Behin pasautakuan, emoten jok historixia norabide bakarreko bidia dala. Halan be, errealidadian, bidegurutzez josittako errepidia dok, eta oin dakigun ildua hartu biharrian, beste edozein hartu zeikian. Follettek errekurtsuori maisuki erabiltzen jok, eta halan Gerla Handiko jakiñeza eta intseguridadia ondo islatu juan legez, oin Alemania nazixan gorakadia eta rusuen erretiradia egoera oso emozionantia dok, nahiz eta jakiñekua izan geroko billakaeria zeik izango zan. Kontalari ona.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du
Dana perfektua ez dalako izango, hutsak be ba jagozak: neskak "AktionT4" aplikatzen daneko klinikan sartzen dirazenekua, ez dok bape sinesgarrixa. Hori idatzi detsan "negro"ari gitxi pagauko ete jetsan, Follettek? Ala egun horretan inspiraziño barik jeguan, pasarte-gako hori bizkor garbitzeko gogoz?
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan dot: en.wikipedia.org/wiki/Ma!_He%27s_Making_Eyes_at_Me
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du
Ebroko frentian: 1000 bidar entzunda, fondoko paisaje bat izan dok oiñ arte. Kanpotar baten ikuspegixak berau (gure burua) interpretatzen asko laguntzen jok.
Errepublikian aldeko indarrak asko be ugarixaguak ziran, kolpistenak baiño. Zer gertatu zuan, orduan? Entzunda dakatenez, ezkerreko indarren batasunik eza gakua izan zuan. Liburuan horren ardura nagusixa komunistei egozten jakok. Hori ete da, eurekingo ezkerretik ikusi izan doten ezinikusixan arrazoia?
Gaztetan komisario politiko izandako komunista eibartar bat elkarrizketaru najuan behiñ. Maittagarrixa begittandu jataan ba!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en El invierno del mundo(r)i buruzko iruzkina egin du
Gustora irakortzen najabilk. Oiñ arte interesgarrixena AEBetako klase sozialen kontua izan dok, nerabien ikuspegittik ikusitta. Europakuak aldian hain desbardiña.
Baiña interesgarrixena ointxe (p.197), 1936ko Espainiako kolpe saiakeria agertzian izan dok, eta Europako pro/antifaszismotik zelan hartu zan. Bizitza osuan inguratu nauk gai horrek, baiña "barruko" ikuspegixakin. Deigarrixa egitten jataan, esate baterako, Nazioarteko Brigaden kontua. Zer dala eta etorri ziran hainbeste gazte, gure alde burrukatzera? Hamen ondo azaltzen dok: faszismuan gorakadan testuinguruan (Hitler, Mussolini boterian, Erresuma Batuan eta Frantzian be faszistak be goraka...) Espainian jentiak kolpistei aurre egittiak itxaropen haundixa ixotu juan. Hortik lagundu nahixa...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes liburuaren kritika egin du
Marne, Somme, Petrograd
3 izar
Esan lajeikek, hauxe izan dala nere lehelengo ikastaldixa lekuotan 1914-1919 artian gertatutako gorabeherei buruz. Oiñ arte, zeharka baiño ez juat izan hango barririk. Best seller formulan -maitasun historiak, klase gatazkak, gaizkillien kontuak-, gertakari historikuak errezago irunsten dittuk. Imajinatzen juat Billy Williamsen historixiak Folletten jatorrittik be asko dala: kuriosua egin jatak ezkerreko kristauen profil hori ezagutzia. Oin, bigarren liburuari ekitteko gogoz!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Pasau dok Gerla Handia, eta gerra osteko negoziaketa/mendekuetan gabizak. Geratzen jakuan inpresiñua: gaizkiulertuen pillaketiak leku oso illunetara eruan zebala Europa. 40 urte geruago hankia ondiok gehixago sartzeraiñok. Akatsok ahaztu ez daiguzen.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Oin arte, ez nekixan gauza haundirik Errusiar Iraultzan gaiñian. Inguruko "rojilluei" gai topikuak entzutzen najeutsezen: Kronstadt, "la toma del Palacio de Invierno"... baiña ez najen7kixan zihetz zeren gaiñian dabizen. Kontakizun honetan, orduko gertakarixak harilkatzen najabilk lehelengotz. Etxakixat, halan be, ze neurriraiñok duan fidagarrixa: zurrunbillo konplexu xamarra izan zala bistan dok, eta nahikua sinplifikatzen dabillela begittantzen jatak, idazkeria aldatzeraiñok. Izan be, esango najeukek, idazliari alboraketa nabarmena igartzen jakola: 1917ko iraultziau larregi ardura detsala. Eta hau kontakizunan kaltetan dok...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Gozatzen najabilk, edozein momentu libre aprobetxatzen kapitulotxo bat irunsteko. Gora liburu potoluak!
Gauza kuriosua, igual uneren baten Zita enperatriz lekittarra be agertuko jatak eta! IMG-an gaiñeko nere ignorantzixan barruan, ez najenkixan bere gizonak jokatutako papel zihetza. Interesgarrixa, eta penagarrixa bere aurrekuan burugogorkerixiak eragindako gerria geldittu ezin izana.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Gerla Handian gaiñeko hutsune haundixa izan juat oiñ arte: historia zalia izanda be, kostatzen jataan ulertzia zorixoneko Franz Ferdinanden erailketiak zelan ekarri zeban hainbesteko triskantzia. Bajirudik liburu honekin hutsune hori beteko dotela, eta horixe izaten jiharduk interesgarrixena.
Gaiñontzian, txirikordatutako fikziñozko mikrohistorixak korrientiak dittuk, baiña batzuk interesgarri/didaktikuak be badittuk, meatzarixen bizimodua kasu, Bizkaikua be irudikatzeko balixo deskuana
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett(r)en La caida de los Gigantes(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburutegiko purga (stalinista? 😉) batetik jirautako liburua. Ez najuan ezagutzen, baiña berba onekin gomendau jestek, eta gustora irakortzen najabilk. Nahaste kuriosua: bestsellerrak-egitteko-makiña Follettek zumitz onak hartu jittuk, eta otzaria be halakotxia. Hartu "Novecento", hartu Tolstoi, eta gaur egungo trikimaillu narratibuekin erabilli, historiazalion gozamenerako kontakizuna ontzeko.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k John Grisham(r)en El jurado liburuaren kritika egin du
Entretenigarrixa eta didaktikua
3 izar
Behiñ epaille asuntuekingo resistentzixia gaindittuta, kontakizuna interes haundiz jarraittu juat: bai tabako enpresen lobbyxan tejemanejiak, baitta interes kontrarixuak epaimahaixa manipulatzeko erabiltzen dittuezen estrategiak, legaltasunan ertzetan ibiltzeko eskubide-injeniaritza barne. Amaieran moralejiak pixkat estropeatzen bajok be (pajina bi), orokorrian ondo pasau eragitten daben liburua. Ikusi bihar, bertan kontatzen dirazen gauzak egi antzekuak dirazen...


