Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas liburuaren kritika egin du
Ondiok hobia
4 izar
2014ian "Montañas embarazadas" idazlanakin harrittu baginttuan, oinguan kontatzeko molde hori depuratzen jok Laurentek. Edari on bqt destilatzian beste edari hobia geratzen dan modura, liburuan kontakizunak laburrak bezain sakonak eta bizixak dittuk. Askotan pasau jatak, lurpeko bizipenetan zihar, burutaziño oso onak izatia, pelikula guztia montauta "hau halan kontauko juat, beste hori halan...". Kanpora nekatuta allegau ostian baiña, dana jaso biharrak, etxera juatiak, garbitziak, kronikia idaztiak... literaturarako gogua kentzen jestak era azkenian, idea guztiak kañozulotik joiazak lokatzakinbbatera. Liburu hau irakortzian, neuri askotak okurridutako -baiña sekulan idatzi bako- sentsaziñuak eta ideak papelian irakorri ahal izan jittuadaz, nere gozamenerako.