Trad
2 stars
Zalantzarik ez, kontatzeko dagona interesekua dala. Kokapena be, neretako plusa dok -Balentzia hainbeste maitte dotenez-. Baiña formak hain "trad" diraz (trad wife, trad bilbe, trad nobletasuna...) korapillua prebisible xamarra dala, eta pertsonajien planotasuna gehittuta, ba etxatak oso erakargarrixa egin. Liburuan egitturia ondo jagok bestela: misterixuari ondo eusten jetsak ixa amaierara arte. Imajiñatzen juat taller literarixoren baten ostian sortutakua dala nobelihau. Tira, tallarrian jardun eta jardun, igual egunen batek allegauko dok idazle ona izatera...