Aventures insolites

Montagne, spéléo, canyons

15 x 22 cm, 327 orrialde

Frantsesa hizkuntza

Books On Demand(e)k argitaratua.

ISBN:
978-2-322-51869-2
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

"Une jeunesse du siècle dernier" idazlanaren ostean (bere haurtzaroari eskainia), Montpellierrekoak naturan bizi izandako abenturak kontatzera sartu da. “Marcok” Euskal Herrian ere ibilbide esanguratsua egin du, Basabürüko Lezentzat supertaldea sortu zenean (1965), bera izan baitzen “arretako ume basati” koadrilaren burua. Horretara, liburu honen erdia espeleologiari eskainia dagoela ikusiko dugu, eta San Marti Harriko Sistemaren esplorazio epikoek leku berezia dutela, Lepineux putzutik gorako sektorean esplorazioak erraztuko zituen lehen sarbidearen bila aritu ziren garaian.

Sommaire: • Aventures en montagnes • Ma vie cavernicole • Au gouffre de la Pierre Saint Martin • Gorges profondes

Edizio 1

Ezinbesteko lekukotasuna

4 izar

Roger Marcorellesek badu leku ohoragarri bat euskal espeleologian. Montpellierretik etorritako beste espeleologoekin batera, 1960 hamarkadan San Marti Harriko Sisteman eginiko explorazio gogoangarrietan parte hartu baitzuen. Basabürüko Lezentzat supertaldea sortu zenean, bera izan zen “arretako ume basati” koadrila haren burua. Sistemaren beherengo puntu den Parment putzuaren esplorazioan parte hartu zuen. Basabürüko Leizean (Tête Sauvage famatua) bigarren sarrera naturala aurkitu zutenean ere han izan zen, sistemaren esplorazioari bultzada ikaragarria emanez. Urte gutxi baina oso intentsuak izan ziren: horren erakusgarri da liburu honen laurdena, osorik, Euskal Herrian eginiko lanoi eskeinia dela. Ataletako asko esplorazioan unean bertan eginiko kroniketan oinarrituak daude - "Introspections" izenekoaren orijinala, esate baterako, Rogerrek berak esana, komuneko paper zatietan idatzia dago- eta hori kontakizunaren mesedetan da, bizitasun handia ematen baitio liburuari.

Liburuak 327 orrialde ditu, autoedizioan argitaratua dago, eta Books On Demand webgunean eros daiteke 20 eurotan.

Gaiak

  • Mendia
  • Espeleologia
  • Arroila jaitsiera