Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Pierre Benoît(r)en La castellana del Libano(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #232)

Pierre Benoît: La castellana del Libano (Hardcover, Spanish language, 1952, Aguilar) 3 izar

Ofizial frantses gazte batek bere bizitzako pasio handia kontatzen du. Informazio Zerbitzurako edo Kontraespioitzarako izendatua, …

"Bisitak", horra gure aittitta amamen denporako beste ohittura bat, zihero galdu dana. Gaur egunian jai eguerdittan bermuta hartzia, edo udan hondarrera juatia bezain korrientia ei zuan, garai hartan, etxekoandre batek bere etxian "bisittak hartzia". Arkitekturan be arrastuak laga jittuan ohittura horrek: etxietan "jangela" bat egoten zuan (halan esaten gentsaan guk), izen hori euki arren eguneroko otorduak egitteko ez zana erabiltzen (guk sukaldian jaten genduan). Jangela horretan jeguazen: vajilla elegantia (loza, kristala, alpaka), aparadore eta bitrinak, mahai haundi bat... eta bertan ez zan bizimodurik egitten, salbu eta okasiño haundixetan, ni umia nintzala behintzat (gerora bai, gero jangela hori -etxeko gelarik haundi, politt eta erosuena- eguneroko erabillerarako "gureganatu" genduan). "Sala de recibir" izena be entzun izan juat, halakuetarako. Beste arrasto bat bisitta txartelak dittuk: izenak berak esaten jok, bisitta sozialotan hasi zirala erabiltzen. Bueno, ba liburu honetan XX mende hasierako Libano kolonizauan, europarren artian behintzat bizi-bizi dagon ohitturia dok bisittena.

José-Louis Bocquet, Catel: Kiki de Montparnasse (Spanish language, 2007, Sinsentido) 3 izar

Parisko Montparnasse auzoko musa izan zen 1920ko hamarkadatik 1940ko hamarkadara arte. Margolari onenentzat posatu zuen, …

1920 hamarkada zoruan murgilduta

3 izar

Kiki. 1920ko Paris zoruan transektu on bat egitteko aukeria emoten jok Alice Prin "Kiki" jarraitziak: miseria, txolintasuna, txupopteruak, jenialidadia, dekadentzia, dana nahaste borrastian. Irakorketa atsegiñekua izatiaz gain, balixo dokumental/dibulgatibo haundikua dok liburu hau, Europar kulturan hainbesteko arrastua laga daben sasoi hori ezagutzen hasteko.

(e)k Pierre Benoît(r)en La castellana del Libano(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #232)

Pierre Benoît: La castellana del Libano (Hardcover, Spanish language, 1952, Aguilar) 3 izar

Ofizial frantses gazte batek bere bizitzako pasio handia kontatzen du. Informazio Zerbitzurako edo Kontraespioitzarako izendatua, …

Kikil usaiña, armada frantseseko ultragizontasuna, ezkontzen dirazenendako mespretxua, basamortuko soldaduen arteko harremana... Walter kapitaiña oso perezrevertiarra dok, oso gaixa beraz.

(e)k Naturtzaindia(r)en Euskal Herriko saguzarren gida liburuaren kritika egin du

Naturtzaindia: Euskal Herriko saguzarren gida (Paperback, Euskara language, Naturtzaindia) 4 izar

Naturtzaindia Elkarteak Euskal Herriko saguzarren gida sortu du, euskaraz eta Euskal Herrian egindako lehen saguzar …

Ezjakintasun gorakarixa

4 izar

Hauxe da markia! Juan dan aste bixan egindako #speleo jardunaldi bixen ostian (bata JEELekuekin actualid-ades.blogspot.com/2024/05/jeeikuekin-rhinolophus-euryaletan.html eta bestia Naturtzaindiakuekin actualid-ades.blogspot.com/2024/05/naturtzaindiakoekin-aixan.html ), barriak be urtetzen jestak. Konturatu naizelako, saguzarrez nekixana uste baiño gitxiago dala (abismalki gitxiago). Erregalau desten argitalpen hau asko gustau jatak: argixa, entretenigarrixa eta sinplia (publiko orokorrari begira). Neuk "ezagutzen" najittuan 5 saguzarretatik, antenia hogetapiku espezieri zabaldu biharrak... esandakua, barria urten eragitten jestak! Mision imposible jirudik, baiña... EINGOU ZEOZER.

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Itzulerak liburuaren kritika egin du

Miren Agur Meabe: Itzulerak (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 4 izar

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, …

Lekeit fiction

4 izar

Aje bat dok, gazte literatura idaztian ondo biribildu bako argumentuak, eta "deus ex machinen" larregizko erabiltzia. Egixa dok, genero fantastikuak horrek jaukala: ez jagok dan-dana koherentia izan biharrik, eta oso exijentiak be ez gaittuk jarriko. Izan be, halako atxakixak kenduta, Lekitto ondo ezagutzen dogunendako liburu hau gozamen hutsa dok. Erreferentzia historiko-geografiko-literarixoz beteta, herriko jauntxo familixa baten belaunaldi-arteko-ministerio-del-tiempo-el-nombre-de-la-rosa tipoko jolas baten sartzen gaittuk, neri irakortzeko oso entretenigarrixa egin jatana, baiña (dana esan biharra dago), nere 16 urteko semiari korapillotsu xamarra.

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Itzulerak(r)i buruzko iruzkina egin du

Miren Agur Meabe: Itzulerak (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 4 izar

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, …

Gaixak erakarri, eta instituturako irakortzen dabillen semiari kendu jetsat. Nobela historikuakin gauza kuriosua gertatzen jatak: historiazale modura asko gutxiesten juat (zenbat adarjotze egin izan dittudazen etxian, totimartinezdelezeismuan kontura), baiña gero oso gustora irakortzen juat. Gaiñera, baliabide bikaiña dok historia datu "gogorrak" publiko orokorrera zabaltzeko.