiaz gain, umetako gauzak ulertzen hasteko balixo jok. Protagonistian ume ikuspegittik, izperringi /telebistan ikusten najittuan arpegixak (sha, Jomeini...) historixan kokatzen najabilk. Iran Europako zibilizaziñuan oiñarrixetako bat dok (gu ondiok harrika genbixanian, harek zibilizaziñuak eta hirixak jittuezen) baiña hango mobidei buruz nekan informaziñua, Siniestron "Ayatola" kantuan maillakua zuan...
@porrumentzio Neri bere garaian gauza bera gertatu jataan. Erreferentziazko liburu bat dok, historikua etc, baiña buf! Nere moduko irakorliandako behintzat, ez dok.
Luburu honi buru ez najenkixan gauza haundirik, lagunen gomendixuak kenduta. Sorpresa atsegiña izan dok marrazkixetan zuri-baltzezko jolas illuna topatzia, "lerro argixian", Lusmore gogoangarrixan estiluan.
Liburu honek irakorketa bikotxa jaukak neretako. Batetik, Julen/Izar neure loibia danez, bizitzan izandako elipsis haundi bat betetzera datorrelako. 7 urtez (2007-2014, ointxe kontsultau juat artxibua), "Joanesen" eta "Maitaneren" barri indirektua baiño ez najuan izan; nere oroimenetan ume txiki politt batzuk izatetik, nere alturako gazte izatera pasau zittuan, zuzenian, halako huts sentsaziño batekin. Nere buruan, gatxa egitten jataan orduko umiak eta oingo gaztiak pertsona berak zirala irudikatzia. Liburu honek, esango najeukek, identifikaziño hori egitten lagundu nabela. Alde honetatik: • Biktimaz (ez biktimismoz) betetako liburua dok hau. Baiña modu errukitsuan tratauta jagozak. Positiboki, azken fiñian. Ez dok mendekua nagusitzen, eta azken zatixian harreman destruktibuak bide onera eruateko aukeria dagola ikusten da. • Maiten gurasuak, beti hain atsegiñak egin jatazenak, barriro topatzia plazerra izan dok. Ez najenkixan Irungo amama Maiteri gurasuak euskeraz apropos erakutsi ez zetsenik, Francon denporan ha babesteko; Eibarko amama Adelan kaso berbera, orduan. • Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: …
Liburu honek irakorketa bikotxa jaukak neretako. Batetik, Julen/Izar neure loibia danez, bizitzan izandako elipsis haundi bat betetzera datorrelako. 7 urtez (2007-2014, ointxe kontsultau juat artxibua), "Joanesen" eta "Maitaneren" barri indirektua baiño ez najuan izan; nere oroimenetan ume txiki politt batzuk izatetik, nere alturako gazte izatera pasau zittuan, zuzenian, halako huts sentsaziño batekin. Nere buruan, gatxa egitten jataan orduko umiak eta oingo gaztiak pertsona berak zirala irudikatzia. Liburu honek, esango najeukek, identifikaziño hori egitten lagundu nabela. Alde honetatik: • Biktimaz (ez biktimismoz) betetako liburua dok hau. Baiña modu errukitsuan tratauta jagozak. Positiboki, azken fiñian. Ez dok mendekua nagusitzen, eta azken zatixian harreman destruktibuak bide onera eruateko aukeria dagola ikusten da. • Maiten gurasuak, beti hain atsegiñak egin jatazenak, barriro topatzia plazerra izan dok. Ez najenkixan Irungo amama Maiteri gurasuak euskeraz apropos erakutsi ez zetsenik, Francon denporan ha babesteko; Eibarko amama Adelan kaso berbera, orduan. • Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: zalantzak, ezinttasunak eta frustraziñuak agerixan lagatzia. Irakorketia perturbadoria dok zati batzutan; baiña azkenian, atsegiña dok noraezian dabillen pertsona bat norabidia zehazteko bidian doiala ikustia. Eta bere inguruan miñez bizi izandako harremanak sendatzen doiazela. Ondiok bidia amaittu barik jagok, jakiña. Beraz igual liburu honen beste kapitulo batzuk ikusiko jittuaguz etorkizunian. Onerako izan dadilla! Bestetik, nere begi kritikua dago. Ez juat zorrotzegi jokatu nahi, pertsona batek hain liburu pertsonala idazteko eta argitaratzeko ausardixia bildu dabenian, begirune pixkat bat bihar jok, eta dana dalakua goxotasunez adieraztia. Baiña, era berian, nere antzerki garaittik jakixat, artista batek hazteko bihar daben ezinbesteko elementua dala kritika zorrotza. Alde horretatik: • Hizkera hautua berezixa dok: gehixena euskeraz bada be (baiña ez batueraz; ezin juat gehixago zehaztu, handik aldeko euskalkixak ez jittuadaz ondo ezagutzen), euskañolezko dialogo asko jagozak. Uste juat hau errealidadera gehixago lotzeko izango dala. Igual baliabide ona dok familiakuoi begira, baiña esango najeukek ez dabela laguntzen publiko orokorrera aillegatzen. • Hori kenduta, oro har testua txukun idatzitta jagok -harrittu nauk alde horretatik, onerako- eta irakortzeko atsegiña dok. Umetako flashbackak oingo historixiakin zatikatzian errekurtsua oso eraginkorra begittantzen jatak, nahiz eta azken zatixan (flashbackak orainaldira hurreratu ahala) bereizteko gatxaguak izan. • Txatal laburrez gain, liburuan maketaziñua eta irudixak be -oso ederrak- irakorketia eroso egitten juek. • Oskar aittan dialoguekin barre asko egin juat, gure hizkeria Julenen belarrixetan zelan aditzen dan erakusten dabelako! (baiña hurrengo ediziñorako, Eibarko azpieuskalkixa kontrolatzen daben zuzentzaille baten laguntzia eskatzia hobeto). • Azkenik, liburua oso pertsonala dok (gurasuen banaketa traumatiko bat bizi izandako umia > bere burua aurkittu nahi eta ezinda dabillen gaztia) baiña, amama Isabelen familixako dokumentalakin gertatu jakun modura eibar.org/blogak/orakulua/berasueta-2006-1-audiobisuala , oso unibertsala be badok, eta jente asko identifikau lajeikek bertan kontatzen dirazen gauzekin. Zentzu horretan, Julenendako terapeutikua izatiaz gain, antzeko egoeretan aurkitzen dirazen pertsonendako be oso erabilgarrixa izan lajeikek liburu hau.

