Itzak

Urdaibaiko kultur paisaia

30 x 21 zm, 195 orrialde

euskara hizkuntza

2023ko urt. 1a(e)an Aranzadi Zientzia ELkartea(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-17713-84-3
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Urdaibaiko paisaiaren analisia aurkezten du lanak, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanen emaitza gisa, eta historian zehar gertatzen joan diren aldaketak kontuan hartuta. Bilakaera horren baitan, bereziki, padurak aztertu dituzte, garrantzi berezia baitute Bizkaiko eremu horretan.

Urdaibaiko herrietako biztanleentzat eguneroko bizimoduaren parte dira itsasadarra eta bertako paisaia: ur gazia eta geza, hareatzak, marearen erritmora estaltzen edo agertzen diren padurak. Padura horiek herri lurrak izan dira Erdi Arotik, eta hainbat baliabide ustiatu izan dira, hala nola ganaduen bazka edo ihi bilketa. Dena den, XVII. eta XIX. mendeen artean egoera aldatu egin zen eta, eremua pribatizatzearekin batera, eskala handiko drainatze lanak egin ziren. Hala, munaz edo dikez (polderrak) itxitako eremuak eratu ziren, nekazaritzarako. “Orain padurak dauden lekuan, nekazaritzako eremu aberatsak egon ziren. Hori dela eta, eremu horiekin lotutako hitz batzuk gordeta geratu dira eskualdeko memoria kolektiboan (‘itzak’ edo ‘itsasoak’, ‘munak’ edo ‘lubanak’). Antzinako biztanleek inguru zail batera egokitzeko egindako lana eta garatutako ezagutza …

Edizio 1

Notario biharra

4 izar

Azken urtietako lehengoratziakin (museo pribatu bat erdixan plantatzen ez bajeskuek) Urdaibaiko izengurak antxiñako itxuria hartuko juek, ihitzez eta animaliz beteta. Horrekin, XVIII eta XIX mendetan eregittako polderrak eta lubanak galduko dittuk, eta eurekin bertan biharra egindako nekazari eta abeltzaiñen oroimena. Horixe dok liburu horretan jasotzen dana. Eta, neure aldetik, ixa etxekotzat dakaten eskualde honen geografixia hobeto ezagutzeko balixo izan jestak. Argatxa, Anbe, Busturia... speleo aldetik ezagutzen dittudazen lekuak testuinguruan ipiñi eta ulertzeko liburu ona.

Gaiak

  • kultura
  • paisaia
  • ingurumena