Bere garaiko kodeetan -1920 hamarkadan, eta askoz be geruago bebai, izar bidietako umiak hondakin sozialak ziran- ezgaitasun mentalan gaiñeko ikuspegi enpatiko eta xamurra erakusten jok autoriak. "(Lenny) Tipo jatorra da -esan zion Slimek-. Batek ez dauka buruargia izan beharrik tipo jatorra izateko. Batzuetan, iruditzen zait guztiz bestera izaten dela hori: hartu edozein tipo benetan argia dena, eta ikusiko duzu, ez dira ia inoiz jatorrak izaten".
Erabiltzailearen profila
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak
Irakurrita (114 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak(r)i buruzko iruzkina egin du (Eleberria, #116)
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak irakurtzen hasi da (Eleberria, #116)

Saguak eta gizonak, Steinbeck, Íñigo Errasti Aranbarri (Eleberria, #116)
Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat da 1937an argitaratu zena. George Milton eta Lennie Smallen historia tragikoa …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo liburuaren kritika egin du
Edukixa zein edukiña
5 izar
Normalian nere puntuaziño gehixena 4kua izaten dok, 5a banako liburuetarako gordeta. Hauxe dok bat. Alde askotatik gustau jatak: kontatzen dana; egitturia; kapitulu izenburuen numeruekin egindako jolasa; elipsisak; familia desegitturatu baten be maittasunak lekua dakala erakustia; gai bildurgarrixa izango litzaketa -neretako bai- xamurtasunez, xalotasunez eta umorez gozatzia; Lanzaroteko lurra eta horra lotutako jentia; gaztetasuna eta zahartasunan elkarbizitzia; hazkundiak, heldutasun faltak eta bildurrak... gai asko, modu oso intelijente eta enpatikuan tratatzen dittuk, irakorketia interesgarrixa eta atsegiña aldi berian bihurtuta.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Lana Corujo egilearen Han Cantado Bingo irakurtzen amaitu du

Han Cantado Bingo, Lana Corujo
EL DEBUT NARRATIVO DE UNA POETA E ILUSTRADORA: DOS HERMANAS UNIDAS POR UN JUEGO, UN VOLCÁN Y UNA TRAGEDIA
«Una …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo irakurtzen hasi da

Han Cantado Bingo, Lana Corujo
EL DEBUT NARRATIVO DE UNA POETA E ILUSTRADORA: DOS HERMANAS UNIDAS POR UN JUEGO, UN VOLCÁN Y UNA TRAGEDIA
«Una …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Greta García(r)en Solo quería bailar liburuaren kritika egin du
Katarsisa
4 izar
Liburu ona begittandu jatak. Hizkuntza hautua kuriosua dok, eta etxuak oso-osorik ulertu (zeren arabera egitten dau protagonistiak andaluzieraz, baiña azken zatixan gaztelera batuaz??), baiña gustau jatak oro har. Kontakizuna ondo eruanda jagok, ez dok errez-erreza jarraitzeko, baiña historixian interesak zailtasuna gainditzen jok. Eta, panfletarixua izan barik, mezu sozial argi bat jaukak azpixan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Greta García(r)en Solo quería bailar(r)i buruzko iruzkina egin du
Ba bai: berba jarixo/ufalan azpixan kritika gogorra jagok. Zirimirixak, ixa konturatu barik, lurra sendo bustitzen daben modura, kontakizun honetako txorreo barregarrixak Kultura Administraziñuakingo, eta bereziki farandula arlokuakingo kritika zorrotza eta sakona jaukak, nepotismua, txupapollismua (txupakoñismua barik) eta artixten arteko miserixak barne, baitta osasun mentalan (anorexixian) ikuspegi interesgarrixa be. Fondo modura, eta kontakizun umoretsuan azpixan, kartzelako bizimoduan erretrato interesgarrixa be (kritikarik bihar ez dabena, deskribapen hutsakin nahikua).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Greta García egilearen Solo quería bailar irakurtzen amaitu du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Greta García(r)en Solo quería bailar(r)i buruzko iruzkina egin du
Uste eze liburu hau irakurgatxa egin jakola hainbeste pertsonari. Ez nauk harritzen: punto y aparterik bako berba parrastada batek, Phil Expectorren soiñu-horma lakotxia, baiña burutaziñuenaz nekagarrixa izan lajeikek. Baiña nere ustez pose bat dok: pentsau nahi juat idazliak rekreau nahi daben jarixo kantsagarrixa dana, pertsona batzuen karakteristikua, baiña azpixan historia interesgarrixa dakala. Kontakizun talegeruaz gain (hori beti interesgarri).







