Divagaciones Subterráneas

Divagaciones Subterráneas

17,5 x 10,5 zm, 112 pages

gaztelera language

Published by En Plan Fino ediciones.

4 stars (2 reviews)

Laurent Richarden bigarren liburu honen gaia, aurrekoarena bezala, espeleologia da. 17 kontakizun laburrek osatzen dute liburua. Kronika hauek batzuetan koba esplorazioetan izandako gertaerak dira; bestetan jardueraren inguruko hausnarketak eta bizipenak.

Liburu hau ez da espeleologiari buruzko lan teknikoa. Horretarako badaude eskuliburuak eta Interneteko hamaika bideo. Ez da ere lorpenen kronika epikoa. Hala ere, espeleologiaren jarduna barru-barrutik ezagutzeko eta ulertzeko, ezinbesteko irakurketa da. Dibagazioak baino, hausnarketa eta gogoeta zorrotzak dira eta gainera, sarkasmoz eta ironiaz adierazita. Modu honetan, tarteka irribarrea eginaraziko digute lurrazpiko “dibagazio” hauek.

espeleoamet.blogspot.com/2024/10/divagaciones-subterraneas-liburuaren.html#more

1 edition

Ondiok hobia

4 stars

2014ian "Montañas embarazadas" idazlanakin harrittu baginttuan, oinguan kontatzeko molde hori depuratzen jok Laurentek. Edari on bqt destilatzian beste edari hobia geratzen dan modura, liburuan kontakizunak laburrak bezain sakonak eta bizixak dittuk. Askotan pasau jatak, lurpeko bizipenetan zihar, burutaziño oso onak izatia, pelikula guztia montauta "hau halan kontauko juat, beste hori halan...". Kanpora nekatuta allegau ostian baiña, dana jaso biharrak, etxera juatiak, garbitziak, kronikia idaztiak... literaturarako gogua kentzen jestak era azkenian, idea guztiak kañozulotik joiazak lokatzakinbbatera. Liburu hau irakortzian, neuri askotak okurridutako -baiña sekulan idatzi bako- sentsaziñuak eta ideak papelian irakorri ahal izan jittuadaz, nere gozamenerako.

Subjects

  • espeleologia