Nere Amak Maite du izena, baina benetan maite al nau? Nork nau ni maite? Maite zaituen norbaitek nola egin diezazuke …

Nere Amak Maite du izena, baina benetan maite al nau? Nork nau ni maite? Maite zaituen norbaitek nola egin diezazuke …
"Eraikuntzaren booma" txatala interesgarrixa eta ausarta. 1960. hamarkadan, esan leikek konplot bat egon zala kontratista, erosle, udal teknikari eta kristo guztian artian eraikuntziari azeleragaillua zapaltzeko. Arrantza sektorian diru asko, asko, asko sartzen zuan, eta hirigintza kontzeptua eta ingurumena etxakon iñori ardura. Sekulan ez dik gai hau aztertu, nik dakittela. Eta artikulu honetan aittatzen dirazen eragille asko bizirik dagoz ondiok...
Hur-hurretik jarraitzen najabilk, Aitor Iturbek azken urtietan argitaratzen diharduzen materialak. Artxibo arakatzaille fiña, lehelengo "Kurik" aldizkarixan (4 liburuki), gero "Escolatik Eskolara" liburuan, eta oin "Kresaletik" bilduman, argitarabako informaziño, irudi eta argazki mordua jarri jittuk Lekittoko historixia maitte dogunon esku. Liburuki honetan (sailleko azkena, ustez), 1936tik honako kotuak biltzen jittuk. Ohiko moduan, lehelengo zaitixian saski naskixa eta errata zuzenketak datoz, umorez eta ikerketa lanen zailtasunekin gogoratuz. Gero, Pistolasen postal bilduma partikularra, falta jakozen "kromuak" aitzera emonez. Gero, normala dan moduan, gerriari buruzko 17 artikulotako txorta bat, hainbat gai ikututa, irudiz eta kontakizunez ondo hornittuta; neretako interesantiena, errepresiñua (afectos/desafectos), ondiok guztiz garbittu ez dan alfonbra azpiko hautsa astintzeko gonbidapena, Lekitton eta herri askotan pendiente dagon memorixa biharra. Loibak ez dake zetan aittitta-amamak egindakua ordaindu bihar, baiña ez jagok zertan betirako ixilik gorde biharrik be.

Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
@Josebabarandi@mastodon.jalgi.eus Jajaja... noski! Baiña oin dala 50 urte ez nintzuan halako gauzez oso konsziente. Txupetia bakarrik inporta jataan!
Erdittik aurrera ondo pasau juat, kontakizuna ondo harilkatuta dagolako. Fondua dok arazua, fondua: pertsonajiak oso topikuak dittuk, eta kontatzen daben historixian muiña, pastela. Oin dala 50 urteko pertsonia izan izan banintzok, tira: baiña nik zeozer gehixago eskatzen jetsat liburu bati.
Halan be, kontakizunan billakaeria oso ondo kontrolauta jagok, interesa mantentzeko; irakortzeko gogua emoten jok, eta atsegiña dok hori. Baiña... mentalidade karka xamarra usaintzen dok aldia guztietatik: "fideltasun" kontzeptua flotian jabilk denpora guztian (aldeko eta kontrako jarkerekin, ados, baiña kontzeptua bera kuestionau barik); gaur egunian bolo-bolo dabillen "soilik bai da baietz" ideia, ez dok esistitzen hamen (emakume protagonistiak "ez" esanez "bai" esaten jok); eta homosexualtasuna modu guztiz erreprimiduan bizitzen juek bai protagonista guztiak, bai idazliak berak.
Bueno, zorionez erdittik aurrera hobetu egin dok gauzia. Hiru pertsonaje nagusixak 1. pertsonan kontatzen juek bere zatixa, kontalari omniszientiakin txandaka; eta horregaittik, errejistro aldaketia eten bakua dok. Dana dala, ezin juat gaiñetik kendu telenobela txar baten gidoia irakortzian sentsaziñua. :-)