Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Itxaso Martin Zapirain(r)en Puntobobo liburuaren kritika egin du
Ixilttasuna
4 izar
Oso ona begittandu jatak, liburu modura. Gauza gogorrak kontatzen dittuala? Bai. Ama-alaben arteko solasaldixak artifizioso xamarrak dirazela? Hori be izan leike. Baiña gaixa, disfuntzionaltasuna, kontatzen dan modua -errealismo magikua barne- oso egokixa begittandu jatak, irakorterreza eta interesgarrixa izatiaz gain. Eta etxe barruko ixilttasunen katalogua, arrazoi eta modu ezbardiñetakua, oso kañerua.
